Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Herri mintzoak

Herri mintzoak

Jon Etxabe 2018/08/10 09:42
IV.- Egiturak V.- Granatiko VI.- Hiztegia

IV

Egiturak

Ahaztuta halakoxea dago: gaixori eta zaharra zegoen baina ez zen hiltzen.

Aizpak baginen gara.

Arkupetik beste aldian: arkupeen beste aldean.

Atez kanpora.

Automobilbekorik ez dago: auto gabekorik ez dagoela.

Barko batentzat laingua: adinakoa.

Bidaltzen detela: bidaltzen “dedanian” ordez.

Bigarrenian egin neban: bi aldiz edo bigarren aldiz, ez bigarren ahaleginean.

Barruz gorri eta kanpotik zuri, barruz zuri eta kanpotik gorri:

Bi hillabete pasauen: bi hilabeteren zehar.

Boskantoia ez, erregesagarra baino:

Bostkantoia ez, errege-sagarra baino.

Edonundik dago aldapia: edonon.

Egunetan iraun.

Ez dakit izango bazan.

Ez duzu ikusiko bahe etortzen: gabe etortzen, zerbait gabe.

Ezkero zutitutakoa: geroago/aurretik ezer jarri gabe, testuinguruaren arabera.

Eztalakoan ere: ez delakoan

Galdu ez dakixan.  

Garora etorrixez, simaurra eruan: garoa ekarri eta bide batez simaurra eraman.

Geixeixen kargatzen jatanian: burua astun, aspirina noiz hartzen duen.

Goizez: nik “goizian” esan nuen, berak aldiz “goizez”.

Goiz etorri ezketxio: ezkero.

Gorengua.

Haizeketarik ez dago: haize handirik ez dagoela.

Han dago Mendibeltsu, danari begira bera: mendi goian zegoen baserri batengatik.

Hona ezkero: behin hona etorri ezkero.

Hor egongo zan baldin ekarri bazendu.

Hotzak, gosiak…: hotzez, gosez…

Ilea betetxuago bazeunka: ile gehiago bazenu.

Jakin?, ala iritxira esan deu:

Jantzixa aldatu dabe bakarrik: ertzainek, beste polizien berdinak direla.

Jostailuak egon bai, guretzako ez euan eze: baina.

Jun nintzen ere ez naiz akordatzen.

Kaminpe laua: kamin azpiko toki zelaia.

Komunera be: komunera joan gabe.

Lekurik badago?: leku librerik dagoen galdetzeko arduradunari.

Ni bi bider bete inguruko zuloa.

Ointxe amaitxu dezu: “joan zaitezke” esateko.

Ondo goian dago.

Osto ostan: osta-osta.

 

V

Gramatika

Ahozkera

Itsu: Mendaroko Artajalei baserrikoak: agian Debako eragina; guk, Mendaron bertan ere, “itxu” esaten dugu.

Mahatsa: Artajaleik hau ere: guk ez dugu tz-ts bereizten.

 

Azentua

Éretan haserre egoten da: batzuetan

Harék - hárek: harék esan zuen – hárek esan zuten.

Hónek – honék:

Geltokiko plánetan: asmoetan:gaztelaniako “plan”etik?.

Horítxue: armadiloa

Ónenak – honenak.

Ostera –óstera: ordea – atze aldera

 

Aditzak

Dabe: ardi-txakurra dabe: “da” esan ordez, edo “zaie”, edo “daukie”: inguruko txakur batengatik ari zen.

Dabixe - darabile: biak, bata bestearen ostean, erabili zituen.

Dana kerizatzen jake: gerizak hartzen zuela terreno bat.

Datorkixo: piñuari hobeto datorkixo lur harritsua.

Deitxuanaian joaten naiz.

Deken dana kentzen dabiz: ezer gabe uzten ari direla.

Enekizu esplikauko.

Erdu: etorri hona.

Erun: haixiak erun: eroan:

Kalenturia ez eukixen: ez edukitzean

Hartu ez zein- ez zeixen: ez zezaten.

Niñan: ikusi niñan.

Lo zagozen.

Umeei ezer eman leixuen.

Ur hotzik ez dakizula jausi.

Zagozen

Zeinek ein zeinkiuen.

 

VI

Hiztegia

Izenak

Aintzailiak: gobernukoengatik.

Aiñubia: gutxi entzuten nuen.

Ardandegia: “ardandegira joaten ei da”: arraroa egin zitzaidan, herrian beti “bodega” erabiltzen genuen.

Ardi ganaua: zelaiko artalde batengatik.

Argaila: gauzak lepoan eramateko anden antzekoa.

Arrusaina: aharrausia.

Aukera: ez dauka aukerarik: irtenbidea, “salida”, besterik…

Auzokoak: albokoak edo etxe barrukoak, ez auzoan bizi direnak.

Bazkairakua.

Dudurixua: zarata iraunkorra.

Elbitza: “pelusa”, artilearena.

Errenmenterixia.

Galtzakonpontzailiok!: galtzerdietan katigatu zitzaion sasi bati.

Giltza: giltzeko mina, mokorrekoa: artikulazioa, juntura.

Glankadia: onomatopeikoa: errotak ateratzen duen hotsa batez ere.

Gorraixia.

Grazia: haretxen grazia neukan: gogoa, irria, tiria…

Harbizarra: atzamarrekoa.

Harmailak: blokezkoak ziren eskailerak, harrizkoei soilik esaten genien !harmailak”, beste denak “eskailerak” ziren.

Hozketa: ez dago hozketarik:hotzik.

Ibilixa: ibilaldia, ibilkera.

Ibiltxua: ibilaldi motza.

Istilla: tantara heltzen ez den itogina.

Janlaguna: mahaikidea.

Juntaixia: bilera.

Kaka-lorriña:

Kiñada: hiru kiñada egin ditu argiak joan aurretik.

Komuneko katillua.

Lanoria?.

Lo-gosia.

Lotsarixa: lotsa.

Lurruna:  suaren ondoren gelditzen zen keagatik.

Mota: mota asko : kimu, puja…

Mutxikiña: kandela mutxikiña, zigarro mutxikiña… sagarrarenagatik esan ohi genuen…

Nagixa.

Nahieztxua: nahieza, naigabea, mina, zorabioa… diminnutiboan

Pikardixia: pikardixia dauka sagar arboliak: “asko” adierazteko.

Ohezalia.

Ordiazkua: apurtu egin da eta ordiazkua ekarri behar: ordezkoa.

Sakabia: teilategala.

Soixa: hotz-oi.

Topina: topinian egosi - Topinian egositako sagarra gozua da: beheko suan erabiltzen zen ontzi bat zen topina.

Txabolaterixia.

Txikikerixak: “chapuzas”.

Txikiterixie: badeko tertziozko txikiterixie: sagar asko eta txikiak zituela sagar-arbolak.

Txitxuketa: brikolajea.

Txongua: adar baten erdiko zati lodiena.

Txostadia: pelotak txost egitea.

Ume-kotxiaren errobeda.

Unekada: alditxo bat

Ur depositxua.

Urtia: “eguna”ren ordez: San Blas, amama-eta ezkondu zien urtia.

Zopizartu: soro edo baratzeko azaleko belar txarrak kendu.

Zoroaixia: eramango duen zoroaixiaz joko du kotxe bat: bizkor eta ardura gabe joango dela.

 

Izenondoak

Añubiagua: ainube handiagoa zuen tokia.

Arola: ogi arola: arina eta harroa denean / buru arola daukat: ariña, joana.

Baldrasa: etxe baldrasa: etxe txiki, zahar eta ezegoki batengatik.

Baldrauta: baldrauta dago: auto batengatik.

Errepeduna: demaseko errepeduna: errape handiko behia.

Elkor: garbantzuak elkor-elkor egoten dira gatzik gabe: guk ez genuen erabiltzen “elkor”hitza.

Errimia: uretara errimia: ur bila joaten zela sarri

Finak: sagarrengatik.

Gizenkorra.

Baratza: hain da baratza: oso motela.

Hasixa: hasiagoa.

Zaputza: ile zaputza: ile luze ugari orrazgaitza.

Intenziozkua: nahita eginiko sute batengatik.

Itxurasuagoak.

Jangozua: pastel jangozua.

Jolaria:  joka, adarka, egiten duen behi batengatik.

Mardula: arbola mardula.

Orpabe: orporik gabekoa.

Ortu jabea: ortu jabia da: satisfetxo negargarria, oso harroa.

Mintabakua: mentatu gabeko zuhaitza.

Mintsua: mina ematen duena: erreuma.

Ordiazkua: ordiazkua hartu deu: merezi zuen zigor edo golpea hartu zuela.

Ordiazkuak: ordiazkuak eroso bihar: arropak lapurtu zizkiguten.

Pegagarrixa: elur pegagarrixa.

Penosua: kamino hau penosua da.

Petrala: zaila: izan neike petralagoa, konbentzitzeko gaitzagoa.

Pintxana: behi pintxana: pintaduna.

Prepaziozkua: txakur prepeziozkua.

Trunkue: nola gelditzen den ogia lehortzen denean.

Txikirrillia: ikusi ere ez da egiten, halako txikirrillia da: neska-koskor batengatik.

Urrixa: lanian urrixa: lan gutxi ateratzen zuen baserritar batengatik.

Urtebetekoa: urtebetekoa izango dozu: zuhaitzak urtebete izanen zuela.

Zaputza: lora betengatik.

Zerbitzailia: gizon zerbitzailia izan zan haura: mesede egitekua.

Zintzuak: sagar zintzuak, onak.

Zipotz.

Zoroko: tipo ero samar batengatik.

Zortor: zoztorra-xoxtorra: txikia, eskasa: umeez ere erabiltzen da: “ume zoztorra”, despektibo kutsua gehienetan.

 

Aditzak

Enpaztu: berdindu.

Gardotu: txerria hil ondoren erre

Kobrau: paliza.

Lijertu: pausua arindu / sarraila koipeztu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta