Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Herri mintzoak

Herri mintzoak

Jon Etxabe 2018/07/27 09:54
II.- Esamoldeak

 

II

Esamoldeak

Adornua dekon bezelaxe: apainduta balego bezala.

Agarretik kendu dau behixa: Agerre baserrian erosi zuela behia.

Amaitu da teatrua?: bazkaria bukatu nuen galdezka.

Aintzakotzat nago: uste dut, jakinaz gain nago.

Akordau ez izenik, auzokua balitz bezala: ez zeukala izenaz gogoratu beharrik.

Amak bialdu baleu ez zen jungo gaztainatara: barretxo gaiztoz.

Ari jakoz hiltzen koloreak: koloreak galdu.

Arratsaldeon - Hala ekarri. Gureetan ez zen ohikoa agurtze hori

Arropa mispillak jantzi, eta hoztu.

Astelehen goizetik bixamunera.

Atera egin dozu hagina?, berori zekozun maixu: bera zela onena.

Baba gorrixak?, xaguak ere ez ditxu jaten.

Bai etorri ere hona, aixiak ekarritxa edo: gripea zegoen baserri aparte batetan.

Baitxe: “Egunon”i erantzuna.

Bakazioak txandaka eginda, jentia zabaldu egiten da: jende gutxiago dagoela herrian.

Bariago egiten da lurra: lauago.

Baserriari lagata: baserrian ez dute jada lanik egiten.

Batuko dabe bestiei (batutakoei) arrimatzeko: batu gabe zegoen oraindik sagarrarbola bat.

Begira eingo otzu argixak: itsutu – “deslumbrar”.

Belaxe eruaten dau oin edurra: berehala urtzen dela elurra sasoi horretan.

Beretzako haina lan sortzen zuen: lana ematen ziotela.

Besteenak emoten dautso begiko-mima: besteena kritikatzen zuen batengatik.

Biharrak bizi dan lekua eskatzen deu: lantokia etxetik hur behar duela egon.

Bistatzen gara: agertzen gara.

Bixak kontraixo txarrak: eguzkitan zegoen bera, behiak zeuden bidean eta ez zuen ondotik pasa nahi, eguzkia ere ez zitzaion atsegin…

Bixek ere jaupe haundirik ez daukie: gaizki dabiltzala futbol talde biak.

Bizi izateko eitxen: jaten zegoen.

Bueltan bizi: inguruan.

Dirauen bitartean, faltarik ez: aparailu batengatik, dabilen bitartean…

Dana da errekiña: etxe barruagatik sute baten ondoren.

Dana erliak helduta egon zen: handituta, ziztatuta…

Danak jarri geldi-geldi elkarrekin.

Dirura dago jentia: dirua irabazi nahi duela.

Egon pixkat bidian, faborez.

Egur gizarria.

Ekin hiuek haundixei, lijia berotuta dagok eta: pieza handiekin egiteko lan, erreminta prest dagoelako.

Errekina eginda: kamnin bazterreko ote lehorragatik.

Erremangua bihako dezue: gogor egin beharko dutela lana.

Erremangu jentia etorriko da: lan asko egingo duena.

Erreztuta dago dirua: garesti  daudela gauzak,  asko ordaindu duela.

Erropak gizonduta gelditu dira: izotzarekin arropan gogortu egin ziren.

Eskuetan darabile pinua: obra handia egiten ari ziren baserri batetan, bota berri zuten pinudia, dirua zuten.

Eskutaldi gogorra darua: luzaroan ez dela etxetik atera.

Eskutik eruateitxu atiak: haize gogorra dabilela.

Etxetik alde eta ezin zuzendu: etxetik atera eta ezin orientatu.

Etxien gorabeherak erabili: etxeei buruz jardun.

Eultzi dio umedadeari: paper busti bat gainean eduki ondoren umel zegoen harri batengatik.

Ez da miña lez putz eginda joatekoa: handia dela: umeei egiten zaie putz mina dagoen tokian joango dela esanez.

Ez dauka auzorik: etxe batek beste etxerik gabeko ingurua zeukala.

Ez zan lustreko jenderik ikusten: ez zegoela jende ospetsurik.

Ez zuen ondo egiten: telefono hondatuta zegoela.

Ezaundu egiten da: agerian jartzen da, garbi gelditzen da.

Ezin ekarri burura nor dan: gogoratu ezin.

Ezin lua ekarri: ezin lorik hartu.

Ezin mozolotutik irten: mozolo jarraitu.

Ezkero zutikatutakua: ezkero aurretik ezer jarri gabe:testuingurutik argitu behar. 

Gainekua egiten ziuen: artoari artalorea kentzen ziotela, ganadu-jana bezala erabiltzeko.

Galazo egin:

Ganau taldia:

Garbixen eitxia onena: garbi jokatzea onena.

Gau larrixak etorriko dira konpondu aurretik.

Gaurkua egin dugu, bixar ikusi.

Gezur truke ez dizue egingo: doan ez diotela ezer egiten inori.

Gizonak atera: elurretan etzan eta gorputzaren irudia uztea.

Goitik behera ez bada etortzen.

Gureizen lana egiten dozu: atzamarrekin ertz batzuk mozten zebilela.

Guzurra esaten dabe lurruna baino lehenago: gezurti batengatik.

Guardia Zibilak sortu jakozan tunel ertzean: tunelean gordeta zegoen batengatik.

Hagiñak batuta:

Hankia ohitxuko da: oina jarriko dela oinetakora.

Hari zailekoak: zaretzen ez zen izara bati buruz.

Hartan joango jaku

Hartu ahalakua: haundia: euri zaparrada.

Hemen belaxe galtzen da harixa, egon ezian.

Hemengo sagarrak hartxuak deukez: “hartxuak” txikigarria erabiliz, diminutiboan.

Herri danak lotuta daude: denera daudela pistak.

“Hogei duro perretxiko bakoitza. –Ha hobia perretxikuak baino”.

Hónek baino atzeratuaguak sailian: baratzeko babengatik.

Honek baino lustre hobia eukan: goizean ikusi genuen itxura hobea zeukan behi batengatik.

Honuzkero, lapikua egosteka bada…

Hortako baldin bada: gustatzen bazaio.

Ibiltzen bada, balekua: konponketa xelebre baten ondoren.

Ibiltzen ez zala:

Igual nahi eban bere buruaz  amaitu: bere buruaz beste egin nahi zuela

Iluntzera geranian: ilunabarrean min gutxigo zeukala.

Irudixak bizixak diala dirudixe: telebistako marrazki bizidunei buruz.

Itziarrera heldu gera, oin etxera begira: etxetik gertu geundela.

Jateko tenplian: janaren hozbero egokia.

Jatia garrotia baino gustoragua.

Jentia ataskatu egiten da, itxo: jende asko zegoela jaietan.

Jo erain: porrot eragin negozio bati.

Kante haundixa dauka: loterian jokatzeko joera handia zeukala.

Kargau egiten da jentie: jende asko egoten dela zenbait ordutan.

Laster irtengo dauztazue: taberna batean: laster irtengo genuela edo laster irteteko eskatuz.

Maiñaz beteta gaude - Maiñaztu gara: kejati, mimoz…

Mariakin ipuinetan: Mariarekin kontu kontari.

Mesede baiño ez diola eitxen ustel pixkat bategatik: ustel puntua zeukaten sagarrak jasotzen zituzten gagardotarako. 

Negua hemen oindio.

Neguko afarixen usaiña dauka porrupatatiek.

Nekezago inguratzen dira bazkaltzera domeketan: agian mahai ingurua dago esaldiaren sakonean?.

Nolako ujalak jazoko ziren: uholde handiak etorriko zirela.

Nundik heldurik ez.

Ondo izaten badie gauzak: ondo joaten badira.

Ondo hutsera etorritxa dago etxia.

Osasunak bere goibeherak izaten ditxu:

Pagia urtu: gastatu.

Patxik ere jornala deko hor: lanean ari zen makina baten jabearengatik.

Pintxau etxia kanpotik, jabetasuna badaukala ere ikusteko.

Piñu garbitzen: pinudia bakantzen.

Piñuak jo: pinudia bota.

Piñudi garbitzen.

Qué bien zeruan dagoen atsua:

Sukaldean ikasten: “sukaldari” ikasten, ez sukaldean lanean.

Sartzia ere kostau biha jakok: Sasikartetik ezin urten, ez kirikixua ez bera: agure bat sartu zen sasiarte batera.

Titulu berrixa: aitxitxa bihurtu.

Txikixa badator, begixak ere aterako dioz: pastela mahaira atera ondoren (pastelak umeari aterako begiak).

Txixa eitxeko tabernia bihar eta tabernan sartzeko zeozer eran bihar, eta horrek berritz ere txixalarrixa.

Txixa eitxera urten eta bidean galdu: txizak irten egin ziola.

Umeketarik ez dago: ume gutxi

Ur frankua dixe hor: asko.

Ura urri gelditzen da: baldeko ura

Zaharretan edozeinek joten deu:

Ze labaina jartzen dan: “labaina dago” esateko.

Ze ordenan lan egiten den: ze ganoraz.

Ze sagar euen: sagar asko zegoela.

Zeinen arduran: nor arduratzen den.

Zelako belarritxako apaiñak dituzun: politak.

Zelako argia eman dion- Zelako argitxasuna emontzon – Zelako argitxua eman diuen: pinudia bota dute eta ingurua garbi geratu da.

Zentzuna ez galdu: buruargia izan.

Zeuk ere jan, ez dezu zaparrada handirik egin eta: gutxi jan nuela.

etiketak: Herri mintzoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta