Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Herri mintzoak

Herri mintzoak

Jon Etxabe 2018/08/03 13:07
III. Esaldiak

Esaldiak

Ahaleginak eta bi.

Aidian ibiltze ditxue santuak: hestualdi baten errezo asko egiten dela.

Aklaratzen bada bien, bestela lehenien.

Ama kanpuan eta aitxa etorri ez, hau dok etxeko ganorie:

Asko iritxi zion.

Ataixan dago Gabon: hur zeudela Gabonak.

Azken luzia dauka horrek: konponezina: beti azkena edozertan.

Babak aletu: ardurak hartu.

Baberi begixak ataratzen ala?.

Bakoitzak bere opilari su.

Balkoia bete bihar deu: balkoia betetzen du: gizon gizen bat zegoen balkoian.

Barru-eguna: euri asko zen egun batean, barruan egoteko eguna, alegia.

Bastante biderrez: sarri.

Bastante boltzakara – bastante boltzakaratxo: nahiko, asko samar, gaztaña ekarri zutela.

Bat gitxiago baino bi hobe.

Begiz ere ezin ikusi: elkarren arteko haserrea agertzeko.

Berdin berdinean dixe: ez azkarrago, ez geldiago, pauso berdinean zihoan gizon batengatik.

Behin edo behin:

Bide-urak dekozuz: ur arko zegoen kaminoan euria zelako.

Bixar be bai, etzi ere nahi.

Bixar jateko ogixa balitz ere: premia handikoa balitz ere.

Danak pilluan.

Dagon-dagon: egonean.

Dantza soinua: jendea ekinean jarri.

Dauanari heldu bihar: perretxiko merke edo arruntak zekarren bati.

Deitxona.

Deitxuanian joango haiz.

Dirua labaina da: erraz gastatzen dela.

Denetariko eta denetarako jentia.

Dirua, txarrena etxian: dirua etxean gordetzea arriskutsua dela.

Duda egin dit goizean: dudan zegoen laguna bilerarik ote zeukan.

Ebaki eta bakia.

Edozenbat: asko.

Egin degu etsipena: ardura kendu duela, bazkaldu duela.

Egon giro?: eguraldi ona zegoen batean.

Egunetan iraun.

Egin barrixan: egin berri.

Eguna gora dixe: luzatzen ari da.

Eki hetzak biharrian?: utzi duk lana?.

Emotekua danian…: hartzeko beti prest.

Erdararik eduki ez: gazteleraz ez jakin.

Eroango ditxuzu gorantziak, ariñak dira ta.

Erraila errailetan: zuzen, errezkadan.

Esanaz gainera.

Esaten dabena esaten dabela, hor konpon.

Etxera joko det telefonoz: telefonoz deituko du etxera.

Ez dao kotxe handirik: auto gutxi dagoela.

Ez ibili zaparradan: arrapataka.

Ezikusi ein: ezikusiarena egin.

Ezin burutu: ezin aguantatu.

Ezin eruen: ezin jasan.

Ezpabere: bestela.

Ganbaratxua: txabola gaineko espazioagatik.

Goixa: oindik goixa da, goiz.

Goixen jota: gehienez, altuenez.

Goraintziak, arinak eta merkiak.

Gose-gose eginda, gustora jan: gosea dagoenean jakia ere gozagoa.

Ikasixak, beti balio.

Hainbeste biderrez deitu: “ez” horrela erabiltzen ez genuelako egin zitzaidan deigarria. “hainbeste bider”.

Harek bere etxua beti: betiko azpikeria.

Hárek txankak!: hanka meheak zituela.

Haundixa da, haundixa juau.

Honutzagokoa: oraintsuagoa.

Horixe jaukak: hori duk arazoa.

Horixe lastimia!.

Horma gelditu: izoztu.

Hutsa bide euan eta: bide motza zela.

Iepe: eup, kaixo.

Ile lanbrua: hile apurra buruan.

Iluntzera geranian: ilunabarrean.

Iña juterik: inora joaterik.

Ikusten ez dabanari ez erakutsi: erizainak ez ikusteko ogia gorde zuen batean.

Ilustraziorik ez duzue ematen: informazioarik, Kutxako kartelei buruz.

Izan gaitezela elkarrekin: agurtzerakoan, zita bat zuten biharamunean.

Jateko tenplian: janaren hozbero egokia

Jo ta bizi: jo eta ke.

Kakalarriak ez zion barkatu.

Kalenturia ez eukixen: ez edukitzean.

Karamelo hondarra.

Komunera be: komunera joan gabe.

Konteixu: kontuan eduki ezazu.

Kontratisten ferixia: nolanahi egin zituzten etxeak auzo batean.

Leku jakinekuan laga giltzak.

Lur da guzti.

Luze haina zabal.

Milloien aparatuak: milioiak balio dutenak.

Miren egiten jako entzuteari: arraroa.

Mispira arbola dirala bezelakua: mizpirak ziruditela esan nahi zuen.

Marti pirri: martxoa zitala izan ohi dela.

Nor ta nahi: nolanahi.

Nungua ote da zelai hori: ez “norena” edo “zein baserrikoa”.

Oraintsu arte: duela gutxira arte.

Ohera ezkero, loa pronto: edozein ordutan , berehala hartzen duela loa.

Oindio oindik: oraindik, negua hemen oraindik.

Ointxe eman biha juek ur hori: ur falta batean.

Oktubriak beria du hegoia.

Ondo egindako gauzia hantxe ikusten da.

Onenian: onena gertatuta ere / agian.

Parekuak parekuari lagundu.

Muturkada bat egin: zati bat kendu lur-ertz bati, terreno bati.

Pasiak pasa.

Pasiaran giro: ibiltzeko giro ona zegoela.

-“patrie”… telebistan. –“eta filio” falta da orain”, amak.

Pipia jo: adarra jo, izorratu.

Plagia dago: sagar asko dagoela.

Qué bien, zeruan dagoen atxua.

Sagarrera oker daude: behiek joera handia dutela sagarrak jatera.

Sailian: asko.

Seniderik onera horixe: hotza-elurra

Sokan bezela luzatu da karreria.

Sosius asko jetxi zen: oso poliki jaitsi zela.

Sua piztutxoagoa: su gehiago zegoela.

Txakur ferixia: txakur asko zegoen batean.

Txakurra eta perrua, párian.

Txakurrak pe ezin jok ixo: aldatz handia dela.

Takian-takian: takian-potian, sarri.

Tertziozko horitxua.

Txirrist egin pinu orbelian.

Txitxi baino beruaue: inor baino beroagoa.

Udaguena: udazkena.

Ujalok makiña bat zulo aztertuko debe: uholde handiak izango direla.

Urtebetekoa izango duzu: zuhaitz bati buruz.

Utzi bixarrai: utzi biharkoari berean.

Zarrastadan goitik behera: lurjausiei buruz.

Zazpiko astea, lanerako bost.

Ziharretaka. Zeharka.

Zierokuen  egon ziren, itxuria: zeharokoan, zeharo gaizki jokatu zutela futbolariak.

Zihatz-zihetz batuta: sagar den dena jaso zutela.

Zintzo zatoz: puntual, orduan  nentorrela.

Zitz ala pitz jan: bizkor.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta