Liburuak 2
III
Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea
Koadernoa zuri. Arantxa Iturbe
Kristalezko giltza. Dashiell Hammett
Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua
Mrs. Heminwey. Naomi Wood
Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel
Oktaedroa. Julio Cortazar
Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki
Ospa. Juan Luis Zabala
Sator lokatzak. Jon Arretxe
Telleria eta gero zer?. Ernesto Prat Urzainki
Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.
Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada
Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo
Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika
Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain
Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea
Ez dago ezer berririk, Plaentxiako zehaztasunak salbu. Ez dago datu berri esanguratsurik, baina interesgarria da guzti hori gogoratzea.
Plaentxian gertatutakoez harago garaiko politika eta egoerari gainbegiratu orokor bat emateko balio du, ideiak freskatuz.
Errepublika:
PSOE barneko zatiketak, abertzaleen zatiketa-biltzeak, langabezia, grebak, PNVren joko kontrajarriak … guzti horren isla herrian, izan eta datu zehatz zenbait.
Gerraren atarian:
PNV nagusitzen da, Plaentxian ere; Bizkaian du bere boto harrobia, orduan ere. ELA ni jaio nintzen urtean jaiotzen da, 33an; langabezia; “sabado ingles” bezala ezagutuko genuena abian da jada.
Maria Teresa Bandaormaetxea bat dago irakasle.
Altxamendua:
Herri askotako esperientzia, gertakizun eta sentipenak nazionalak sartu aurretik.
Jose Maria Lete: “28 urteko gaztea”; gure garaian mutil zaharra zen adin horretakoa.
Eibarren apaiz-lagun izan nuen Satur Gantxegirekin egin dut topo: soraluzetarra zen eta boluntario joan zen frentera kapilau.
Bi hilketa Plaentxian.
Okupazioa:
Noiz, nondik, nortzuk, nolakoak … Gipuzkoan
Plaentxiako datu zehatzak.
Plaentxian sartu zen komandante baten idazkiak ez du galtzekorik, benetan azpimarragarria da bere estilo loratua, haren literaturagile edo poeta sena ..
Lehenengo egunak:
Herritarren arteko ezadostasun, kontrajarritasun, nola jokatu zalantza eta eztabaidak …
Kanoi fabrikako gorabeherak, eraman egiten dute fabrika.
Frente egonkortua:
Zertzelada asko.
Plaentxia bi frenteen erdian, nazionalen esku: talde bakoitzaren kokaguneak eta baliabideak.
Euskal Gobernuaren eraketa.
Ihes egiten dute askok, udal berria, tropen eta herritarren lapurretak, maisu-maistrak atxilotu edo kargugabetuak, geroago ordezkatuak, eskolen okupazioa eta umeen eskolarik eza, etxe hutsak prezintatu, tropen gastuei aurre egin beharra, diru zerga mota ezberdinak, lantegien militarizazioa. Aldaketak eguneroko bizitzan: kale izenen aldaketa, jai egunak kendu eta berriak jarri, desfileak, mitinak, umeen heziketa …
“El dia del plato unico”: plato bakarra jan behar zen, jan ez zen plateraren diru bila etxez etxe ibiltzen ziren.
Soldaduskara behartua, senideak bi frenteetan, harremanak …
Bonbardaketak, mortero tiroak, hildakoak, herrira tiro egin nahi ez zuten herritarrak …
Bizkaiko ofentsiba:
Jendea ihesean Bilbora, Bilboren erorketa … bertan ziren plaentxiarrak.
Emakumeak frenterako lanetan, batzuk etxean geratu ziren beste batzuk aurrera jo zuten.
Erbestean:
Umeak eraman zituenekoa, odisea ezberdinak, umeenak eta amarenak eta umeenak.
Herrira itzulera:
Gehienak itzuli egin ziren, Santandertik Pasaira, itsasontziz, Pasaiatik Maltzagara (merkantzia-trenean. Julian eta Mariasun)
Egoera latza herrian, ez etxe ez lan. …. Herritarren itzulitakoenganako jarrera bortitza, agintarien jazarpeena, kontrola, Euskara debekatuta kalean ere …
Emakumeen paper erabakigarria.
Nik badut Julianen testigantza: nola parrokoak destaina-barrea egin zieten Maltzagan jaisterakoan, bizi-bizi gogoan gordeta zuen Julianek barre hura.
Errepresioa:
Salaketak, kartzela, lanik ez ematea, premia gorria, espedienteak, gerra kontseiluak, kontzentrazio esparruak, Erantzukizun Politikoen Legea, zigor espedienteak, zigorrak … orokorrean datoz.
Frankismoa:
Plaentxiatarrentzat ezagunak izanen diren hainbat zerrenda, izen, datu eta zehaztasun.
Plaentxiako hainbat pertsonen testigantza eta argazkiak.
Zenbait dokumenturen kopiak.
Deigarriak, maitagarriak ere, dira argazkiak, argazki zahar oro bezala: milizianoen jantziak, armak, tankera, gerrarako biluzik daudela dirudi … borondatea da beraien arma nagusia, ia bakarra; asko erakusten dute gerraren nolakotasunaz; garai hartako herritarrei buruz ere, hainbat datu atera daiteke, batzuk dotore agertzen dira, beste batzuk erabat xume …
Euskara erraz eta ulergarrian.
Merezi du irakurketak.
Koadernoa zuri. Arantxa Iturbe
Arantxa beraren antzerki lan bat kontakizun bezala emana.
Bi ahizpen arteko gorabehera korapilatsua, sakontasun handirik gabe.
Kontakizun xumea, bukaerako ezustearekin.
Ariketa literario bat, esperimentu bezala, dirudi, apartekotasun berezigarririk gabe.
Egitura ezberdin bat behar zuen kontakizun erakargarri bat bihurtzeko, eta lortu du.
Irakurketa atsegin baterako aukera eskaini dit.
Kristalezko giltza. Dashiell Hammett
Politikaren ustela, gangsterren jokamoldea.
Ez dizu pentsarazten, entretenitu soilik; irakurketa lasaigarri bat.
Gangster edo thriller pelikula bat ikustea bezalakoa.
Pertsona, egoera eta gertakizunei buruzko zenbait zehaztasun interesgarri botatzen ditu.
Suspensea du, eta ezusteko bukaera, tokatzen zaion bezala.
Indarra dute pertsonaiek eta egoerek.
Abilki korapilatuta dago trama.
Esaldi interesgarri hainbat ditu itzulpenak.
Euskara erraza.
Gustura irakurriko du genero hau gustuko duenak.
Euskarazko irakurketa erraz bat egiteko balio du.
Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua
Pentsarazten duten esaldi, iritzi eta gogoetak.
Pentsarazte dute.
Baina poemok ez naute beste goi maila batera jasotzen.
Ideiak ditu, irudiez baliatzen da, baina ez dabil mitxeletarik poemotan.
Bizitzatik hur sentiarazten du.
Gustura irakurtzen dira.
Jolastu daiteke balizko esanahiak asmatzen.
Sortarazten duten sentipenez gozatu eta kito.
Barne erritmoa dute.
Irudiak darabiltza baina ez da irudiotan galtzen.
Originala da hainbat poemetan.
“Zintzilik”: ze ezkorra.
“Sermoiak”: polita
Mrs. Hemingway. Naomi Wood
4 ataletan banatuta dago liburua, atal bakoitza Heminwayren emazte edo maitale batez ari da.
Hemingway da protagonista nagusia, nahiz atal bakoitzean emakume batengan zentratzen den kontakizuna.
Hadley:
Hemingway, Hadley emaztea eta Fife amorantearen arteko harremana eta bizikidetza.
Hadleyrengan zentratzen da, baina hirurez ari da baita beste hainbatez ere.
Paris eta Antibesen bizi dira kukutxestul kutsagarriagatik isolatuta dagoelako semea.
Ezezaguna oraindik, inoren laguntasuna behar dute.
Madleyren bakardadea, Ernest kanpoan, Fiferi deituko dio etor dadin.
Senarraren maitalearenganako jarrera eta sentipenak: emakume bien artean dabil Ernest biez maiteminduta.
Sentimendu kontrajarrien arteko talka.
100 egunerako banatuko dira senar-emazteak
Fife
Floridako irla pobre batetan bizi da bikote berria, jada kazetari bezala, Hadley Floridara dator tarteka.
Hozten doa bikotearen harremana.
Hadley, aurreko emaztearekin harreman estua dute oraindik.
Hemingway Espainian dabil gerrako kazetari bezala.
Idazleak maitale berri bat du: Mattha.
Atzera jauziak daude aurreko ataleko zenbait zehaztasun argituz.
Aurrekoan bezala, jai batean helduko da bikotearen krisia bere gailurrera, Fifek ez du amore emango, ez du onartuko banaketa lehen Hadleyk onartu zuen bezala
Martha
Martha eta Ernesten arteko harremanen nondik norakoa, haserakoa eta gainbehera.
Maitale berri bat: Mary; Marta eta Mary elkartzen dira Parisen.
Mundu Gerran, Kuban bere etxean.
Hemingwayen egoera erabat aldatu da, orain fama eta dirua du.
Paris askatua, Espainiako gerra.
Mary
Maryren oroitzapenak.
Hemingwayren heriotza, istripua ala bere buruaz beste ...
Idazlearen materialaren ugaritasuna, eta paper pilaketa edo mania, edo ….
Lau emakume dira: erabat ezberdina bakoitza: Hadley emakume onbera otzana, Fife aberats nortasun handikoa, Martha bere lana erakargarria zaion gerra erreportaria, Mary …
Lau emazteen nolakotasunaren errepasoa egiten du.
Sanferminetara bidaiak aipatzen ditu.
Hemingwayren argazki bat bezala da, bere izaera marrazten du, bere biografia bat bezala da, eskanerra, irakurleari gogoa ematen dio idazleari buruz dion zertzeladak jasotzekoa bere irudi bat edukitzeko ...
Bere bizitzako laburpen bat bezala.
Astapikoa dirudi, baina maitagarria bihurtzen du.
Ez da bizitzako zehaztasun askotan sartzen, nahiz zertzelada asko eta asko ematen dituen, horien bitartez idazlearen ikuspegi orokor bat ematen du.
Pertsonaia konplikatua da idazlea, gorabehera askokoa, bizi-indar handikoa, erabakimen handikoa, ezkutuan geldituko ez dena ...
Hemingway ezin da bakarrik egon, emakume batekin ezkonduta egon behar du.
Kontakizunak, elkarrizketak …: pertsonen barnea erakusten dute, beraien barnean sartzen da.
Esaten ez diren pentsamenduak …
Xehetasunez kontatutako bizikidetza: erakargarria bilakatzen da.
Aberatsen festa eta giroa.
Bere lan literarioaz ez du ia ezer esaten, liburuen izenburuaki, zailtasunak, arrakasta izan zutela.
Narratzaile bat dago, baina emakumeak dira kontakizuneko ardatza bere elkarrizketa eta burutapenekin.
Eskema bera du atal bakoitzean, emakume batekin hasten da, jauzika doa atzera aurrera, emakume berria sartzen du, bi azken emakumeen arteko harremana, banatu eta berriro ezkontzen da ….
Tximeleta dabil liburu osoan, anima du, espiritu bat bezala, xarma.
Nobela ala biografia: zenbat bakoitzetik?.
Nobela baten interesa du, azkeneraino mantentzen du suspensea edo jakin-mina.
Narratzaile batek kontatzen du.
Elkarrizketa asko sartzen du pertsonaia bakoitza kontatzaile bezala bihurtuz.
Indarra dute pertsonaiek, irudikatu egiten dituzu edo beraien argazkia ikusteko irrika sortzen zaizu, ez deskribapenengatik, egiten eta esaten dutenagatik baizik..
Ez du betegarririk.
Deskribapenak eta bertako xehetasunak ere kontakizunarekin bildu eta txertatzen dira.
Zehaztasun erakargarriak ematen ditu: ile bisutsua, hezur koloreko argitasuna …
Irudi asko darabil esanahia edo deskribapena argitu edo zehazteko.
Zenbait hitz osatuak, berrik : arduraldia …
Itzulpen bikaina iruditu zait
Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel
Bi lagunen arteko harreman xelebreak nolabait, bereziak behintzat, beraien arteko mila zertzelada.
I-Lagun bat bere herrian, lagun baten deia hartu du. II-Trenean doa lagunaren herrira. II-Lagunaren herri eta etxean. IV-Lagun biak aspertuz. V-Lagun biak trenean kontalariaren herrira. VI-Bi lagunak herrian. VII-Bakarrik gelditzen da kontalaria.
Kontakizunak ez du bide luzerik, pauso laburrez doa, pentsakizun eta burutapenetan bilduta, nolabait kontalaria den pertsonaiaren barne zidorretatik.
Kontalariaren eguneroko gogoeta ezkutuak azaleratuta, lagun bien arteko solasak, uneoroko xehetasunei begirada …
Egoera kafkiarrak dira.
Eztena bezala datoz esaldi eta iritziak, etenik gabe, labur baina ziztakari.
Gogoko ditu hitz joko eta hitz jolasak.
Umore ukituak han hemen sarri.
Dibertimendu literariorik ez du, ez du hiztegi eta esaldietan erakarpenik eskaintzen, oparotasunik ere.
Baina idazkera erraza, zuzena eta gustagarria du.
Esaldi laburrez idazten du.
Gozagarria izanen zaio pertsonen barnea aztertzea gustukoa duenari.
Oktaedroa. Julio Cortazar
8 (okto) narrazio motz
Parisen idatzitakoak nonbait, bertan suertatzen baitira kontakizunetako gertaerok.
Liliana negarrez
Hil hurren, hil zorian dagoen baten burutapenak, aspaldiko oroitzapenak … inguratzen dutenak banan-banan gogoratuz, Lili dela ardura guztien erdigunea.
Urratsa oinazetan
Jorge Fraga (egiazko pertsonaia ote? Claudio Romeroren poesiaz ari da, kontakizunaren gezurra. Biografien gezurra, egiarekiko zorra, jende ezberdinen inplikazioa.
Nahiko psikologikoa.
Astuna egin zait, interesgarria eginen zaio poetez interesatuari.
Kritika edo gai bati buruz saiakera bat egiteko zenbait bide ematen ditu.
Poltsiko batetan aurkitutako eskuizkribua
Metroan bidaiari, gizakume bat neska batez jabetzen da, izen ezberdinak asmatzen dizkio, jarraitzen du, kafetegian elkartzen … hurrengo metroan noiz berriro topo egingo banatzen dira.
Udara
Aita batek alaba txikia bere lagun bikote baten bordan uzten du, gauez zaldi bat dabilela uste dute kanpoan leihora hurbilduz, emaztea batez ere urduri jartzen delarik, neskatila lo dago baina emaztea atea ireki duela uste du.
Hortxe baina non, zelan
Argentinan aspaldi hildako Paco lagunaren oroimena, garaiak, egoerak, oroitzapenak … nahastuz.
Genevatik Argentinako Rivadaviara jauzika, gaurtik atzora, orainetik iraganera, esna, lo …
Bi planotan idatzita, letra-molde eta luzera ezberdineko zatiez, letra txikikoak paragrafo motzagoak dira: errazago irakurtzen da baina berdintsu korapilatsua darrai. Filosofikoagoa bezala da letra txikikoa, Rayuelan antzera.
Lehena, oraina, eta leku ezberdinak erabiliz ehotzen du istorioa.
Hika, zuka, egiten dio hitz irakurleari,
Kindberg izeneko lekua
Leku atsegin bat da Kinberg, Marcelok Lina jasotzen du autostop eginez, ostatu batean geratzen dira, afaltzen dute, logelara, goizean bidean jarriko dira berriro … baina hori dena irakurlea joan beharko da jakiten, ia ia asmatzen dena baitator nahastua.
Hika, zuka,
4 orrialdeko paragrafoak.
Hitz batzuk errepikatu egiten ditu, “harzkume”, “Sheep”, erritmoa sartuz …
Severoren aldiak
Ohean dago Severo, familia eta lagunez inguratuta; egoera ezberdinak pairatzen ditu: izerditzen da, jauziak egiten ditu, eltxo aldra itsasten zaio, zenbakia bat esaten dio bakoitzari, erlojuen ordua alarazten dio bakoitzari, eta azkenik lokartu egiten da eta denak etxera doaz.
Lagunen eta senideen beila, jarrerak, giroa, beilako gorabehera ezberdinak …
Katutxo beltzaren lepo
Lucho metroan doa, Dina neskaren parean suertatzen da, bere ilea ferekatzen du, ligatzen dute, neskaren etxera doaz.
Bikotearen barne zurrunbiloan dabil irabioka, barnea husten dute, elkar ezagutzen, bukaera tragikoa, suspensea ….
Hikatik nokara pasatzen dira.
Ohiko ezaugarriz bereizi eta antolatutako elkarrizketez osatzen du ia narrazioa osoa.
Irudimen, ironia, eta irriño giro kilikagarriz osatua: behatzak ferekatuz hitz egiten dute …
Kontakizun bakoitzak du kontaera ezberdina, batez ere bik, bata paragrafo erabat ezberdinetan kontatua eta bestea batez ere elkarrizketetan oinarrituz, baina sakonean, berdintsu korapilatsua.
Kontaketen ardatza erabat sinplea da, baina erabat kiribiltzen da kontakizunari lotutako bestelako zertzeladetan.
Ametsa, errealitatea, denbora zer da, barnea, kanpoa, hila-bizia …
Urpekari bat bezala dabil bere barnean, kontakizuneko pertsonei buruzko bere sentipen, gogorapen, hausnarketa, bizipenetan murgilduz, edo labirinto batean uneko zehaztasunen artean bidea eginez, barne sentipenen korapiloa askatuzko jolas bat dirudi, kaleidoskopio bat, turmix bat, noria bat bezala leku berean biraka ur ezberdina ateratzen ….
Hitzak, irudiak, ideiak, oroitzapenak, pentsamenduak, irabiatzen ditu …
Joyce, Proust, JA Arrieta, Amuriza, … gogarazten dit.
Osagai tekniko ezberdinak sartzen ditu tarteka, letra-molde etzanikoz zenbait hitz … hipotesia egin behar duzu zergatik edo ze helbururekin …
Berdinak dira giroz, kontaeraz, edukiz … baina aldi berean bakoitzak du bere ezberdintasuna bai kontaeran bai giroan eta bai edukietan ere.
Jakin-min eta suspense puntua sortarazten du narrazio bakoitzak.
Itzak, gaiak, izenak, errepikapenak, erritmoa …
Elkarrizketak sartzen ditu narrazioaren barnean, batzuek elkar josita daude, inolako bereizgarririk gabe, narrazioa osatuz eta inola ere eragozpenik jarri gabe jarraipenerako.
Hitanoa, zukakoa, irakurleari ere ari zaio hika …
Sekulako hitzezko amarauna ehuntzen du.
Idazkera da irakurketaren plazera.
Irudiak, konparaketak … aberatsa da.
Paragrafo luzeak egiten ditu, bertako lerroalde bakoitza ere esaldi luzez.
Asko zehazten du egoera bakoitza, pertsona bakoitza, sentipenak, burutapenak … adjektiboz, irudiz, hitz osatuz …
Izen eta aditz asko osatu-asmatzen ditu elkartuz, oso egoki, esanahia zehazteko edo esaldia laburtzeko: jatorrizko testuak behartzen ote du hala Markuletaren dohaina bat da, ez dakit itzultzailearen hitzen ekonomia den ala idazlearena berarena.
Harrapatu egin nau, kontakizunak baino kontaerak, liluratu egin nau.
Hiztegi aberatsa batez ere hitz berri osatuetan.
Gozamena izan da irakurketa.
Gozamena itzulpena ere.
Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki
Zakilburu baten abenturak, sexuaz obsesionatuta bizi da.
Bi atal ditu. 1: gazte burugabe eta zakilbero bat politikan nahasten da, eta beste aldera ihes egin beharrean aurkitzen da, non errefuxiatu bezala egonen den, polizia, joko bikoitz lanetan … handik ere alde egin behar izan arte: alderrai, gertaera eta gorabehera ezberdinak. 2: musika talde batekin lotuko du eta Europan zehar ibiliko da; azkenez poliziak harrapatuko du.
Lehenengo zatian neska ezberdinekin dituen txortaldiak kontatzen ditu, bigarrenean hiri ezberdin bakoitzean izan dituen esperientzi sexual ezberdinak.
Musika talde bateko giroa.
Larru jotzeari buruzko gogoetak etengabe.
Sexuaz eta txortaz ari da uneoro baina ez da lizuna, ez dio irakurlearen libidoari eragiten.
Abentura erotikoa baino sexu esperientzia eta txortaldien kronika da.
Fintasuna falta zaio, grazia edo dotorezia falta hori; zabarra da, zurruna, edo errealegia.
Gordin baina naturaltasunez kontatzen ditu sexu kontuak: bada ekarpen bat gizarte moral itxurako honetan, liburuko ekarpen nagusia.
Hiri eta herri bakoitzari buruzko zertzelada arin azalekoak.
Gogoetak eta kritika puntua lurralde eta jende ezberdinei buruz, umore giroan.
Gizakiok ditugun sexuari eta sexu ezberdinei buruzko isileko sentipen, gogoeta, joera … azaleratzen ditu
Protagonista da narratzailea, baina egoera guztietan sartzen du kontraste bezala gertakizuneko bigarren pertsonaren gogoeta.
Idazkera bizia du, egoki sailkatu eta berezituta, esaldi laburrez egina, irakurketa arindu eta erraztuz.
Azken bi orrialdeak ez koma ez puntu, ez aditz, bi orrialdeko paragrafoan … emanak daude, liburuaren laburbilpen bat da.
Hiztegi, aditz, esamolde … ezer gutxi eskaintzen du.
Dena antzerakoa eta errepikakorra denez, eta ezer interesgarririk ez didanez eskaintzen, jota-pasa irakurri dut.
Gai tabu hori hain zabal, gordin eta naturaltasunez ematea ekarpen aberasgarria deritzot gizarte puritano honetan
Ospa. Juan Luis Zabala
Badirudi ez dutela ezer esaten, asmakizun arinak direla, huskeria bat, baina horrelako atximurkada bigun bat egiten dute barnean, garunei ere tiratxo bat egiten die, gandupeko esanahia aurkitu gogoz.
Zein den zehaztea oso zaila den gogoeta dago kontaketa bakoitzaren sakonean.
Kontakizunaren barnean, dela narrazioa edo elkarrizketa, edukiaren gozotasuna doa ogitartekoan lukainka gozoa bezala, irakurlearen dastamenak soilik dasta dezakeena.
Pertsonen zenbait barne zirrikituetan sartzen da.
Eguneroko gorabeherak, iraupenerako euskarriak, artearenganako pasioa, deseskultura, artea zer, idazkien arrakasta eta zokoak, ezkerreko abertzaleak, Laboa, gizakion kontraesanak, bizitzaren aukerak, zer da errealitatea?, autoa …
Kontakizun labur-laburrak, pare bat orrialdekoak gehienak.
Ez du esaldi borobil deigarririk egiten, ez du burutapen zuzen gogoangarririk botatzen, hiztegi zailik ere ez darabil, istorio bat kontatu besterik ez du egiten.
Umore puntuz bustita.
Kontakizun bakoitzak du azken ukitu berezia, dela gertakizunagatik edo burutapenagatik.
Sator lokatzak. Jon Arretxe
Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua, bertako giroa kontatzen du, arraza ezberdineko etorkinak, jarrera, izaera eta jokabide ezberdinak, pobrezia, biolentzia, droga, poliziaren jarrera eta gehiegikeriak …
Afrikar etorkin baten eta ertzain baten inguruan doa kontakizuna, azkenean hil eginen dute ertzaina.
Salaketa bat dago, sakona eta zorrotza, zeharkako kritika hainbat kontakizunean eta esalditan ….
Mengela da kontakizuna, ez du indarrik … azkenean tarte batez bizitasuna hartzen du, istorioak jakin-mina sortarazten, erritmoa ere biziagoa bihurtzen da atal motzetan banatuta … baina ez auzoaren berri duenarentzat.
Errepikakorra da.
Agian auzo horren berri ez duenarentzat izanen du interesgarritasuna.
Euskara xumea, inolako zailtasunik gabea, ez idazkeran, ez hiztegian, ez esamoldeetan …
Ez dit ezer interesgarririk eskainik, baina ez dut uste denbora galdu dudanik.
Irakurketa ariketa egiteko balio dezake hasiberri bati.
Telleria eta gero zer?. Ernesto Prat Urzainki
Baztango arazo, giro eta gorabehera ezberdinez ari da.
Baztani buruzko irudi idilikoa beste errealitate gordinago batekin kontrajarrita.
Plan urbanistiko erraldoi bat, Telleria jauregia … dira kontakizunaren ardatza.
Gazte giroa, jaialdiak, musika, pikoletoak, foruzainak, artelan kontrabandoa eta merkatu beltza ... Amaiur gaztelua.
Nolabait Baztaneko deskribapena ere bada: herriak, kaleak, tabernak …
Pertsonaia arraz ezberdinak, kontrapuntu bezala edo bailarako gizateria ezberdina erakutsiz.
Abesti zita asko, kamiseta errebindikatiboak … leku zabala dute.
Neska bat da pertsonaia nagusia, anarkoa, edalea, lesbiana eta heterosexuala, tximaluzea, utzia …: neska eta horrelakoa, ez dut uste mesederik egiten dionik emakumeen irudiari.
Egunkari bateko zutabe salatzailea dirudi batzuetan, tarteka elkarrizketaz mozorroturiko bakarrizketa dirudi, gaia zuzenegi aldarrikatuz.
Esaldi herrikoi asko sartzen du: “astoa saldu eta mandoa erosi” …
Kontakizuna nahiko mengela da, bai gai, bai kontakizun, bai giroz, azkenean hartzen du interesa pixka bat.
Kapitulu oso laburretan doa kontakizuna, irakurketa errazten du.
Letra etzanak sartzen ditu oso maiz, nire ustez premiarik gabe, ezer gutxi azpimarratzen dutelako.
Gai nagusiarekiko ia ekarpenik ez duten zertzelada, osagai eta kontaketetan luzatzen da, jota-pasa egitera bultzatzen du.
Ez zait interesgarria egin ez eduki aldetik (gai nagusia ezaguna da egunkarietatik), ez literatura bezala ere.
Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.
Istorio bat kontatzen du, berarekin batera narratzailearen egunkaria bezalakoa doa, istorio eta bitxikeria asko, egile eta lan askoren zitak etenik gabe, Donostiako zenbait lekuren deskribapen fisiko-humanoa eta kritika … eta guzti horri lotura burutapen eta iritzi aunitz, dena Txistu txakurrarekiko harremanen inguruan.
Fikzioa da, baina saiakera baten tankera ere badu zenbait gai ukitzeko unean.
Burutapen-liburua bat dela esan daiteke, irakurleak buruan gordeta dituen hainbat gogapen eta bizipen azaleratzen dituena, bizitzari buruzko gogoetak ...
Umore giroan bilduta dena.
Kritika ezkutua.
Idaztearen misterioa eta lan idatzi bat sortzearen gorabeherak: bere burua gutxiesten du kutre deitzeraino, hala ere idatzi egiten du eta argitaratu egiten diote. Guzti hori idazlearen amarru bat da, betegarri soila …
Gai pila ukitzen du, labur, batzuk luzexeago, iheskor bezala, oso azaletik eta sinple, baina pentsarazten du.
Gai ezberdinak ukitzen ditu, baina gehienetan ikuspuntu ezberdin batetik.
Gaietako batzuk: isunaren balio erantsia, Ergobiako errumaniarren zubipea, bakardadea, ofizioa eta afizioa, kultura V kirola, futbol-zaletasuna, erbestekoen arroztasuna, maitasuna, faktore pertsonalen eragina, idazteko arrazoiak, euskaldun-erdaldun, Guardia Zibila, sexu kontuak, kultura: zer den eta bere eragina, kontzientzia-pertzepzioa, erlijioa, bizitzaren zentzua, lana, ordenagailua, burokrazia, etorkinen auzoa, heriotzaren hatsa, erreferentzia kultural gehiegizkoa, gauzen neurria, mundua eta gu …
Sortarazten du intriga puntua, bukaera era ere ezustea da, baina indar gutxi du, hori ere azalean geratzen da.
Idazkera aldetik ez du ekarpenik.
Narrazioaren egitura da nahiko bitxia: istorio bat, txakurrarekiko harremanak eta horren inguruak burutapen piloa txirikordatuta.
Amaiera bitxia du, libururen klabeak erakutsiz: protagonistak bere buruarekin egiten duen elkarrizketa.
Erraz eta arin irakurtzen da.
Arin itxura eman dik hasieran, ez zitzaidan askorik interesatzen azalekoak eta nahiko arruntak iruditzen zitzaizkidalako, baina azkenerako interesarekin irakurri dituk bere iritziak.
Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada
Julen beraren bizitzako zertzeladak.
Julen ezagutu genuenontzat bere zenbait bizitzako xehetasunak ezagutzeko parada.
Busturialdea, Arratia, Iurreta … ezagutzeko aukera.
Frankismo osteko eta gaurko hainbat gertakizun eta ikuspuntu ezagutu ahal izateko abagunea.
Garai eta inguru horietako biziera, ohitura, gertakizun, ekintza, giro politikoa, euskara, eliza …
Zertzelada eta anekdota asko.
Egoera politikoari buruzko bere analisian luzatzen da azken atalean.
Gauza xeheak kontatzeko xarma.
Idazkera xumea dirudi baina giro kilikagarria sortarazten du, ez dakit zergatik edo nola.
Umore puntua darabil, umore ukituak ditu: eztenkada zorrotzak, politika, ustelkeria …
Erraz eta interesez irakurtzen da.
Irakurketa lasaigarria egin zait.
Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo
Iktusak jo du emakume gazte bat eta senarrak lagunduko du sendabidean: sendatze prozesua, ingurukoen jarrera eta sentipenak.
Iktusa eta beraren tratamendua da gai nagusi eta interesgarriena, ezohikoa delako.
Burutapen eta sentipenen zurrunbiloan biraka dabil kontakizuna, pertsona ezberdinen jarrerak ...
Ezer ez da gertatzen, ez dago denborarik, dena dago geldi … edo doan arren poliki edo geldo doa dena, gaixotasuna eta bere sendabidea bezala.
Bi protagonista nagusien garunetan dabil istorioa, bizipen, sentimendu eta ahaleginen zurrunbiloan.
Barne-bideetan dabil, barnera iheska, batzuetan protagonistak hitz egiten du berekiko, eta bestetan narratzailea sartzen da gaixoaren barnean, bere baitan.
Hainbat gai ezberdin sartzen doa kontakizun barnean: iktusa, bere ondorio psikologikoak, afasia eta bere sendabidea, logopeda, kasualitatea, euskara eta euskaltegiak, gelako ariketak, politika, ordenagailua, logopedarekin lotura, etorkina, gurasoekiko harremanak …
Idealizatuegia iruditu zait senarraren jarrera, narratzailearena, bere zailtasunak hor daude, baina errazegi bezala gainditzen ditu, ingurukoen ezinak ez daude hainbeste azpimarratuta, idilikoa da ia, ia utopikoa, perfektuegia.
Errepikakorra da zenbait ideietan: beldurra, ezina … agian gaixotasunaren zenbait aspektu azpimarratzeko.
Gaiotan ez dit ezer berririk eskaintzen, betegarriak iruditzen zaizkit, luzagarriak edo kontakizuna borobiltzeko trikimailua.
Iritzi xumeak dira.
Bi zatitan banatua, eta zati bakoitza atal laburretan osatua.
Narratzaile bat dago, paraleloki protagonistaren eguneroko idatzia: bi osagai horrek dira liburuaren hezurdura.
Atzera aurrera jauzika dabil kontakizunean.
Bakarrizketak dira tarte edo zati batzuk berekiko hizketa.
Hitanoa dabil bakarrizketetan eta bikotearen arteko elkarrizketetan: aberasgarria.
Paragrafo luzeak tartekatzen ditu elkarrizketekin, hurrengo esaldi laburreko tarteak ditu, irakurketa erraztuz eta esanahia azpimarratuz.
Paragrafoa luzeak, orrialde batetik gorakoan batzuk, ia puntu eta komarik gabekoak ere, erraz irakurri eta ulertzen dira, baina.
Esaldi indartsuagoak erabiliz edo errepikatuz azpimarratzen du esanahia.
Hitz joko erakargarriak egiten ditu tarteka, arnasa emanez kontakizunari.
Ez da sinonimo eta esaldi korapilatsuetan nahasten, baina dotore idazten du.
Metafora asko darabil.
Barnera bidea gustatzen zaionarentzako liburua.
Patxaran eta denbora hartuz irakurri beharreko liburua, liburuaz gozatu nahi bada
Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika
9 kontakizun labur
1.- Guraso batek auzira eramaten du Olentzero eskoletan sartzen dutelako Gabonetan.
Olentzerori buruzko gogoeta, Gabonak, umeen heziketa, generazio kontrajarriak, ezaugarri erlijiosoak eskola publiko laikoetan.
2.- Lanetik kaleratze bat.
3.- Bikote bat afaltzera doa haurrak aitona-amonekin utzita.
Bikote baten arazoak, haurrak, gurasotasuna, eguneroko gorabehera eta xehetasunak.
4.- Emazteak bikiak erditzen dituen senarraren bizipenak ospitalean.
5.- Zakur batek kosk egiten dio gizon bati eta hau burutapenetan kiribiltzen da errudun sentipenez.
6. Bertsolari baten bilakaera eta bizipenak: ETA eta Ezker Abertzalea astintzen ditu, besterik ez.
7.- Mailegu eskatu beharra: Bankuak, krisia eta batez ere ezinaren ahulezia.
8.- Bikote baten arazoak, banatzekotan dagoen emaztearen bizipen eta burutapenak, azken ezustearekin.
Gehien gustatu zaidan kontakizuna: kontakizunaren barnean doa mezua, ez zuzenean emana.
9.- Irakasle andereño baten burutapen, bizipen eta ikasle-gurasoekiko gorabeherak
Hezkuntzako zenbait saldukeria salatzen du, adintzea, gurasoekiko harremanak …
Gai asko ukitzen ditu, nahiko ohikoak dira bai gaiak bai burutapenak
Gogoeta asko egiten du, baina ez du ezer berezirik edo modu berezian eskaintzen, denon burutapenak dira, ez du buratapen propiorik egitera bultzatzen, esandakoa onartzera baizik.
Kritika puntua dute kontakizunok.
Hotzegia, teorikoegia: gai bat hartu eta teoria ezberdinak bota.
Kontakizuna egiten du zuzenean; elkarrizketen … bidez ematen du mezua.
Aldizkari bateko artikulu baten tankera dute kontakizun zenbaitek.
Ingurua deskribatzeko paragrafo asko, motelegiak, erakargarritasunik gabe, nahiz bizitzako zehaztasun asko sartze den, ohikoegiak, tirarik gabe emanak.
Roilo bat da, gaia bera interesgarria arren, edo elkarrizketa bidez arintzez saiatzen bada ere.
Bukaera bakar batzuk badute bukaera ezustekoa, baina gehienetan ez du ukitu deigarri edo interesgarririk
Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain
Sexu sentipen eta sentsazio ezberdinak aipatzen eta deskribatzen ditu, orgasmo intentsitate ezberdinak.
Sexua baino larru-jotzea, txorta … deskribapen zehatzak egoera desberdinetan.
Likits mailatik gora jartzen du txorta, dimentsio ezberdin bat ematen dio gordintasuna galdu gabe.
Sexu esperientzia ezberdin pila, sentimendu, sentsazio …
Segundo oroko zehaztasunez kontatzen ditu narru-jotzeko prozesuak.
Egoera eta leku ezberdinetan jartzen du kontakizuna.
Sexu harremanen testuinguruak ukitu berezia du, grazia puntu bat ematen dio.
Ez da lizuna edo likitsa, ez da porno, ez zaitu kitzikatzen, berotzen.
Kontaerak, idazkerak, esamolde bitxi bereziak nolabaiteko kontrapisu edo oreka eragiten dute.
Idazkeraren dotoretasuna nagusitzen zaio sexu kontuei.
Libidotik eta jakin-minetik haragoko maila batetan jartzen zaitu.
Kontakizun batean ezik, emakumea da kontalaria, protagonista, emakumearen ikuspuntu eta sentsazioetatik kontatzen du.
Marrazki bat du istorio bakoitzak.
Marrazkiak errealistak eta itxuraz gordinak arren, ez dira libido eragile.
Pertsonen zein inguruaren deskribapen aberatsak.
Bada tarte basto samarrik, dotorezia puntua galdutakoak.
Euskara aberatsa, hiztegi eta esaldiez batez ere; berak asmatu edo osatutako hitz asko dago.
Irudiaz baliatzen da, poesia ukiturik ere ez zaio falta.
Txorta inguruko hiztegia.
Umore puntua du.
Ugariak dira onomatopeiako hitzak.
Gar egungo gizarteko giroan kokatua.
Egoera ezberdinak asmatu eta irudikatzen ditu, baina erdialdetik aurrera nahiko errepikakorra gertatzen da, kontaeran, hiztegian … aspergarri samarra ere gertatzen da, grazia, lilura eta sorpresa puntua galduz doa, hiztegia, esamoldeak … errepikatzen dira, ezagunak egiten zaizkizu hitzak, esaldi asko … baina hor jarraitzen duzu irakurtzen literatura morboagatik eta sortarazten duen giro bereziagatik.