Liburuak 3. 10 idazle autuan
Maite poemak hasiberrientzat. Juan Kruz Igerabide. Poema-liburua
Poesiaren abenturari ate bat
Irudiz aberatsa
Egituraz erakargarria
Irudimenaren zirikatzaile
Goxoa
Irudiez jolasten hasteko bide bat
Egitura ezberdinak ikasteko aukera
Nagusiek ere gustura irakurtzekoa
Gaztetxoentzat egokia dirudi, geletarako?, baina zer ote diote eurek
Mari-mutil handi baten bluesa. Leslie Feinberg
Gizonezko sentitzen den emakumea da mari-mutila.
Mari-mutil baten izaera, bizipen eta sentipenen bilakaera, txikitatik hasi, nerabezaroa, helduaroa… horren inguruan korapilatzen da istorio osoa, prozesu guztiaren bide latza kontatzen du.
Gizarteko sektore horren tarte luze baten historia.
Biziraupen baten kronika bat ere bada.
Mari mutilak, beraien arteko sailkapena, lesbianak, gayak, bisexualak, neska sentitzen diren mutilak, prostitutak, heterosexualak, ospitaleak, jende zuri ezberdinen jarrera, diskriminazioa…
Sentipenak, beraien arteko harreman ezberdinak, maitasuna, errespetua, ezinikusiak, gorrotoak, inbidiak, zeloak, banaketak, elkartasuna, babesa, pertsona heteroen jokamolde eta portaera ezberdina, familia bat egiten dute, bikoteen gorabeherak, elkartze-zatiketak, beraien lokalak…
Jasaten dituzten era guztietako tratu txarrak, bortxakeriak, polizien bortizkeria, lapurreta, laneko eta lanerako zailtasunak eta trataera ezberdina, komuna erabiltzearen zailtasunak, dokumentuak ateratzeko zailtasunak...
Bi sexualitate izatearen barne borroka latza, zalantzak, zer izan nahi duten, bere gorputzean bere etxean ez sentitzea,
Hormonak, operazioa, gorputz aldaketa… baina irtenbiderik ez dakarkio arazo nagusiari.
Guzti horri lotuta gizartearen argazki bat dator: lantegiak, sindikatuak, lantegiak, lanbideak…
New Yorken deskribapen latza
Mundu korapilatsua da mari-mutilena, beraien arteko harremanengatik, heteroen jarrerarengatik, polizien erasoengatik, lantokietako zailtasunengatik…
Hunkigarriak dira pasarte asko,
Maitasunaren tolesgunetan dabil, sentimendu korapilatsuetan…
Maitasun istorio ezberdinak dirudite, kapitulu bakoitza da puzzle osoaren zati bat.
Xehetasunez kilikagarri korapilatzen da narrazioa.
Pertsonari buruzko hausnarketa sakon eta mingarria da.
Liburu mardula da, orrialdez ez ezik edukiz.
Drama karga izugarria du, zirrarazten zaitu.
Bukaera itxaropentsua eman dio, borroka eta itxaropena elkartzen ditu
Zati zirraragarria da kapitulu bakoitza, psikiatrikokoarena tartean.
26 kapitulu nahiko laburretan banatuta dago liburua
Irudiak darabiltza ugari ukitu berezi bat emanez kontakizunari.
Trebea da pertsonaien barnea ez ezik, ingurua eta paisaiak deskribatzen.
Tximeleta dabil orriotan, bai edukian, bai giroan, bai esamoldeetan.
Irakurketa kilikagarria egin zait gaiagatik baina batez ere pertsonaien barnera ibilbidiengatik.
Liburu mardula, bai gaiarengatik, bai itzulpenarengatik.
Nahiz ezagutu, erabiltzen ez ditugun esaldi eta egitura anitz aurkitzen da bertan.
Esaldi edo itzulpen berezi edo bitxi asko dago, ez dakit egilearen ala itzultzailearen meritua den, seguruenik biena.
Mendi-joak. Aingeru Epalza
10 narrazio, denek dute mendiarekin loturaren bat
Mendi eta bertako ibilaldietako hainbat deskripzio
Bikaina da Marokoko kapitulua, hango bizimoduaren zati bat azaltzen duelako.
Kontakizun bakoitza ezuste edo ukitu berezi batez bukatzen da, iradokita soilik sarri.
Egitura, edo hiztegia erakustea da agian lanaren helburu nagusia.
Esamolde, estilo edo literatura ariketa bat da.
Zehatz, pausoka pausoka, kontatzen ditu ariketa edo gertaera bakoitzeko zertzelada denak.
Joyceren antza du, baina Aingeruk perpausa eta esaldi motzak egiten ditu, sakonean gizakiaren mila barne endredo azaleratzen ditu.
Badirudi ez dela pertsonen baitan sartzen, gertakizuna kontatu besterik ez duela egiten, baina pertsonaien sentipen, bizipen eta jarrerak azaleratzen ditu.
Oso aberatsa da, egituran, esaldietan, hiztegian, izenordeetan…
Hitzak, izenak eta izenordeak kontu handiz aukeratu eta zehatz lantzen ditu
Ez dit ezer esan eduki aldetik, ez dit hausnarketarako ezer eskaini, beraz ez zait atsegin edo gogoko.
Zehatz landua dirudi esaldi bakoitza, artifizialtasun kutsu ematen dio horrek
Hitzekin eta hitzok ehuntzen jolasean ari da, kontakizunaz beraz baino.
Esaldi zuzenak egiten ditu, baina egitura arraroak egiten zaizkit asko: guretzat “zankabera” denari “belauneko gibeleko aldea” deitzen dio; “bakarrik” dio “bakar bat ere” esateko.
Esaldi bereziak eta bitxiak egiten ditu, aditzak izenak eta izenondoak eurak zentzu ia ezberdin batean darabiltza.
Ez ditut zenbait esaldi ulertzen, esanahia alegia.
Poetak esanahia zeharka edo parabolaz esan nahi duen bezala dabilela dirudi bera ere, esanahia irudi edo esamoldez ezberdinki adierazi ahaleginean.
Irudimen handia du Aingeruk, esaldiak osatu eta borobiltzeko orduan.
Literatura aldetik, idazkera mekanikak erakarri nau
Ez du atsedenik eskaintzen irakurketak, estilo landuagatik; nekoso samarra bihurtzen da azkenerako irakurketa, tarteka irakurri behar da.
Ez dakit Iparraldeko eta Nafarroako niretzat hitz eta esamolde ezezagunak jasotzen dituen, ala berak aukeratu eta moldatzen dituen hiztegitik.
Azkenerako nekosoa ere egin zait, errepikagarriagatik, bere estiloa.
Idazkera fortzatua, behartuaren jitea du, sentipen hori uzten du
Naturaltasuna eta freskura falta zaio idazkerari, horrek azkenerako irakurketa bera zailtzen du.
Neguko argiak. Irati Elorrieta
Berlin du kokaleku nagusia, baina Parisez ere luzatzen da, baita Bizkaiko Sopela inguruko kostaz ere. Hiri nagusion eraldaketa fisikoa.
Hiriotako jende eta toki fisikoen deskribapen zehatzak egiten ditu.
Herri eta gizatalde eta pertsona ezberdinen bizimolde eta ezaugarri ezberdinen erakusleiho bat, pertsona, pentsaera, jokamolde eta biziera ezberdinena.
Pertsona eta talde ezberdinen arteko harreman edo erlazio-modu ezberdinak, pertsona bakoitzak du bere nortasun, pentsaera eta rol propio azpimarratua kontakizunetan.
Bikoteen arteko gorabeherak, harremanen zehaztasunak dira ia kontakizunaren ardatz.
Pertsonen barnean sartzen da, deskribapen eta elkarrizketen bidez, tarteka taxu hunkigarrian.
Bi neska ditu pertsonaia nagusi, lagun minak biak, biak Euskal Herritik alde egindakoak, lehenengo Parisera gero Berlinera: etorkinak dira, beraz, sorterri ezberdinekoak.
Bi pertsonen inguruan pertsonaia ezberdin asko ageri da, ezberdinak, bakoitza bera, beraien artean nesken gurasoak eta haiekiko harremanak.
Bada oroimeneko pertsona bat uneoro tartean, ia pertsonaia nagusietako bat: narratzaile ere bihurtzen da tarteka.
Poliki-poliki doa irakurlea zenbait pertsonen nondik norakoa ezagutzen.
Etorkinak direnez, etorkinen esparruetan bizi dira, hiriko aldirietan.
Gai ezberdinak sartzen doa: Napoleon, Parisko barrikadak, boterea, karlistak eta Jurramendi, Berlingo harresia…
Filmetan bezala, ez da falta, ezin falta, sexu sekuentziarik, ohiko ukitu erotikoez harago.
Atzera-aurrera dabil kontagaietan, puzzle batean bezala irakurleak lotu behar ditu piezok.
Paragrafo eta esaldi laburrez idazten du, beraz erraza da irakurtzeko.
Marrarekin lotutako hitz elkartu asko, pila, darabil, ez dakit hitzen ekonomiagatik edo deskribapen luzeagoa ekiditeko.
Marrarekin osatutako hitzen erabilpenaren ikastaro bat ere egin daiteke irakurketan.
Asko luzatzen da deskribapenetan, ez dakit literatura egiteko sena eta irrikagatik, ala kontakizuna kokatzeko bide bat bezala soilik.
Irudiak eta zeharkako esaldiak darabiltza asko esanahia agertzeko, zuzenean esan gabe, beste zerbait esanaz azaltzen dun nahi duena: oso aberatsa da horretan, goragoko maila bat ematen dio kontakizunari.
Abeslari eta beraien abesti ezberdin asko, ingelesa erruz erabiliz, lustrea eman nahiz bezala bere idazkerari.
Ez du arazorik hiztegi aldetik, ez da sinonimo-hiztegian barrena galdu.
Ez da esaldi bihurriak kiribiltzen galdu, alferreko literaturakerietan,
Baina idazkera landu jantzia du, euskara jasoa egin nahi du, literatura egin nahi du, eta lortzen du.
Erakargarria da orokorrean, deigarriak dira giroa eta istoriotxoak, tarteka hunkigarriak ere, baina nahiko errepikakorra eta monotonoa ere bilakatzen da azkenerako, ez baitauka hari jarrai bakar argia, nahiko lausoa baizik.
Pertsonaien eta rol ezberdinen barnean murgiltzea gustuko duenak gustura irakurriko du.
Neska bat leku inposiblean. Amuriza Xabier.
Ez ditut gogoko, orokorrean, gai historikoez ari diren nobelak, ez dakidalako zer den erreala, historikoa, dokumentuz baieztatua, eta zer asmatua, osagarri edo betegarri sartua. Nahiago dut liburu historiko bat, edo kontakizun erabat asmatua. Baina Zamorako hau erabat interesatuta irakurri dut eta erakargarria egin zait, intriga ere sartu zait ia ze bukaera ematen dion. Gaia ezaguna zaidan arren. Dudan geratu naiz tarteka kontatzen duen zenbait gertakizun hala izan ziren eta ahaztuak ditudan, ala bere asmakizuna den historia borobildu osatu eta intrigagarriagoa egiteko.
Bitxia egin zait gai berdina kontatzeko hiru modu ezberdinak gogoratzea: Taldean argitaratutako liburukoa, nirea eta hau: gai beraren hiru aurpegi edo ikuspegi hain ezberdinak. Kilikagarria.
Bi zati ditu, liburuan sailkapen berezirik ez badago ere
Zati edo sail bakoitzean jauziak egiten ditu, gai eta hausnarketa ezberdinetara
Tunela
Zamorako Konkordatu kartzelaz ari da
Neska batek lortzen du kartzelan sartzea tunelgintzan laguntzeko asmoarekin
Neska eta tunela dira kontakizunaren ardatza, lehen zatia behintzat zuloaren inguruan kordatzen da.
Kartzela nolakoa garbi erakusten du.
Kartzelazainen deskribapena
Kartzelaldiko gertaera, ekintza eta jokabideez harago doa, hausnartu egiten du guzti horretaz, goitiagotik bezala begiratuz, oskol barrura sartu eta era berean ikuspuntu zabalago bat emanez.
Asmatu edo aldatutako pasarteak barne, asko zuloaren kontakizun asko du zulogintzaren ingurukoak, baita kartzelakoak orokorki ere: kezkak, ardurak, ezinegonak, beldurrak, sentipenak, tentsioak, harremanak, presoen nortasun ezberdinak…
Presoen izaeraren sakontze psikologikoa ere badago elkarrizketetan, jarreretan…
Esan nahi duena da garrantzitsua, datu zehatzak edo asmatutakoa zer… ez da funtsezkoa
Kartzelan komunikazio gutxi dagoela, zegoela, adierazten da: nik ere uste dut hainbat gaietan hala zela, bakoitzaren esparru sekretuez gaiz, baziela ia ukitu ere egiten ez ziren gaiak, edo oso azaletik behintzat aitatzen zirenak.
Jolas bizkorra bihurtzen da zuloaren bukaera aldeko une bateko kontakizuna, tarteak labur banatuz, elkarrizketa oso laburrak sartuz, kontakizunak eta historiak berak bizitasun bat hartzen du irakurlea ere hareago interesaraziz
Luzea eta astuna, monotonoa, egin zait zulogintzaren azken zatia, kanpoaldeko zehaztasunen kontakizuna, roilo samarra, ez du jakin-minik sortarazten, betegarri tankera hartzen du.
Izenak asmatzeko jolasa polita da, erakargarria ere, baina izen arraroak suertatzen dira, ez da erraza irakurketan ekintzak eta esanak pertsonaiokin lotzea, galdu bezala egin naiz sarri edo pentsatu egin behar izan dut, haria ahulduz. Azkenerako ohitu naiz eta pertsonaia neureganatu
* Bost liburuetatik gehien interesatu zaidana, gaiagatik
Bestalde, besteetatik gutxien eskaini didana da, estilo, kontaera, aditza… ohikoagoak zaizkit, ez hain aberats.
Berri edo xehetasun pila, ñabardura ezberdinak, ukitu psikologikoak, …. euskara mailan interesatuentzat bide berriak besteetan irekita daude, nondik norakoak erakutsita
Gaia da hemen interesgarria, kontakizuna, intriga, kartzela bera, zuloaren nondik norakoak, …
Ez zait suertatu euskara aldetik besteak bezain emankor eta aberatsa
Baina kartzelako mila zirrikitu eta bihurrituetan sartzen da
Hasieran galduta bezala, norabidea nola hartu, … azkenik, nahiz gaia ezaguna, intrigatuta jarraitu dut
Aurrekoekiko estilo ezberdina du, erregistroa aldatu du
Ez dirudi besteak bezain teknikoa edo elaboratua, nahiz agian honek lan gehiago eman dion
Hiztegia aberatsa da hemen ere
Ondo deritzot estilo edo erregistro aldaketa, aurrekoek argi, sakon eta indarrez erakutsita utzi dute idazteko jite, teknika eta molde berri bat
Elkarrizketa tarte sarriak: irakurketa erraztu eta arintzeaz gain preso bakoitzaren nortasunaz sakontzeko balio dute, preso bakoitza da ezberdina eta bakoitzaren ezberdintasun hori gordetzen du
Bost liburuetatik errazena da irakurtzeko.
Zailtasun gutxi du irakurtzeko.
Sintetikoaren erabilpen aparta: aurrekoetan ikusi duguna bera, agian hemen aditz eta forma berriak agertzen dira. Xabierrek esplikatuta du hau dena bere liburu batean, beste egileen zenbait liburuetan ere agertzen dira zenbait sintetikoren forma ez hain ezagunak, baina Xabierren azken liburuok aro berri bat markatzen dute sintetikoaren arloan, naturaltasun eta normaltasun osoz joango da sartzen idazkera eta irakurketa sintetizatu, laburtu eta dotoretuz.
Hitz ezezagun berri guti du, hiztegia ia ez da erabili behar, hitz ezagunekin darabilen jokoa da berezia, aditz bihurtuz edo atzizkiekin esanahi berezi bat emanez,aberatsa eta erakargarria,
Bakoitza nor jakin-mina gurutzatzen zitzaidan eta horrek irakurketa zailtzen, atentzioa desbideratuz.
Azkenerako ohitu naiz izenetara, baina kostata. Izen bakoitza gutako nori datxekion.
Acosta bere izenez aipatzen du, zergatik?
Hitzak asmatu, osatu edo toles berri bat emateko ahalmenak txunditzen nau
Imajinazioa behar da hainbat hitz asmatu edo osatzeko, atrebentzia apur bat ere bai
Harritzen nau Xabierrek duen seguritatea hitz berriak edo berrituak jartzeko, hitzak aditz bihurtzeko, edo ohiko aditzen forma ezberdin bat emateko; ni ez naiz horretara ausartzen, gaizki eginen dudalakoan, batez ere zuzentzaile automatikoak gorriz azpimarratzen didanean hitz bat: txingar-ziri, ahur-babes, ziritu, geugandu, jaits al…, oin-aska, aiutu, azpitu, ariera, orolateral, horma-baloia… eta hainbat eta hainbat.
Zenbait hitz ez dakit horrela diren, jatorrak alegia, edo horrela ere bai, ala, inprenta-hutsak diren.
Harrapatu egin nau kontakizunak, bukaera nola… azkena begiratzeko tentazioa intriga nobeletan bezala.
Asko gustatu zait Nezuren bakarrizketa sabeleko umearekin
Kontakizunak bilduta, kartzelan banengo lez sentitu naiz sarri, inguruko hotsak edo mugimenduak kartzelako haiek balira bezala, tenk jarriz neu, kartzelan bainengoen.
* Urtebete darama Nexuk apaizekin, beraz apaizen bat da umearen aita, iluntasuna egin eta bikotea zuloan bakarrik geratu ziren hartakoaren ondorioz? : gustatzen zait duda hori, intriga…
Gehiegi errepikatzen du hartzaren ideia.
Argiarena, kablearena 55. orrialdean agertzen da, baina aurretik ere agertzen da eta geroago ere agertuko da: egoera ezberdinetan da, baina errepikakortasun sentsazioa uzten du.
Albainorratza nik uste debekatua zegoela, hemen bagenerabil bezala agertzen da
Kuboak nondik atera ahal ziren hain egoera kontrolatu hertsia bazen?. Kontraesan bat bezala dago, baina horrelako kontakizun libre, narrazio luze edo nobela batean normala deritzot horrelako ertz ez hain logikoak agertzea, suspenseari lekua utzi behar zaio.
Bataiatzaileri buruzko zenbait aipamen errepikatu egiten da, jada irakurleak dakizkien gauzak. 85 or
Junalen iraganari buruzkoa ia hitzez hitz errepikatzen da. Nik ez nuke sartuko bigarren aipamen honetan, (ez nuen jaso orrialdea) bere kondenaren zergatia, ez dakigulako ziur delitua hori zen, eta ez dagoelako zergatik hori bizkarreratu.
106 or. Sokaboiarena errepikatu egiten da,
Nexuk nola utzi zuen kanpoko zulo ahoa zabaldua izan ez balitz bezala?, sinesgaitza; intriga?
Zigorra-aitaren heriotza-Carrero-aitarena-mutina …
Suspense edo jakin-mina sortuko duen grazia, gatz, punttu hori falta zaio.
Euskara aldetik ere lauena da, bai hiztegian, bai esaldien moldakuntzan, esapideetan, gramatika egituraketan, sintetikoaren erabilpenean ere…
Ia ez dago tarte luzeetan elkarrizketarik, kontakizun monotono samarra bihurtzen da tarteka.
Gutxiago landutako zatia iruditu zait; agian zailena egin zaiona!
Tarte luzean aitari kontatzen ari zaiola ideia edo irakurlearen bizipen sentsazioa, aitarenganako hurbiltasun hori, galdu egiten da, deskonektatua bezala geratzen da tarte luzeetan aitari kontatzen ari zaiola, lotunea horrek behar duela dirudienean. Egia da zenbait pasartek berenez dutela nortasuna eta ez dagoela zergatik aitari ari zaiola aipatu, baina niri horrelako hutsune sentsazio bat utzi dit tarteka
Aitari erreferentzia Deban behartuegia dator, tarte luze batean ez baita aitarenganako erreferentziarik.
Ondarroa-Debakoa laua, bizitasunik gabekoa, monotonoa, egin zait, hizki etzaneko esaldi eta elkarrizketa bizirik ia ez dago, ez da ezer gertatzen… horren atzean oroitzapen biziak egon daitezke, baina irakurleak ez du jasotzen
Caravancheletik aurrerakoak hauspo gehiago du, beste arnasa bat, beste bizitasun bat, aitarekikoek damaiote batez ere interesgunea.
Aitaren pasadizoak beste giro bat eta bizitasun bat ematen dio kontakizunari.
Gose grebarenak eta ondorengoak beste erritmo bar hartzen du, arnasa du: gogoetak, bizitasuna…
Bertsoak irakurtzean Zamoran aurkitu naiz. Edozein dela ere, irakurlea merezi dute.
Bukaerak hunkitu egin nau.
- Publikatu aurrean lehen bertsioa irakurtzeko aukera izan nuen. Orduan idatzitako gogoetak dira. Publikatuta irakurri dut berriro. Asko irabazi du. Baina ez dut nahi izan bi testuak zehatz konparatzen hasi, beraz lehenengo burutazioa haiek bere horretan utzi ditut.
-
Pedro Páramo. Juan Rulfo
Pedro Páramo Mexikoko herritxo bateko jauntxo bat da.
Giro berezia sortarazten du, bitxia, ezberdina, onirikoa: beste gizarte, bizilege, eta bizitzari buruzko filosofia ezberdin, ia ametsetako batera zaramatza. .
Bizitzari, heriotzari, harremanei buruzko pentsaera eta jarrera erabat ezberdina.
Ohiturak, bizi-baldintzak, jauntxokeriak, sineskeriak.
Mundu ez real bat dirudi, baina nahiko erreala da nonbait.
Pertsonaia ezberdinen sail zabala, bakoitzaren sentipen eta hausnarketak.
Zaila egiten da mundu gizarte eta bizitzari buruzko ikusmolde hori ulertzea.
Hildakoen arimak dabiltza herrian, hitz egiten dute.
Deskripzio bizi, zuen eta argiak pertsonei, egoerei zein naturari buruz.
Xume itxura du baina ze zaila behar duen izan xumetasun hori lortzea: berezkoa du egileak ala ekinez lortutako teknika.
Gozamena da irakurketa, giroagatik, baina batez ere esamolde eta hiztegiagatik; aldi berean zaila da arrazoi berdinengatik.
Esaldi bitxi eta ezohikoak, ez dakit jatorriko testuak eraginda, itzultzailearen abileziak ala biak diren horren arrazoi.
Ez dut ezagutzen jatorrizko testua baina itzulpenak ere laguntzen duelakoan nago.
Zenbat aukera ematen dituen hizkuntzak, euskarak ere kasu honetan, nolako aberastasuna, erabilgarria baina erabiltzen ez duguna.
Pereirak dioenez. Antonio Tabucci
Pereira kultura arloaz arduratzen den kazetaria da, laguntzaile bat kontratatuko du eta honen eraginez Portugaleko giro nahasi politikoan barneratuko da, egoera dramatikoan aurkituko da eta azkenik diktadura salatuz eta ihesean bukatuko du.
Portugalko Salazarren diktadura, Espainiako Gerra Zibila, Alemaniako mundu gerra aurreko giroa…
Gai ezberdin asko ukitzen ditu: Lisboa, heriotza, idaztea, idazlea, diktadura, klandestinitatea, herrien menpekotasuna, poliziaren gehiegikeria, zentzura, damua, ni hegemonikoa, arima, pertsonen bilakaera, Espainiako gerra eta fededun ezberdinen jarrera, iritzi eta publikazioa askatasuna, nazionalismo portugesa…
Pereiraren barne mundua.
Hausnarketarako bide asko irekitzen ditu.
Idazle askoren aipamena eta iritzia: Lorca, Pessoa, Marinelli, Maupassant, Bernanos, D´Anunzio, Miakowski, Rilke, Balzak, Daudet…
Ez du esaldi borobil aipagarririk botatzen, baina bizitzari buruzko hausnarketa erakargarria da.
Halako ukitu maitagarri bat du.
Paragrafo barnean sartzen ditu elkarrizketak inolako bereizketa grafikorik gabe, abilki…
Estilo xumea du, erraz eta gustura irakurtzen da.
Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde
Rasputin izen ezaguneko pertsonaiaz ari da, nor nolakoa zen, bere eragina gortean...
Tzarren gorteko giroa.
17ko iraultzaren aurreko urteak, gortea, herriaren egoera eta jarrera, gerra, Lenin Suitzan...
Sarajevoko atentatua.
Iraultza egunak: ez du inola ere deskribapen baikorrik egiten, alde ilunena kontatzen du, hala izan bazen eta izanen zen aldaketa egun kontrolagaitz haietan.
Dadaismoa.
Nabari da egilea jantzi dela gaiaz, datuok bota nahi ditu eta nolabait istorio bat asmatzen du bere inguruan datuok harilkatzeko.
Ez dakit zer den erreala, zer asmatua datu errealak sartu ahal izateko
Oso egitura eta kontakizun artifiziala iruditzen zait, datu gehienak egiazkoak arren
Nahiko linealki jarraitzen du historia, nahiz jauzi batzuk egiten dituen.
Bi euskaldun, bikotez, ere ari da, San Petesburgon tzarren jauregietan morroi, Iturraldetarra bata gainera: egia?
Ministro bat aldarazten du, baina nik uste nuen eragin politiko handiagoa izan zuela tzarren gortean.
Kontaketa huts hutsala, oso azalekoa, batez ere elkarrizketak.
Ez du indarrik, baina sortarazten du jakin-mina
Ez dago inolako hausnarketarik edo gogoetarik, kontaketa hutsa.
Irakurleak eginen du bere gogoeta giro hari buruz.
Idazkera lau ulerterraza.
Atal motzetan banatuta, erraz irakurtzen da
Ez da dotoreziakerietan galtzen baina era berean dotore idazten du.
Xume jitean idazten du.
Betegarri franko du istorioa luzatzeko edo borobiltzeko, agian nobela bat egin nahi duelako, gidoiak horrela behartuta.
Errepikagarria egin zait, Rasputinen emakumeekiko portaera, gorteko giroa, bere eragina...
Irakurritakoaz gain, ezer gehiagorik ez?, jakin-min baino gehiago desilusionatuta utzi nau.
Uda batez Kurdistanen. Zekine Türkeri
Jatorriz kurdua den kazetari neska batek kurduen lurraldea igarotako uda bateko kronika.
Kurduen hainbat arazoetara hurbiltzen gaitu.
Herri horren konplexutasunaz jabetzeko balio du.
Kurduen egoeraren eta gerraren gogorra.
Kurduen arazoa albistegi eta egunkarietan ikus entzundakoa baino askoz sakonagoa dela kontzientzia uzten dizu, agian zuzenean emaniko esperientziak direlako.
Kurduan ulertzeko ulerbidean jartzeko zenbait parametro eskaintzen ditu.
Errefuxiatu eta iheslarien argazkirako irudi eta errealitate adierazgarri.
Emakumeen eta gizonezkoen rola, herrietan zein frentean, beraien arteko solidaritatea, abertzaletasuna, gerran galdutako gazte jendea, gerrillariak: gazte nagusi, emakume, neska, PPK, Nazio Batuen jarrera …
Mila zertzelada, bizipen, sentipen, eta zehaztasun: aberasgarria da.
Abenturazko liburu erakargarria litzake errealitate hain latza ez balitz.
Idazkera arina, esaldi laburrekoa, erraz irakurtzekoa.
Euskara aldetik ez du zailtasunik, ez hiztegi ez egituren aldetik.
Izugarri gogorra egin zait.
Zero K. Don DeLillo.
Hiltze unean izoztu eta gerora bizitzara bueltatzeko teknikaz baliatzen diren zentro bat.
“Zero K” izozte prozesua da, sano egonik aukeratzen dutenei heriotza aurreratzen zaien gunea, izoztu eta gero noizbait bizitzara bueltatzeko.
Lehen zatian emakume bat da izozteko prozesuan dagoena, Zero K gunean bere senarra eta honek aurreko emaztearekin izandako semea daude.
Bigarren zatian New Yorken bizi dira aita semeak, bizi dituen hiriko xehetasunak kontatzen ditu, emaztea eta adoptatutako seme bat sartzen dira kontakizunean, azkenik Zero K-ra bueltatuko dira aita izozte prozesuan sartzeko.
Geroko bizitza berri baten inguruko hausnarketak.
Bikote eta gizakien arteko harremanen zirrikitu ustekabeetan sartzen da, ukitu eta zertzelada ezberdinak azaleratuz.
Ñabardura pila, egoera ezberdinetan kiribiltzen da, pertsonaia eta egoera ezberdinak marrazten ditu.
Etenik gabe datoz gogoetak, narratzailearenak zein, edo batez ere, protagonisten hitzetan, elkarrizketetan.
Denborari buruz ari da etenik gabe hausnartzen, lehena, oraina, geroa… teorizatuz baino uneko egoerei lotuz.
Gai ezberdinak ukituz doa: zahartzaroa, bizitzaren zentzua, heriotza, errealitatea eta dakusaguna, hilezkortasuna, bizitza-heriotza, gizartea, erlijioa, gizarte zibernetikoa, bakardadea, ezkontza bizitza, teknikak berrituko du hondatu dugun mundu hau, noiz bihurtzen da pertsona gorpu?, askatasuna, izoztu osteko piztuen egoera, izozte prozesurako prestakuntza, hiritar sentitzea, ezgaituak, gerra, arroka batek ere ematen dio gaia filosofatzeko…
Bizitzara bueltatutakoen sentipen, galdera, ezjakintasuna, nahasmena… nahiko filosofikoki emanak daude, psikologiaren ikuspuntutik, dena da galdera, nora eza.
Galdera asko egiten ditu. Atzera aurrera dabil jauzika, narratzailearen oroitzapenetan, pertsonaia ezberdinen jarrerak osatuz edo borobilduz.
Narratzaile bat dago liburu osoan, pertsona eta egoera ezberdinak sartuz doa, nahastuz.
Alegoria bezala idazten du, irudiz eta zeharkako esaldiez baliatzen da, irakurleak asmatu behar du azpian zer dagoen.
Harritzen zaitu uste ez duzun gai eta bizitzako zertzeladetan nola sartzen den, eta ematen dituen ikuspuntu ezberdinen deskribapenak.
Ukitu gozagarriak ditu ideietan, irudietan, eta esamoldeetan.
Arraroak egiten zaizkit hainbat esaldi eta narrazio taxua: ez dakit itzultzaileagatik den ala jatorrizko testuagatik.
Gizakiaren ezinkonta ahal txatal jartzen dizkio irakurleari eta honek osatu beharko du puzzlea.
Ezeroso sentitu naiz batez ere kontaeragatik, zaila egin zait gogoeten labirintuan sartzea, baita kontaerara egokitzea.
Errepikagarria bilakatzen da azkenerako gai beraren inguruan dabil, antzeratsu beti, gaiez eta esamoldez.