Liburuak 3: II-10 idazle autuan
Gailur Ekaiztsuak. Emily Brontë
“Gailur Ekaiztsuak” etxalde baten izena da, eta liburuan etxalde horretako gorabeherak kontatzen dira.
Maitasun inposibleen istorioa.
Istorio tragikoan dira denak.
Barkamena eta gorrotoa nahasian dabiltza istorio osoan.
Maitasuna eta gorrotoa dabiltza borrokan azkenera arte
Ekaitza ez da sekula baretzen gailur horietan.
Giro ilun eta gogorra erakusten du.
Jarrera kontrajarriz ari diren pertsonaiak.
Elkarri min egiten bizi diren, baina elkar maite duten, pertsonaiak.
Pertsona nagusien inguruan beste hainbat pertsonaia, familiartekoak gehienak, denak zein baino zein trakets, ezgai eta muturreko egoera eta jarreretan.
Pertsonaia ezkorrak, basati samarrak, bizimoldea bera ere gogorra, ..
Maitasun, gorroto, ezinikusi, azpikeri, mendeku sentimendu, jarrera eta harreman kontrajarrien istorioa.
Nork min gehiago egin besteari.
Elkarrekin konpon eta bilduezinak diren baina elkarrekin harremanean egoterao kondenatuak dauden pertsonaien istorioa.
Iluna baino hareago istorio beltz latz, lazgarri, garratz, baten kronika.
Arrazonatze korapilatsuak dira asko.
Bibliako aipamen ugari, baita erlijio eta kristautasunaren erreferentziak ere.
Moraltasun eta giza edo kristau portaerari buruzko gogoeta piloa.
Sinplea da kontaketaren hezurdura: lehen kapituluetan bi etxalde eta bertako pertsonaiak marrazten eta deskribatzen ditu, eta gero neskame edo etxezainaren bidez guzti horien xehetasun eta nondik norakoak ematen, etxaldearen, giroaren eta pertsonaien bilakaera…
Ironia puntua sartzen du sarri
Esaldi bereziak, ezberdinki eratuak behintzat.
Irudi asko darabil.
Izenak aditz bihurtuz, izenen egitura aldatuz, izenak berrosatuz… aberatsa da.
Oso berea da idazkera. ez dakit jatorrizko testuak eskatzen diolako, ala itzultzailearen gaitasun, pentsaera eta idazteari buruzko jarrera edo ikuspuntuagatik
Estilo berezia du esaldiak egiterakoan: aurkikuntza bat bezala da irakurraldi bakoitza, indusketa lan bat bezalakoa.
Idazkera zaila darabil sarri, esaldi nahiko korapilatsuak, ilunak ere, esaldiko osagaien kokapenarengatik edo, egitura bihurri samarrak dira… agian jatorrizko testuak behartuta.
Sarri zenbait esaldi berrirakurri edo mantso irakurtzera behartzen du esaldiaren egiturak.
Arraroak egiten zaizkik zenbait esaldi: “”ez dut atsedengo”, eta hainbat
Nolanahi estrainioa bezala egiten da kontaketaren estiloa edo moldea, baita kontaera bera ere.
Paragrafo luzeak egiten ditu tarteka.
Hizketaldi eta edo erretolika luzeak botatzen dituzte pertsonaiek elkarrizketetan, monologoak dirudite sarri
Esaldiaren hitzok, giroari eta kontakizunari lotuta bezala, beraiei dagokienez itxuran, ez du artifizialtasun edo harro punturik erakusten
Erakarpen, ukitu literario berri asko aurkituko du irakurleak, aberatsa baita: ez dakit jatorrizko testuaren eraginez ala itzultzailearen abileziagatik, seguruen arrazoi biengatik.
Zenbait gramatika egiturei buruz gogoeta egiteko aukera eskaintzen du.
Zirrara eragin dit, baina ez dit pentsarazi.
Goldsmithen ikaslea. Joxean Agirre
Bi istorio paralelo dabiltza kontakizunean edo nahastuta: bi mutilekin adarra jarri dizkion neskarekiko harremanak eta idazte-ikastaro bateko gorabeherak.
Idazte eta literaturari buruz dabil nagusiki.
Sexu istorio ezberdinekin jolasean dabil.
Istorio ezberdinak, pertsonaia ezberdinak, eta hauen bizipenak … sexu inguruan edo giroan gehienak.
Errealitate birtualean gertatzen dira istorio asko
Gizarte eta gizakiari buruzko iritzi etenik gabeak, kritikoak gehienetan
Gizarteko zertzelada pila ukitzen ditu.
Pertsonen barne sentipenak azaleratzen ditu, mila zertzelada eta erreakzio ezberdin… gizakiarekiko ikuspegia eta ezagupena zabaldu eta aberastuz.
Hausnarketa eta gogoetarako hari-muturrak uneoro.
Normaltasun osoz ari da maitale eta maitasun kolateralei buruz.
Gai pila ukitzen ditu: literatura, literaturaren betebeharra, adarrak jartzea, gizonezkoen amatasun frustratua, bertsolaritza, intuizioa, baserriak, unibertsitate birtuala, errealitate birtuala, generoa, bikoteen banaketa, gizonezkoak emakumezko begiz ikusita…
Emakume nagusien esperientzia eta istorio ezberdinak.
Literaturagile eta beraien lan asko aipatzen ditu, kultura geruzan bilduz.
Idazle, artista eta bestelako pertsonaia ezagun askoren anekdota pila kontatzen du, jakingarri gisa, gaia argituz eta irakurketa arinduz.
Mendiburu, Oteiza, Txillida, Nestor Basterretxea, Zubiaurre, Kaperotxipi, Ameztoi, Zumeta, Unzurrunzaga …
Azkenaurreko atala: luzeena, Euskal Herriari, Araba ezik, begirada orokor bat emateko darabil: geografia, historia, sukaldaritza, pertsonaia ezberdin ezagun eta ospetsuak, kultura osagai ezberdinak…
Ingeles esaldiak sartzen ditu, pedantekeriaz baino umore eta kritika puntua ezarriz.
Sentsual giroa liburu osoan.
Umore puntu etengabea.
Idazkera bizia, inola ere ez zaila, egitura landuak baina ez korapilatsuak, hiztegi ezaguna…
Gogoeta eta egoerak borobildu eta osatzen ditu adjektibo eta zertzeladak gehituz.
Eguneko tartekako irakurketa gozagarri bat egiteko aukera eskaintzen du.
Azken atala adabaki bat da, bortxatuta sartzen du, umore grazia ere erabat galtzen du…
Jolas bezala idatzita dagoela dirudi, eta jolas bezala irakurri behar da ere.
Gu orduko hauek. Garazi Arrula Ruiz
* Eskolako giroa, umeen jarrerak, gaiztakeriak…
* Auzo bateko bizilagunen bilera bat balizko okupa batzuek sortutako kezkaren inguruan.
* Elkarrekin bizi diren bi nesken egunerokotasuna.
* Ama eta baserrira bizitzera doan alabaren arteko harremanak, baserriko zereginak.
* Trenean doan mutil baten ardura, hausnarketa, ikusten duanaren inguruko oharpen, gogatze eta gogoeta ezberdinak.
* Amona, alaba eta zaintzaile kanpotarra, etxean eta gero ferian.
* Aktibista batek lagun bati etxea uztea eskatzen dio bertan lagun bat gorde edo egon dadin egun batzuez.
* Gabon jaien bueltan etxera datorren alaba bat bere ahizparekin paseo bat ematera ateratzen da.
Eguneroko bizi puskak, oroitzapenak,pentsakizunak, barneko mundu gorde hori….
Une ezberdinetako zehaztasunak kontatzen ditu, bizitzako zertzeladak, ñabardurak, sentipenak, ohikoak…
Gertakizuneko inguru fisikoak deskribatzen ditu: Iruña, Tafalla…
Atal ezberdin laburretan banatuta daude kontakizun batzuk, espazio labur batez banatuta bakoitza.
Jauzika doa ataletik atalera, atzera eta aurrera: ondo jarraitzen da kontakizuna.
Abila da aldi ezberdinak nahasten edo korapilatzen, osagai berriak sartzen, hainbat gauza garbi esan gabe intsinuatzen… Kontakizun bateko atalak aldiz asteriskoz banatuta daude, denboraz eta egoeraz ezberdinagoak baitira atalok.
Oso sinplea iruditu zait ikuspuntu guztietatik, ez dit ezer eskaini: gaien xumetasun hori bera da erakargarria.
Literarioki ez dit ia ezer eskaini, hausnarketarako hari-muturrik ez dit eskaini, kontakizunetan ez da ia ezer gertatzen…
Jota-pasa irakurtzeko gogoa sartzen zaizu, bestelako zerbait gustagarriagoa bilatu behar diozu, kontakizunetik harago.
Ez dago tximeletarik liburuan, ez zaitu ukitzen,
Baina gustatu zait, egunerokoak eta pertsonen ñabardurak sinpleki kontatzeagatik.
Hadji-Murat. Lev Tolstoi
Buruzagi bat da liburuari izena ematen dion Hadji-Murat, bi botere kontrajarrien artean biziko da, biek bere alde jarri eta aldi berean hil egin nahiko dute Hadji-Murat hau..
Errusiako tzarren garaian girotua, menpeko herrialdeen erresistentzian.
Errusiako egoera korapilatsuan, bertako liskarretan taxutua, Tzar eta menpeko zein bestelako buruzagien jitea eta jokabidea, soldadu eta nekazarien bizitza, egoera politiko korapilatsua, sarraskiak…
Kapitulu bakoitzak ez du jarraipen zuzenik aurrekoarekin, baina lotuta doaz, Murat dela haria.
Jauzika doa, atzera aurrera, irakurleak egin behar du lotura, baina erraz eginen du.
Bizi eta zehatz deskribatzen ditu pertsonak eta egoerak, argazki bat bezala dira, irudikatu egiten dituzu.
Paragrafo luzeak egiten ditu batez ere kapitulu batean.
Elkarrizketa asko sartzen du irakurketa arinduz eta pertsonaien izaera erakutsiz.
Oso bizia da azken kapitulua, kontakizun abila.
Estilo zuzena darabil, erraz, gustura eta jakin-min irakurtzen da.
Hitz niretzat berriak datoz, baina ez da hitz berezi edo asmatuetan korapilatzen.
Ez dit ezer berririk erakutsi edukiari buruz, eta idazkerak ere ez dit ezer nabarmentzekorik eskaini.
Agian nik izan ez dudan ikuspegi zabalago batetik begiratu behar zaio, demaioten garrantzia emateko nobelari.
Hirutter. Nerea Arrien
Bi mutil eta neska batek txortan eginen dute, neskak grabatu eginen du mutil baten mugikorrarekin, beste biei pasatu eta ondoren sarean zabalduko da, ondorio sakon eta zabala sortaraziz.
Hiru protagonista dira eta hiruron barne bidaia da nobela, oroitzapen eta sentipenen labirintoan, barne zirrikituetan, sartzen da.
Mutil biek maite dute neska, eta mutil biak maite ditu neskak, bakoitzak bere era, baldintza eta xehetasunekin.
Maitasuna, harremanak, sare sozialak eta hauen arriskua, mugikorra eta mezu-bide ezberdinak, gazteen harremanen labirintua… lirateke gai nagusiak
Beste hainbat gai ere hor dabiltza biraka, ziztada zorrotz bezala, ideiak, jarrerak eta arazoak : gurasoen eragina, arriskua, damua, emotikonen hizkuntza, intimitatea…
Gai ezberdinok zuzeneko erretolika luze gabe ukitzen ditu, kontakizun osoan dago nabarmenduta gai nagusia.
Psikologia ariketa bat ere bada.
Hitz-joko abilez gain, ideia konbinaketa erakargarria ere da, hitzen jolas bailitzan,
Telefono mugikorren munduan dabil, baina pertsonen barnera sartzen da.
Txio antzerakoak botatzen ditu kontakizunean zehar irakurleari arreta-gune bat sortaraziz, aldi berean irakurketa erraztuz.
Bitxia eta ezberdina, aparta ere.
Hiru pertsonaia daude eta hirurek, banaka, paraleloki joango dira kontatzen gertatzen dena: aurrekariak, sentipenak, zertzeladak…
Ez da hiztegi aberatsago batean, ez esaldi borobiletan korapilatzen, baina bai ideia irudi hitzekin jolasean.
Euskara erraza, irakurtzeko erraza, esaldi eta paragrafo laburrez idatzita baitago.
Zailagoa da ideien eta hausnarketen korapiloa eta mataza da, korapilatsua da ulertzeko, baina aldi berean erakargarria eta kitzikagarria.
Irudiez blai dago, egoki eta bizi azpimarratuz esanahia eta sentipenak, poesia giro bat dago presente, estiloan giroan, egituran… maila bat goragoan jartzen du kontakizunaren giroa.
Zirrara eragiten du dionak, moldeak, giroak…
Dituen mila ukitu eta pentsaeretan, literarioki trataeran ere, hor du grazia eta ekarpena, lasai irakurri behar da, ez da jota basa bizkorrean irakurtzekoa.
Hodien metafisica. Amelie Nothomb
Neskatila ume baten burutapen baten bilakaera, gertakariak.
Umearen burutapen eta pentsakizunen bidez ematen du idazleak bere mezua.
Jainkoa da hodia: hasieran argitzen du kontzeptu horren nondik norakoa
Jainkoaz ari da hasieran, jainkoaren nolakotasuna…
Teologia berezia, parabolaz ari dela dirudi batez ere lehen zatian.
Azpian jainkoaz ari dela dirudi, bai deskribatzen bai definitzen.
Umeei buruzko hausnarketa, ume baten bilakaera, umeen bizipenak, beraien eta guraso zein nagusien pentsaera eta sentipenekin kontrastea.
Umeen bakardadea, umeen eta nagusien arteko pentsaera logika desioen arteko loturarik eza.
Japoniarren izaeraren isla ere bada.
Burutapenak, ezusteak kontakizunetan, baina batez ere gogoetetan.
Burutazio, hausnarketa eta ikuspuntu bereziz beteta dago kontakizun osoa.
Ez da ari saiakera batean lez luze gai batez, baina hainbat gai ukitzen ditu: Jainkoa, hitza zertarako, heriotza, Mundu gerra Japonian, emakumea, no-a Japoniako kanta mota, denak du bukaera, bizitza: oso ikuspegi partzial ezkorra, heriotza…
Irudimen izugarria du egoera asmatu eta pertsona ezberdinak ikuspuntu berezi batetik ikusteko.
Atal motzetan idatzita dago.
Osoki elkarrizketaz emana dago atal bat.
Erraz irakurtzen da, ez du zailtasunik ez idazkera, ez hiztegi ez esamoldeengatik.
Jolas bezala hartzeko irakurketa, egoerez eta burutapenez gozatzeko.
Kale estua. Josep Pla
Albaitari bat Kataluniako herri txiki batean, neskame bat hartzen du: lehen urteko bizipenak kontatzen ditu.
Herri txiki bateko bizitzari buruzko filosofia eta jarrera ezberdinak.
Pertsonen harrera, jokamolde eta gertakizun bitxiak, herriko giroa, kontatzen ditu.
Istorio ezberdinen bilduma, gehienak edo denak xelebreak.
Kapitulu bakoitzean istorio bat dator, azken kapitulua gai bakar baten inguruan dabil: haurdun geratu den neska bat.
Gai ezberdinak ukitzen ditu, hausnarketak egiten ditu, kontakizunaren arabera, istorioari lotuta, labur gehienetan, baina zenbait kapitulutan luzatzen da gai zehatz batez.
Gaiak: herrien bilakaera: alde zaharrak eta berriak, gizartearen bilakaera: klaseak, bizitzaren esanahia, hilerria, isiltasuna, herritarren harremanak, desadostasunak, emakumeak, orojakileak: tertulianoak…
Zertzelada kilikagarriak, xehetasun hunkigarriak jariatzen ditu idazkeran zein ideietan.
Herriko ofizio asko eta asko daude islatuta: tabernaria, bizargilea, dentista, espartingilea, udaletxea, botika...: medikoa, apaiza, sekretarioa …
Belar izenen hiztegi zabala egin daiteke.
Herriko koadro bat bezala marrazten du, kapitulu bakoitzean pintzelada bat, kontakizun xelebreak batzuk, egunerokotasunean kokatuta besteak...
Neskamea da kontakizunen kontrapuntu edo kontakizunaren euskarria.
Kapitulu bakoitzean gertakizun berezi bat dator.
Deskribapenetan luzatzen da: zehatza da: lurraldea, herria, lekuak, pertsonaiak, gertakizunak…
Paragrafo luzeak egiten ditu, zenbait kapitulu aldiz elkarrizketez osatzen du.
Hiztegi zabala, astun samarra egiten da sarri irakurketa hainbeste hitz ezezagunekin, baina ez du kontakizuna eteten ezta ere freskotasuna galtzen.
Abilki eratzen ditu, konposatzen, hitz berriak: berontzi, buruzut, urautsi, uztondo, egikaritu…
Aberatsa da hitzen konposaketa ezberdinez.
Gustura irakurtzen da, betegarri, aspergarri edo luzagarri gertatzen badira ere zenbait deskripzio.
Erraza irakurtzeko, ez daki itzultzailearen gaitasunagatik den.
Karanbola toxikoak. Andoni Urzelai
17 istorio bitxi, zenbait izen eta gertakizunetan lotura bat dagoela dirudi, baina bakoitza bera da.
Gai baten inguruan dabil batez ere istorio bakoitza.
Gai erabat ezberdinak ukitzen ditu kontakizunon barnean.
Gizakiaren zirrikitu ezberdinetan sartzen da.
Pertsonaia ezberdinak, sakon eta sakonetik deskribatuta, bakoitzaren erradiografia egiten du, sentipenak, jarrerak….
Egoera ezberdin asko, bizitzaren ispilu.
Gogoeta eta iritzi asko kiribiltzen ditu kontakizun bakoitzean.
Ez du ezer berezirik kontatzen, baina berezitasun askok osatzen dute kontakizuna.
Slogan antzerako esaldiak sortzen ditu.
Kritikoa da, korrosiboa ere sarri, bizitzako jarrera askori buruz, istorioari lotuta beti.
Esaldi motzak egiten ditu, perpausak ere, horrek, irudiek eta konparazioek bizia egiten du idazkera. Irudiz baliatzen da, ez poesiaren moldeetan baina, kontakizuna indartuz edo argituz baizik, kontakizunari bizitasuna eta grazia emanez.
Tximeleta dabil kontakizunotan, halako geruza argi batek biltzen ditu istoriook irudi eta konparazioz.
Ezustea dute egoeren eta bukaerengatik.
Elkarrizketa biziak egiten ditu tarteka, herri herrikoak, umore eta ironia puntuaz.
Filosofoa da egilea, psikologoa ere, pertsonai eta bizitzari buruz.
Eguneroko unetxo lasaigarria eskaintzen du ipuin bakoitzak.
Kristo irakiarra. Hassan Blasim
Irakeko gerran girotuta daude kontakizun edo gertakizun gehienak, zuzenean batsuetan, lausotuta bezala eratzen da bestetan.
Egoera latz bat kontatzeaz harago, makabroa ere bada tarteka.
Bada bizitzari et gizakiari buruzko gogoeta filosofikorik ere, burutapen pentsaerazle kilikagarriak
Zirraragarriak dira kontakizunok.
Gai ezberdinez ari da, zenbait kontakizunetan luzatzen delarik: suizidak, leherketak, Sadam Hussein, gerra giroa, Golkoko gerra, Bagdadeko giroa, amerikarrak, musuak, ametsa…
Burutapen latzak ere badaude: jaiko izatearena …
“Beto maitea” ipuina gizakiari buruzko ariketa filosofiko bat dirudi, eta ezustean harrapatu nau.
Irudi eta konparazioak eginez idazten du, parabolaz bezala, alegoriaz, irakurleak asmatu behar du zertaz ari den.
Giro berezi bat sortuz, gainbegiratu batez lez.
Paragrafo luzeak egiten ditu, bizpahiru orrikoak ere tarteka.
“Zilbota”: errime erabiltzen genuen hitza txikitan, Altzolatik kanpo entzun ez irakurri dudan hitza.
Linbotarrak. Asier Serrano. Poema-liburua
Bizitzari buruzko mila zertzeladen errepasoa.
Nahasian bezala datoz bizitza-izpiak irudietan korapilatuta eta gordeta.
EUTANASIA: astindu egin nau, irudi gutxien du, baina parabola esankorra da.
Noraezean bezala uzten nau
Bizitzari buruzko ikuspuntu tristeegia eskaini dit: ez dago bizipozik poemotan.
Berekiko bezala idazten du oroitzapen edo gogoetan bezala.
Bukatu eta gero gai asko ukitzen dituela uste dut poemotan, baina ez zait ezer nabarmen finkatu.
Zer esan nahi duen ez dakidala uzten nau poema bakoitzak.
Baina poema barnean sartzeko atakan jartzen nau.
Nire burutapenetan kiribiltzeko hari-muturra eskaintzen dit.
Gogoeta pertsonalegietara bultzatzen nau tarteka, giza gaietara edo besteengana baino.
Nire baitara narama, baina nik poemotatik besteengana egin nahi nuen jauzia.
Tarteka aldiz, gizarte arazoez pentsarazten dit.
Esaldi indartsuak sartzen ditu esanahi ia kontrajarriak indartuz bezala, beti irudiak erabiliaz
Elkarrekin ia loturarik ez duten esaldiz osatzen ditu poemak, orokorrean zer esan nahi duen ez dakidala.
Irudiak erabili beharraren beharrez, irudiok asmatu beharraren beharrez, hotzegia eta urrunegia gertatu zait poema-sorta.
Ez zait tximeleta agertu.
Baina gogoetarako beta eman dit.