Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Herri mintzoak

Herri mintzoak

Jon Etxabe 2018/07/20 10:14
I - Zeharkakoak

 

I

 

Zeharkakoak

Adarrikpeko zezena: Euskal Gobernuagatik, Madriletik zerbait lortuko zutela entzun ondoren.

Atxurrian hementxe: koilaretxoaz jogurta jaten ari zela.

Alargun gelditu da galtzerdi hau: galtzeri bakarra geratu zitzaidan.

Apenas atera daben garbitxasunik: ezin izan zuela ezer jakin.

Apenas euen geldi egoterik: atseden unerik ez.

Arratsaldeko ordu zaharrak arte lanian: berandura arte.

Arrixa bezain jarduna: isil samarra dela.

Asko ez dogu bihar nahikua eitxeko: jan gutxirekin betetzen dela.

Asko ibilixak dia honek: aspaldikoak zirela betaurrekoak.

“Asko okertu zara” –Behekuak batzen goikuak alde ein deuste eta.

Astuak puskarra baino geixago jabik: karta onak zituela batek.

Atzeko kakatzok astintzen ditxue: txakur asko dabilela etxe ostean.

Badauke pixkaterako etxie: politikoek paktu bat izenpetu ondoren.

Badeko bedorrentzako lain: sagaorrondoa sagarrez beteta zegoen.

Baxekonat lixiba ederra: karta-jokoan, karta txarrak zeuzkala.

Begixak zabaldu jakoz: zerbaitek ilusioa egin diola norbaiti.

Behin honuzkero arinduko eben arbolia: sagarrak lapurtuko zituztela.

Belaunak tontor eginda jarri: handitu.

Beltza dekozu: eguraldi txarra neukala, kalera nindoan.

Berriro ere irten jok kaiolatik: bidaia berri bat hasi zuela Aita Santuak

Beste aldian ere guardia zibila: etxe ertzian txakurra ikusi zuenean.

Besteen bustanaz eulixa kendu: besteek egin dezatela norbere lana.

Bidia billau ezinik?: berandu etorri nintzela esan nahi zidan.

Bost pezeta gastatzeko zerian ez dabiz: ondo dabiltzala diruz.

Busti juek papela: politikoek firmatu zutela ituna.

Diabruak hartuta egoten zen: haserre egoten zela.

17 durotan guzurrak hartu eta banoia etxera:

Egunero gauza berdinak jaten: beti berri bertsuak teleberrin.

Egunonik ez dizu emango, gabonik ere ez: isila dela esateko.

Ekarri ostekuok: atzean zeuden bi tazengatik.

Enganandis etorri ditxun: karta tentagarriak zirela, joko arriskutsua zela.

Etxakok amaitzen egunik: luzeak egiten zitzaizkiola egunak.

Etxe garbitzia  daon: kartak deskargatzea, alegia, kartajokoan.

Etxeko zuloak haundixak dira: lan asko ematen du etxeko garbitasunak.

Hainbeste diru urtu: gastatu, alferrikaldu: destainez edo kritikaz.

Etxia egin ebenek batenbatez akordauta egingo eben: ilegalki egindako etxe bati buruz, eskupekoz erosi zutela norbait alegia.

Euri bila?: paseatzera doazen batzuei egun ilun batean.

Ez da erralde hundixa: txikia zela

Ez dao harrokerixarik lanakin: lan gutxi dagoela.

Ez dago jaioberri haundirik gaur: ume gutxiago jaiotzen dela.

Ez daok makurra: tentea dela.

Hainbeste diru urtu behar ditxue nunbaitxen: dirua gastatu.

Ez dauka ezer mihinpean: ez dela isiltzen, denerako daukala erantzuna.

Ez dok abogadurik bihar izan etxetik ateratzeko: etxetik bota ezin zituzten errenteroak atera beharrean izan ziren sute baten ondoren.

Ez diozu barkatzen: zigarro erretzen jarraitzen zuela.

Ez euan orduan mimo asko jaten:  ez zela ezer berezirik jateko.

Frailliak lez, izango dia bitxarteko santuak: ministro batek arazo batean zerikusirik ez zuela esan zuenean.

Frituak eitxeko masia ematen deu: bete-betea zegoela, gizon gizen batengatik.

Gangorkerixia: harrokeria, handi-mandi nahia…

Gezur truke ez dizue egingo: doan ez diotela egingo.

Gizon haundixa izango da hori, aska haunditxik jaten du eta: gizon potolo dotorea agertu zen telebistan.

Haiziana egite deu: joan eta etorri ez.

Han irabazitxako ogixa jan bihar badeu prakak jausiko jakoz: soldata txikia izango zuela.

Harek ein juan ipuña: itxurak egin zituela.

Harek ziren eztaixak egiten genduzanak: ondo pasatzen zutela esateko.

Hemezortzi urte eta otarra pean ere ez dira gordetzen: gazte batzuei buruz esan zuen.

Herri askotako alkatiak dagoz: erreminta asko zegoen, baina ezin zuen aurkitu behar zuena.

Hasi dira pizten: loreak ernetzen.

Hasitxa euan gaztainia plazan: agertu zela gaztaina salgai.

Hau be ez da egon mahai ertzera arrimau be: telebistan agertu zen gizon gizen batengatik.

Hau da berez berbetan ekin: harriko zuloak zarata arraro bat egin zionean.

Hautsak itxoko ziren behin honuzkero: hautsik ez zela egongo, desagertuko zela hautsa.

Hilletia erabiltzen deu: kexatia

Hondoxko haundixa deko: kaktus mardul batengatik.

Honek ere abade ein dia: sagar erreengatik, erreegi zeudela, gainetik belztuta.

Honek eukitzen jok prisia!: atzamarra bere kasa mugitzen zaiolako.

Hontxe daon hemen merkatua: kakalarria zeukala.

Hor dauke kanpoan azkeneko ohe hori: hil autoa kanpoan zegoela.

Hor goixan ahiztu egin dituk nerekin: zahartuta, ez zela hiltzen.

Horixe jantzi  da barrutik kanpora: aberastu dela.

Itxo ein al da gorringua: arraultzez horituta zeuden olio-ozpina.

Katuan mina ematen jok: mingaina: oso txikia zen okela zatia.

Kontrarixu barik?: bakarrik zegoela esateko, kamino ertzeko gizon bakarti bati.

Kortia arindu: ganaduak saldu.

Kukua tapatzeko lain: nahiz gutxi, nahiko orri zegoela.

Laster egingo dautse beherakoa: erraz botako dutela etxea.

Lotsia ezkutau zan: politikoen jokabide baten ondoren.

Mahai bixak ezkontzen ditxugu: asko direnean mahai biak lotzen dituztela.

Musu soiñua: heserretu zen behi batengatik.

Nahiko erretiro izango jok: erretiroaren legea onartu ondoren, disfrutatu aurretik edo laster hilko dela jende asko.

Nik ezin dot hemengo eskolarik ikasi: gaixo, ezin zela ospitalean ohitu.

Ogirik ez dabe eskatzen: koilara-sardexka gehiagok ez dutela trabarik egiten etxean.

Ohia atera: ohea gertatu.

“Ona dago?. - Beitxu neu nola zailtzen naizen”: gozua zela janaria.

Orain silla bakua: ez zela flamenko abestia, alegia; aurrekoan jarlekuan eserita abestu zuen flamenko abesti bat, ondorengoak zutik.

Paper baten batuta eman nahi dabe, ezer esan be: politikoek ez zutela ezer esan nahi arazo bati buruz.

Pasia dalakuan ibiliko ditxuk: hilketa bati buruz, ez baitzen lehena: uso pasea gogoan.

Perikitok jazte jok uniformia: Perikitorekin, (komodina) edozer egin daitekeela karta-jokoan.

Praka berrixak aspaldi eginda egongo da: aberastu zela.

Sanberuak (samba dantzatzen dutenak): zaldunengatik, karta jokoan.

Santa Klarako monjek arrautzak daukez: arrautzak eramateko ohitura aipatu ondoren.

Sasixan behera joango ditxuk gaztainok: galduko direla, ezingo direla batu.

Sua amatau jako: irratia isildu zenean.

Tartekuak kobratuta daude: bazkalduta zegoela.

Trapua ipinita jan, bestela xaguak jango gaitxue: gazta jaten ari ginen; apurrik ez uzteko, alfonbra zikindu ez zedin.

Txorixa harrapau eskero, zaindu egin biha jok: ebakuntzaren zain, gaitzari aurre egin behar zaiola.

Umien eztaixak izaten dira honek egunok: umeen ezteguak: elurtza batean.

Urrekolorekuak ederrak ditxun: behar ez zituen urre-karta batzuengatik, txantxaz.

Urruti dago kintzenia baserrixan: gaizki ibiltzen dela diruz baserrian.

Urrutitik ibiltzeko hobia, etxe onduan eukitzeko baino: sute batengatik

Urteak joan dira eta urteekin ere norbera joaten da: zahartu zela.

Uste ere ardi errebainua hartuta dabiltzela, ointxe aurrera, gero atzera: futbol partida txarra ari zen telebistan.

Ze abaniko haiz heu: asko mugitzen nintzelako.

Zeinek jasoko ote jok umezurtz gizajo hau: platerean gelditzen zen arrain zati batengatik.

Zor hori jakina da: zaharrak arazoak dituztela, adin bakoitzak bere akatsak dituela aipatu ondoren.

Zoro ateratzen ditxue sobriak: erraz irabazten dutela dirua, kintzenia sobreetan ematen zen.

etiketak: Herri mintzoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta