Liburuak 2
I
Abizen berriaren historia. Elena Ferrante
Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua
Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis
Ama, la diosa madre en toponimia. Urkola Elizegi Mikel.
Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak
Batxilerren eguna. Franz Werfel
Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo
Behi eroak. Patxi Iturregi
Dantzaldia. Irene Nemirovsky
Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.
II
Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe
Etumetako Basajauna. Juan V. Araquistain
Ez lemaio. Arrasateren erreketa. Juan Kruz Igerabide
Feriatzaileak. Patxi Larrion
Fotogramak. Goiataz Labandibar
Franco hil zuten egunak. Koldo Izagirre
Gauzak ez ziren sekula berdinak izango. Iñaki Irasizabal
Gizajoen katalogoa. Joxean Agirre
Haizeari begira. Jon Ariza de Miguel
Hau ez da poesia. Unai Maleski. Poema-liburua
Hauts haietatik. Unai Villena
Hori guztia emango dizut. Dolores Redondo
Huliganaren itzulera. Norman Manea
III
Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea
Koadernoa zuri. Arantxa Iturbe
Kristalezko giltza. Dashiell Hammett
Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua
Mrs. Heminwey. Naomi Wood
Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel
Oktaedroa. Julio Cortazar
Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki
Ospa. Juan Luis Zabala
Sator lokatzak. Jon Arretxe
Telleria eta gero zer?. Ernesto Prat Urzainki
Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.
Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada
Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo
Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika
Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain
I
Abizen berriaren historia. Elena Ferrante
Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua
Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis
Ama, la diosa madre en toponimia. Urkola Elizegi Mikel.
Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak
Batxilerren eguna. Franz Werfel
Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo
Behi eroak. Patxi Iturregi
Dantzaldia. Irene Nemirovsky
Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.
Abizen berriaren historia. Elena Ferrante
Neska gazte bat da narratzailea, bere barnean dabil oroipen, burutapen, gogoeta eta sentimenduen zurrunbiloan, barne korapilatsuan, pertsonen zoko ezkutuetan sartzen da, pertsonen barne borrokak, pertsonen elkarrenganako tirabirak eta sentipen kontrajarriak azaleratzen ditu.
Istorio korapilatsu eta katramilatsua da, pertsonaia pilarekin: irakurketarako lagungarri den pertsonaien aurkibide bat du hasieran
Gai asko daude zuzenean edo kontakizunetik eratortzen dituenak: adiskidetasuna, emakumeen menpekotasun eta rola gizartean, gazteen arteko harremanak, Napoliko gizarte giroa, neska baten sentipenak, ezkonduen egoera, dialektoen erabilpena, emakume-gizonezkoen mundu ezberdinak, pertsonen izaera eta jarreren bilakaera, neska gazte baten beldur eta ezinak, barne borrokak, maitasun nahaste eta arazoak, kezkak, gizakien arteko miseriak, bizitzari buruzko gogoetak, liburu eta autore ezberdinen aipamen eta ideiak, giza harremanak, pertsona ezberdinen izaera, aldarte aldaketak, dialektoak Vs hizkuntza batua, familien arteko eta familia barneko katramilak, gizartera egokitzea, politika, pertsonen batak bestearenganako eragina, gizartera egokitzea, gizakiaren konplexutasuna, familiaren giroa eta eragina, heziketa eta jakituria ezberdinen alderaketa, itsatsia-erantsia denean ikasitakoa edo haragi-izaera egin denean ikasitakoa, helduen eragina umeengan oso txikiak direnean ere, lotsak, kezkak, bikote harreman larriak...
Ikasleak direnez bi pertsonaia nagusiak maila intelektualean ere aritzen da tarteka, gai ezberdinak ukituz, pertsonaien elkarrizketez baliatuz.
Ia 700 orrialde 125 ataletan banatuta, irakurketa arinduz
Perpausa luzean egiten ditu, baina gehienetan esaldi nahiko laburrez.
Errepikagarri samarra bihurtzen da azkenerako, antzerako jarrera eta egoerak daude, antzerakoak sentipen eta pentsaerak laurden bat soberan dagoela iruditzen zait.
Azkenerako gertakizun gehiegi korapilatzen ditu, istorioa gizendu eta luzatzen du baina pertsonen izaera eta jokabideari ez du asko gehiago eskaintzen, pertsonaien barnera bidea ez du asko gehiago aberasten.
Gustura irakurriko du pertsonen barne munduan murgiltzea gogoko duenak.
Erraz irakurtzen da, istorio nahastua arren
Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua
Bi bikoteren gorabeherak, ezagutzen dira, elkarrekiko harremanak, banatzen, berriz elkartzen …
Protagonista nagusia literatura kritikoa da, argitalpen arduraduna, iratiko esataria … beste pertsonaietako bat alkoholikoa …
Berez argumentuaren haria oso motza da, beste alboko edo kontaketaren aitzakiaz beste gai batzuetan luzatzen da.
Donostian kokatuta, hiria xehetasunez deskribatzen du, batez ere protagonistak nondik nora dabiltzan.
Poesiari buruzko hausnarketa ezberdinak.
Musika eta musikari ezberdinei buruzko gogoetetan luzatzen da tarteka.
Liburu eta egileen zita pila: Jon Mirande: Haur besoetakoa, Joyce, Victor Hugo: Pasaia, Don Giovani opera, Miguel Hernandez, Paul Auster, Venezia, Verona, Antxon Bengoetxea poetarena…
Iritziak gai ezberdinei buruz, labainean, oso labur.
Taberna, musika, opera, gaskoi jatorria, eskia, argitaletxe bateko gorabeherak, plagioak, San Juan suak, existentzia, haurrak izatea, ziklismoa: Tourra, pintura:museoak,
22 atal laburretan banatuta, atal bakoitzean pauso labur bat ematen du kontakizunak, eta gairen bat aztertzen, edo deskribapenetan luzatzen
Deskribapen zehatzetan luzatzen da, oso luze, ezer mamitsurik esan gabe, eta ia gertakizunik gehitu gabe, pauso laburtxoka doa kontakizuna, ezer gutxi eranzten diote deskribapenek kontakizunari, gehienez kokatu, gehiago dirudite betegarriak.
Pausoz pauso kontatzen ditu protagonisten ibilbide, ibilketa eta zeregin eta egintza denak, baina interes edo erakargarritasunik ez du.
Ondo marrazten ditu pertsonaiak, bere sentimenduak azaltzen ditu …
Narratzailea da batez ere.
Ez dago ia burutapenik, iritzi orokor batzuk kontakizunaren arabera.
Jo eta pasa egitera bultzatzen zaitu, ezer interesgarririk, inguruko deskribapena soilik espero duzulako.
Ezin ukatu gauzak eta egoerak xehe kontatzeko egileak duen gaitasuna.
Koadro puntillista bat bezalakoa iruditzen zait, ukituz edo tantoz osatzen du kontakizuna, baina ez nau erakarri, zerbait falta zaio … ez dabil tximeletarik orriotan
Naturaltasuna falta zaio: planifikatu eta piezak sartzen joan da, ez du gaiak berak eragin idazkera.
Ez nau erakarri, ez edukiaz eta kontaeraz: ez dit ezer eskaini.
Kontakizun hitza eta hutsa iruditu zait, azken orrian jartzen duen Eskertza irakurriz, zerbait galdu dudala iruditzen zait, edo nire gaitasun falta … hain idazle ospetsuen oniritzia duela jakinda.
Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis
Irakurtzeko irrika sortarazten du sarreratik, munduari eta gizarteari buruzko egilearen iritziak, berarengan Homero, Bergson, Nietzscheren eraginak pentsarazte dizu Zorbarenak ere bide interesgarritik joanen direla, ziztagarria da, hausnarketarako aukera eta bidea emanen dizun irrika sortarazten du hasieratik.
Narratzailea eta Zorba Kreta irlara doaz, han mea bat esplotatuko dute, porrot egin eta banatuko dira.
Zorba eta narratzailearen arteko harremanak eta elkarrizketak, bizimoldea ere, kontrajarriak sarri, bi molde bezala. Biek bere esperientzia, istorioak, bizipen, iritziak, gogoetak botatzen dituzte.
Emakumea da gairik aipatuenetariko bat.
Ez dago istorio zehatz bat, istorio zehatz ezberdin asko kiribilduzko kontakizun bat baizik.
Gertakizunen historia bat baino pertsonen baitako kontakizun bat da, beraien pentsaera, sentipenak, jarrerak...
Pertsonaia ezberdin asko zehatz marraztuta.
Kreta irlako giroa, ohiturak, jendearen nolakoa, erritoak, jarrerak, jokamoldeak, pertsonen tipologia ezberdinak … oso giro berezia aurkituko du irakurleak.
Bizitzari eta gizarteari buruzko gogoeta labur eta zorrotzak boteaz idazten du, gehienetan ezkorrak, eskatologiko kutsukoak ere batzuetan.
Uholdea datoz gogoetok, iritziak, munduari eta gizarteari buruzko pentsamoldeak.
Etengabeko iritzien zaparrada irakurketaren bidean, bizitzari buruzko filosofia triste, ilun ezkorra, garratza, mingotsa …,
Dena erlatibizatzen du, herria, aberria, arraza, gizartea, emakumea, gizonezkoa, maitasuna, dirua, Jainkoa eta jainkoak, emakumea, pertsona, erlijioa, bortizkeria …
Baina aldi berean erakargarria, bizipoza ere ematen duena, merezi duena.
Iritzi kontrajarriak, iritzi bat eta kontrakoa, protagonisten arabera, irakurleak egin behar du bere gogoeta propioa, bere iritzia mamitu.
Gai pila: zer da jainkoa, emakumea, mundua aldatu?, jatea, dantza, …
Zentzu komuneko iritzi pila, gure buruan ere dabiltzanak baina agertzen ez ditugunak.
Iritzi batzuk: hil arteko presondegia da bizitza / norbere bakardadean geratzen da gizakiaren berezko bidea / tragedia liluragarria da bizitza / “gizakiaren arima buztin dorpea da” / basapiztia da gizakia gaztetan / nahi dena egitea da gizon izatea eta libertatea / pizti hutsa eta jainkoa da gizona / zera da unibertso osoa: urak, lehorrak, gogoetak eta jendea / ke-kiribil hiltzear eta etengabe itxuraldatuak osatzen dute bizitza / maitasuna ala libertatea?: maitasuna da munduko gozorik handiena / ez du merezi gizartea aldatzerik / gauza xume eta kontenterraza da zoriona / txorakeria handia da ezkontza / emakumea eta berekiko harremanak / irudimena da gizakiaren arima, sabela jainkoa: ogia okela eta ardorik gabe ez dago Jainkorik / Gabon ingurukoak: fedea, Jesus / gizakiaren barne borrokak, / jana, edana, emakumea, dantza, … gizonaren funtsezko premiak / poesia: literatura jolas garden eta arina, ideia abstraktu bat, bizitza lurrundua, zerebroaren akrobazia, prestidigitazio joko abila, musika purua, …, / sarriak dira Buda eta bere dotrinari buruzko burutapenak / Jainkoa / greziarrak atzerrian / artea ekintza sakratu eta magikoa da / berriketa findua / zahartzaroa, / bizitza, bizitzaren zentzua / berriketa findua /, “segundo bakoitza da eternitatea” / jainkoak eta deabruak / jainkoari buruzko hainbat definizio, zehaztasun eta zertzelada ezberdin / gauzen zergatiak / komentuko fraideak: barregarri ari da beraiei buruz, kritika zorrotzean / mazkor hutsak dira katedralak, eskeletoak / gizontasuna / patua / adiskidetasuna / heriotza eta hiletak, zertarako irakurri eta ikasi / erantzunik gabeko galderak / …. bizitzaren zentzua / unean unekoaz arduratu eta hura bizi / nola aurre egin ezbeharrei / gizakiak erotasun dosi bat behar du / adimena merkatari eta dendari bat da / et ita porro …
Galdera pila egiten ditu zuzenean, eta hor gelditzen dira kontakizunean.
Ez da desesperatu baten bizitzari eta gizakiari buruzko filosofia, hotzean eginiko pentsaera bat baizik.
Gizakiari et munduari buruzko ikuspegi ezberdin bat mahairatzen du: libertatea. Bakardadea ….
Emakumeei buruzko jarrera erabat ezkorretik harago erdeinuzkoa ere bada.
Min ematen du gogoeta guzti horiek gorde ezina, memoriaren ahuleziak, tarteka une ezberdinetan alderatu, mamurtu eta bizitza moldeatzen baliagarri bilakatzeko.
Jolas intelektuala dirudi liburuak.
Urduri jartzen zaitu, funtsezko ideia eta bizipenetan ziztatzen zaituelako.
Geldo doa istorioaren kontakizuna, baina kilikagarria burutapenez eta aberatsa hiztegi eta esamoldez.
Bizpahiru hitz laburrez zehazten ditu pertsonaiak.
Maisuki deskribatzen ditu naturaren xehetasunak.
“Ni” darabil asko, bera soilik, osagarririk gabe: “ni baitan”.
Irudiz hitz egiten du: “soa landatu” …
Tximeleta dabil hegaka liburu osoan zehar, giro berezi bat sortuz: egileaz gain, itzulpenak ere baduela uste dut eragina giro horretan.
Itzulpenaren euskara moldea ezin aproposagoa da giro hori sortarazteko, maila ezberdin bat du, ez dakit jatorrizko testuak hala behartzen duelako ala itzultzailearen aukera propio eta senagatik.
Badirudi guti erabiltzen diren hitzak atera nahi dituela, hitz ezezagun edo gutxi erabilitako pila, hala eskatzen du testuak berak ala bere jakintasuna erabiltzeko egiten du, ala irakurlegoarengan hiztegia zabaldu asmoz?. Ohikotik kanpoko hiztegi osoa darabil.
Oso ulerterrazak dira hitz eta hitz-jokamolde asko, baia erabili ohi diren modu ezberdin batez darabiltza.
Modu ezberdinak darabiltza gauzak esan zein esaldiak egiteko, oso aberatsa da, beste idazkera ezberdin bat darabil.
Jatorrizko testuak behartu edo eskatuta, hala bere jakinduria erakusteko harroxkotasuna,
Abileziaz, praktikotasunez, austeritatez, … aditz egiten ditu hitzak; forma ezberdina ematen die betiko hitz ezagunei, nahiz adiera berdinarekin giro goragoko ezberdin bat ematen dio kontakizunari eta ehundutako iritziei.
Hitz-ekonomia handia egiten du hitzak eraldatuz: “zalantzakiro, zangoker, burukomindu …”
“l” “r” bihurtzen du zenbait hitzetan, “K”-–“G”: kalda-galda, “rr-n”, demorriozko-demoniozko: bestelako hizki aldaketak ere badaude: ez dakit herri hizkeraren azalpea den, ala akats tipografikoa.
Tarteka pentsatzen dut akats tipografikoak ote diren ere: “esan nahiak hago” ala esan nahian?, horrelako asko dago, berdin aldaketetan ere, agian euskalki ezberdinak islatzen ditu...
Azentua jartzen dien aditzeko zenbait bokalei, ez dakit zergatia, agian euskalkiren baten ahotsez indartzen delako?: zuèn zutén, zegoén, nerabiltzán, ziotèn, zirén, genuén, zekarrén, zitzaión, zidàn, zekién, nuén, hituén …
Herri hizkuntza peto jatorra darabil elkarrizketetan, ez dakit euskalki zehatz batekoa den, agian nik ez dakidan euskalkiren batetan oinarritzen da itzultzailea: “errepausoan egon”.
Iparraldeko euskalkiak darabiltzala iruditzen zait sarri.
Onomatopeiazko hitz asko, ez dakit aberastasuna, erritmoa edo giroa eman nahi dion kontakizunari, ala hitz egokiago bat aurkitzeko zailtasunaren ondorioa den: tartarika …
Hitanoan daude elkarrizketak.
Gozamena da nola ezkontzen dituen diona eta esateko moldea.
Astuna egiten du hiztegiak irakurketa, idazkerak eta esamoldeek; aldiz atsegina da, ez da ere pedante erabilera horrekin.
Errepikagarria ere gertatzen da azkenerako, hitzen parafernalia luzea bihurtzen da.
Lasai, denbora emanez irakurri behar den liburua.
Hiztegiko hitz ezberdinen dosi handiegia da irakurketan digeritzeko, hiztegia eskuan astun egiten da.
“Ataraxia” atera zait; Julianek Zamorako kartzelan erabiltzen zuena, patxada behar genuela aholkatuz.
Heterodoxoa iritzietan eta itzulpenean,
Indiferente utziko ez zaituen irakurketa, mila iritzi kolokan jarri, pentsarazi ...
Ama, la diosa madre en toponimia. Mikel Urkola Elizegi
Indusketetan eta toponimian aurkitutako idazki eta izen askoren interpretaziorako jarraibideak ematen ditu.
“Ama”, “Segi”, “-a” atzizkia, euskal mitologia, … indoeuropeoak dira, zeltak, iberoak, gaur egun nagusi den teoriaz, ala sustrai preindoeuropeoek erraztu edo argitzen dute esanahia.
Mundu ezberdin berri bat gehienontzat.
Aro preindoeuropeoak ematen duen argitasuna.
Bitxikeria erakargarri pila aurkitzen da bertan.
Hitz askoren erro niretzat ezezagun ia misteriotsuak.
Pentsaera eta sinesmen mundu ezberdin batetan murgiltzen zaitu.
Etimologien mundu ezkutu eta korapilatsuak.
-a atzizkiari buruzko dena zait berria, artikulu mugatu soiltzat neukan eta oso erakargarria egin zait horri buruzko eztabaida, agian konnotazio pertsonalak ditudalako gaiarekin.
Liburu teknikoa, gaiagatik, baita terminologiagatik ere, jantzitakoentzat da batez ere.
Ez naiz gai iritzi teknikorik emateko.
Zenbait interpretazioei logiko edo errazegiaren itxura hatzen diet.
Etimologia errazegiak bezala iruditu zaizkit batzuk, batez ere gaurko euskaraz baliatzea, milaka urteetako idatziak itzultzeko, baina nork daki, sarri bide errazen eta bistakoena da ikusten eta erabiltzen ez duguna
Ihes egiten didate zenbait zehaztasunek.
Baina erraz irakurri eta ulertzen da, orokorrean behintzat.
Kanpotik bezala begiratzen diogu gaiari ezjakinok edo ezjantziok, azalean bezala geratzen gara.
Tentuz dabil egilea, ez du pontifikatzen
Agian jarrera horrek indarra kentzen dio dionari, zenbaitzuen begietan.
Niri gustatzen zait jarrera hori.
Arrazoitu egiten du diona, teoriaren zergatiak jarriz.
Bide berriak jartzen die adituei ikerketa lanetarako
Gainditu egiten nau gaiak, ezin dut asimilatu, labain egiten dit, azalean geratzen naiz
Ezinezkoa zait irakurritakoa garunetan gordetzea
Gainetik pasatzen nauen uholdea bezala zait liburua, uzten du baina hondarra.
Interesgarria egin zait, entretenigarria ere
Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak.
Frankismo garaian torturatuak izan ziren zenbait apaizen testigantza idatzia.
Ez ziran izan apaiz torturatu bakarrak.
Are gutxiago pertsona torturatu bakarrak
Zoritxarrez ezagutzen ditugun torturak dira.
Ez dago ezer berri edo originalik.
Orain bertan ezagutzea komedi diren gehiegikeriak.
Gerorako geldituko diren testigantzak.
Batxilerren eguna. Franz Werfel
Zazpi ataletan banatua:
Epailea eta epaitua aurrez aurre, epaileak epaitua ezagutu egiten du, gaztetako ikaskidea da; antzinako ikaskideek afari bat dute, pertsonaia nagusiak sakonago ezagutzen goaz, batez ere epailea eta zeharka epaitua, ondoren epailea bere epaituarekiko oroitzapenak idazten hasten da, epaile eta epaituaren arteko loturan sakontzen du, bien arteko zehaztasunak kateatzen doa; azkenez epailea eta epaitua berriro aurrez aurre, argitzen da epaitu hori ez dela bere ikaskide hura, gainera frogatzen da hori ere ez dela erruduna.
Epaileak idazten dituen epaituaren inguruko gogoeta eta oroitzapenok dira ia liburua osatzen dituen osagaia.
Epailearen gaztetako epaituarenganako eragina nabarmena da: epailearen gorrotoak, handikeriak, damuak, erabat baldintzatzen du, okerbidera, galbidera bultzatzen du.
Psikologia saiakera bat dela ere esan daiteke: pertsonaien aldaera.
Gizartea marrazten du: aberatsak eta pobreak / Epaile baten jarrerari buruzko gogoeta mamitsuak / Gizarte baten nolakotasuna, aldaketaren gorabeherak / Austriar inperioko amaiera, aldaketa garaia …
Pertsonaietan sakontzen du, azaleko zertzeladak diruditenen bidez izaera erakutsiz, barnetik arakatzen ditu.
Pertsona mota ezberdinak eta bakoitzaren jarrera.
Deigarri zehatz marrazten ditu pertsonaiak, sarri esaldi laburrez.
Nabari da gizarte baten aldaketa.
Oso eduki trinkoa du, hausnarketarako abiapuntu ugari eskaintzen du, patxadan irakurri behar da, idazkerak ere horretara bultzatzen du irakurlea.
Ez du gaiaz teorizatzen edo filosofatzen, jokabideak, jarreran eta gertaerak kontatuz sartzen da pertsonaien barnean.
Ez du ere gogoetarako esaldi borobilik botatzen, kontaketak berak darama bizitzaz eta pertsonen jarrerez gogoeta egitera.
Bizitzari eta justiziari buruzko gogoeta zehatz interesgarriak daude.
Interesatu egiten zaituzte bai egoerak bai pertsonaia ezberdinek.
Hitz asko moldatuak, eratorriak dira, baina beste asko hiztegikoak, gutxi erabiliak: ez dakit itzulpenak eskatzen dion horiek aukeratzea ala itzultzailearen iritzia den hiztegi aberatsago bat sartzea, baina sinonimoen hiztegiari hautsak kendu dizkio.
Zaildu egiten du irakurketa hiztegira hainbeste jo beharra.
Ausarta da itzultzailea, bai esaldietan bai hitz eta aditzak aldatu eratortzean, edo aldatzean, agian jatorrizkoak behartzen du.
Esaldi laburrez idazten du.
Paragrafo luzeak egiten ditu, bada orri beteko bat ere.
Elkarrizketak ere ugariak dira, edukian sakonduz
Zenbait esaldi amaitu gabe bezala geratzen dira, loka, ez dakit itzultzailearen arazoa den ala jatorrizko testuak eskatuta.
Beste zenbait esaldi luze samarrek bigarren irakurraldi bat eskatzen du zaila delako lehenean egituraz jabetzea, zenbait esaldi nahasi samarrak da.
Zenbait esaldiren jatortasunaz ezbaian geratu naiz sarri, agian ezagutzen ez ditudan arau gramatikalak daude.
Iluna da estiloz, ez dakit jatorrizko testuagatik ala itzulpenagatik den.
Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo
Begoña santutegi aurrean izandako gertakizun bat dago kontakizunaren ez oinarrian, bai azpian.
Gerra ondoren desagertutako pertsona bat aurkitzea eskatzen diote ikertzaile pribatu bati.
Korapilatu eta zaildu egiten da ikerketa.
Espainiako gerra zibilaren ondorengo falangisten gorabeherak, hori da eduki nagusi eta ezezagunena.
Gerra zibileko hainbat gorabeherak, ezagunak,ez ezusteak behintzat.
Angel Sukia, frankismo girokoa liburuan, seminarioan izan nuen irakasle, jakintsu fama zuen, politikarik ez zela egin behar zioten, baina politikoak ziren eurak.
Geneveko deskribapena.
Egituraketa berezia da, pertsona ezberdinek hitz egiten dute kapitulu ezberdinetan eta kapitulu barnean, jauzika doa … :irakurketa erraztu egiten du eta irakurleak erraz lotuko ditu pertsona eta pasadizoak.
Bizi eta zehatz deskribatzen ditu pertsonaiak, baina ez da beraien barnera sartzen.
Konparaketa asko, irudiekin osatzen du iritzia.
Ukitu politak: neska argala praka estuetan kabitu ezinda
Esaldi berezi samar asko.
Hitz moldatuen hiztegia interesgarria da.
Suspense puntua du.
Ez du ia ezer berririk eskaintzen falangisten arteko gorabeherak ezik, ez dago ia hausnarketa zuzenik, baina entretenitzen du.
Amaiera ahula, azalpen gehiegizkoak eman beharra, lausotuta bezala geratzen da aurreko suspense dena.
Korapilo eta soka askorekin lotzen du kaxa, azkenean ezer gutxi berririk aurkituko du irakurleak.
Behi eroak. Patxi Iturregi
12 ipuin, bakoitzak mundu ezberdin bat erakusten du.
Gaizki ateratzen den atrakua / kontzertu eta musika talde baten kontakizuna sexu harreman batekin tartekatuta: musika munduko hiztegi berezia, kantariak, sexuari buruzko hausnarketa interesgarriak, … / bikote baten etxeko giroa: bikote baten elkarbizitzan esaten ez diren baina buruan dabiltzan pentsamenduak / neska gasteiztar bat modelo irla exotiko batetan / antzerki nano bat: bi mutilen elkarrizketa bukaera fantastiko batekin / espaziotik datozen bi estralurtarrek eme txurako larrutan egiten dute bi mutilekin / aulki ortopedikoan dagoen neskaren bizipenak / gutxitu baten harremanak: ama alargunarekiko harremanak / abeltzain batek behia darama hiltegira / itxuraz banatutako bikote gizonak beheko emakumea bisitatzen du: bikote baten arazoak / Arkitektoa eta bere emaztea etxera berritzerakoan: gorabeherak baina batez ere gizonaren bilakaera, arkitektura emanaldi bat ere badirudi.
Ez du ezer berezirik eskaintzen ez gogoeta, ezeduki, ez idazkera bitxikeria aldetik
Egunerokotasuneko zertzeladatxoak, burutapenak …
Estilo propioa du, irakurterraza, atsegina, gertukoa.
Ez du bilatzen bihurrikeria eta dotorezia literariorik, elegantea da, baina, sarri.
Ezohiko ipuinak, bakoitza bukaera bitxi edo ustekabekoarekin.
Giro bitxi bat sortarazten du ipuin bakoitzean, suspensea, jakin-mina, … hasieratik espero duzu bukaera berezi bat izanen duela.
Esaldi laburrez idazten du, idazkera bizia da.
Ez du ezer esaten itxuraz, baina harrapatu egiten zaitu.
Umore ukitua, esaldi labur batez emana gehienetan.
Adjektibo zehatz kilikagarriak jartzeko gaitasuna du.
“erromara” aspaldi entzuten ez nuen umetako hitza.
Ez dit ezer berezirik eskaini, irakurtzearen plazera eta denbora-pasa atsegina bai: ez da gutxi..
Dantzaldia. Irene Nemirovsky
Pobre izatetik aberatsa izatera pasa den bikotea, gutxiesten duten alaba nerabe bat dute, bere handikerian dantzaldia bat ematea erabaki dute, zapuztu eginen da dantzaldia alabaren mendeku baten ondorioz, gizonak alde eginen du eta ama-alabak elkartuago bukatuko dute.
Diruak eragiten duen jarreren aldaketa, aberatsen harropuzkeria, mirabeenganako portaera, jende aberats edo sasi-aberatsen argazkia ….
Kritika zehatz gordina.
Neskatoaren sentimenduen deskribapena, bere eta denen bakardadea, ama-alaben arteko harreman zitalak, hitzezko eraso bortitzak.
Gaia itxuraz xumea da, kontakizuna ere bai, baina indarra du, irakurtzera eramaten zaitu.
Aberats berrien giroa eta kritika, baita erdi mailako gizartearena ere, Parisen 1920ko hamarkadako urteetan girotua.
Egoeren, barne egoerena batez ere, deskribapena.
Ez da hausnarketa zuzenetan sartzen, ez dago teorizaziorik edo gogapenik, baina kontaketa berak balio du burutapen zorrotzenak adina.
Zirrara eragin dit lehen kapituluak, marrazten duen egoera, elkarrizketen gordintasuna, esaldien egitura, etab …
Zerbait ezberdina da, berezia.
Duen indarrak harritu nau.
Itxuraz ez dirudi dotoreziaz idazteko asmorik duenik, bakun tankera du, baina dotorea da esaldi moldeetan, erakarri egiten du, ukitu berezia du.
Ez du lexiko konplikaturik, ezta esaldi bihurri edo nahasturik ere.
Kontakizun laburra da, erraz irakurtzen da
Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.
Hegoaldeko arazoengatik erbestera, Frantziara, Landetara lehenengo eta gero Ziburura gero alde egin behar izan zuen familia baten istorioa.
Ala batetan kokatzen da kontakizuna lehen zatian eta beste alabarengan bestea
Bi zatitan banatuta: Landetako garaia eta Ziburukoa
Ukitzen ditu hainbat gai, zeharka, azaletik, iritzi labur bat emanez, hausnarketa laburrak: familia baten egunerokoa, pinuak, etorkina, ume jaioberrien lapurreta, militarrak, Burgosko epaiketa, emakume bikotea, …
Istorio xumea xume kontatuta.
Ez zut tximeletarik aurkitu kontakizunean, arrunta iruditu zait, goitikako puntu hori falta zaio, ez dit kosk egin, hotzegia, mekanikoegia
Ez dit ezer eskaini, ez edukiak ez idazkerak.