Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Herri mintzoak

Herri mintzoak

Jon Etxabe 2018/08/17 10:56
VII: Natura, VIII: Gizartea

VII

Natura

 

Eguraldia

Atertxua dago, juxtua baina: euri itxura, baina ateri.

Beltza dekozu: eguraldi txarra neukala.

Bere zerian aguantatzen du: eguraldi onak dirau.

Edurra politxa da, baina ez dekoz lagun onak, izotza, haizia… 

Eguraldi gogor samarra: eguraldi eskasa.

Eguraldi musiña.

Edurra sendo…

Eguzki erria.

Euria mehetu: atertzera egin.

Euskixak ebaki behar dabala ematen deu: eguzkia aterako dela.Lapatxa: elur lapatxa / baina gogoratzen ez dudan bestelako esanahiarekin ere erabili ohi izan genuen

-“Haize hotza atzo”. -“Lagunaren inguruan”:  elur eguna zen.

Haizea harrotu egin da: haizea jaso da

Haixe lehorra:

Haize zatarra.Haixiak eruan, seguru: auzoko bati autoa lapurtu zioten.

Haixiak zulua billau deu: haize handiko denborale batean.

Horma egiten ebien: zapalduz gogortu egiten zutela elurra.

Itsas libretik datorren aisia: ipar haizea

Itsasoak etxetik ateratzen dabenian indar haundixa dauka.

Laino sarea: garai hartan ez zegoen ez telabista ez irratirik hori entzuteko.

Laino sendoa dago: lainotsu.Justua baina atertxua dago: euri itxura edo euria egin nahia.

Lorei hautsa kentzekorik ere ez: euririk ez duela egiten.

Ze nahastua ikusten dan: lainotsua, lausoa.

Trumoia dator: ekaitz giroa

Trumoia dator, tontorrak daude: lainoei begira.

Trumoiko zaparradia.

 

Bestelakoak

Arbolak gizondu: berdetzen hasi

Arindu da arbolia: erori zaizkiola sagarrak.

Badeko bedorrentzako lain: sagarrez beteta zegoen sagar-arbola batengatik.

Begiataratzaillia: mariorratz-“libélula”/ “sakaojos” esan zion geroago erdaldun bati. 

Botez haunditxuta: orri berriak, kimuz beteta.

Garuak zoztu: irak orriak galtzen ari ziren.

Goixa etorri ez dein: pendiza behera etorri ez dadin, lurjausia ekidin.

Hau ez da ba hasarre egon: hortuko piper gorri handi batengatik.

(H)ondozko: botatako zuhaitz baten ipurdi ederra.

Hemengo sagarrak hartxuak daude:

Hontxe harrotu deu: haizea hasi dela.

Ibaixa juanian dixenian, tira, baina egonian dauanian, usaina eta…

Jan-sagarra: jateko sagarra.

Kirten motza du loriak: kirtena: ez tresna batena bakarrik.

Lainoutu: gureetan sarri sartzen zen “u” hori tartean.

Landaria zoztu: kokuak orria jan eta erdiko gogorra gelditu, zotz bihurtu.

Manzanilla bedarra.

Sardan sagarra: sagardo sagarra.

Sendokorrak kristauak bezala: pinu batzuk besteak baino sendoagoak zirela.

Txori karraztia:

Txirikondak: sagar txikiz beteta zegoen adarrarengatik.

Urdinsagarra.

 

VIII

Gizakia

 

Osasuna

Ahulian ez egoteko: debil ez jartzeko.

Aitzakiak eduki: kexati…

Atrosia handixa daukat; zulo bat konpondu eta beste zulo berri bat ein: errehabilitazioan amona zahar batek.

Hanka trokatu.

Frutiak gizendu edo harrotu eitxen jok: frutari eta gizentzeari buruz.

Giltzeko mina: mokorreko artikulazioetako mina.

Ipurdiko batengatik ez dit inporta, hankezurra apurtu ezik.

Kontuz kortan, bestela gaitza eskuan txertatzen da.

Hankak gozatu: bigundu.

Ortopedikuakin ezin naiz egin: ezin da ohitu protesira.

Seniderik hurrena horixe: gaixotasun batengatik.

Tiroz baldrau zan gizona.

Txiria: ultzera.

Txorixan pare dago: ondo dagoela osasunez.

Txotxondu: lelotu.

Zaharretan edozerrek joten deu.

 

Pertsonak

Apenaz urratzen dan lanian: lan gutxi egiten duela.

Arrateko Amabirjiñia ere erosiko luke: tratularia zela esateko.

Ate ondoan igual egon eta bultzadatxo bat eman ere igual: tipo batek agintzen ziotena egiten zuela, lanpostua galtzeko beldurrez.

Atso panderua ere hor dabixe beti aurrean: Margaret Tacherren bidaia batean.

Atzetik sua baleuka bezela: bizkor ibiltzen zela agurea hura.

Baba beltzak uretan bezela?: gizon bati, gizentzen ari zela esateko.

Bestaldian ere guardia zibila: etxe ertzean txakur bat ikusi zuenean.

Bizi izateko eitxen: lanean.

Ez da eitalia: ez zela lan egitekoa gizon hura.

Ez da hau bezain jarduna: isil samarra dela.

Ez da lagun mutilla: bakarrik ibiltzen zen batengatik.

Ez da lihorrez galduko: laguna menditik zebilela paseatzen esan zitzaionean.

Eulixak biltzen dien bezela, dirua ere pillatu horrek: diru asko egin zuen batengatik.

Geldik egotekua balitzake: geldi egoteak on egingo liokeela gerriko minari.

Goikonesia: goiko gizonaren emaztea.

Haribakua: haririk ez daraman zerbait.

Hau be mahai ertzera arrimau be ez da egon: gizon gizen batengatik.

Hau ere gabonginara: Gabon aurrean, eskela bat irratiz entzutean.

Hogetabost azpitik: urteak

Itxuria bai, probetxurik ez: 85 urteko batek bere osasunari buruz.

Jarkera bat badeke!: baserriko txakurra oso haserre jarri ziren.

Katia alkarri lotuta joaten dan bezela eitxen deu berba: ondo hitz egiten zuela.

Katiekin eitxen ebena indianuek, honek kotxiekin eitxen debe: autoa erosi eta bere herrira joaten direnengatik,indianoek erlojuaren katea ekarri ohi zuten paparrean.

Kristauak ala txakurrak, zer dien ere: agurtzen ez zuen batengatik.

Kuadrila dana mermau, bat hil eta bi herrenka: lagunik gabe gelditu zela.

Laurogeixan bueltan: urteak

Motatzen hasi dira mutikuok: berpizten, gaiztotzen…: zuhaitzek motak botatzen dute.

Mutillaren burubidia eta paraderua: egoera errukarrira etorritako mutik batengatik.

-Nolako papada. -Dana ere gurixa dagok: gizon gizen batengatik.

Ofiziuak erakutsi: ijito baten gezurraren ondoren.

Ondo jantzixa, ez zipirri-zaparrakua.

Ora bateko opilak: berdinak ziren bi pertsonengatik.

Prakaxa: langilia dela.

Sosiuz asko jeitxi zan: oso geldi, poliki jaitzi zela.

93 urte, kontatzen ere ekinaldixa: urte asko direla.

Urtiek goixa hartuta daude: zahartu egin dela.

Urtiak joan egiten dira eta urteekin norbera ere joan egiten da: zahartu zela

Aiztuta halakotxea dago: gaixo zegoen gizon bat , zaharra, ez zen hiltzen…

Zain azalekoak gera: zainak agerian daudela.

Zilbot galanta: zabel handia.

etiketak: Herri mintzoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta