Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / GIZARTE BERRI BATEN BILA

GIZARTE BERRI BATEN BILA

Jon Etxabe 2023/07/10 10:55
Trotskyren “Historia de la Revolucion Rusa” irakurriz.

4.- GIDARITZA

Nolakoa

Une edo aldi batez bi egoeren elkarbizitza bat egongo da, baina ahal den bizkorren hartu behar  da egoeraren gidaritza, arbuiagarria da une erabakigarrietan gidari izan nahi duenak, dela pertsona, alderdi edo erakunde, boterea hartu nahi ez izatea. Gizarte batek, gizarte horretako talde batek ere,  agintaritza bateratu bat behar du, krisi egoera iraunkorra dakar berarekin boterearen dualtasunak, herriaren zatiketa ere erakusten du. Zuzendaritza berri bat egokitu behar da edo daudenak aurrerapausoak ematera behartu.

Nahitaezkoa da barne demokrazia alderdi batean.

Gidaritzaren zeregina da diskurtso zehatza, logikoa, argia, arrazonatua, trinkoa, kontzentratua eskaintzea,  iskin egin gabe arazoei aurre egiten diona, eskuratu nahi duen botere edo eskumena erabiltzen dakiena. Bizitasun eta bizkortasun agorrezina beha du eraldaketa bat eragin nahi duen alderdi, talde edo erakundeak, argi mahaigaineratu eta eztabaidatu behar ditu funtsezko arazoak eta gaiak. Beti erakusten digu zerbait eraldaketarako mugimendu batek, hitz egiten du, ondorioz laborategi bat izan behar du zuzendaritzak: errealitateko osagaiak eta baldintzak  sakon eta zuzen aztertu eta geroak behar dituen beharrak aurreikusi eta nahitaezko pausoak ikertu eta antolatu, hori da bere betebeharra, egoerak eskaintzen dizkion aukerez jabetu, aukerok maneiatzen jakin, kontsignak gertakizunen eta esperientzia kolektiboaren arabera lantzen diren laborategi bat   izan behar du herrian oinarritutako alderdi batek, ez alderantziz, herriaren bilakaera zuzentzen duten  lege horiek antzeman eta bideratzea izan behar da  estrategiaren ardatza.

Jende orok boza ematen dion alderdia ez da alderdi bat.

Ezinbestekoa da gidaritzak funtsezko arazoak estrategia eta taktikaren erdigunean kokatzen jakin beharra. Etenik gabe aztertu behar du egoera kontsignak gertakizunekin ezkontzen diren ala ez, ezinbestekoa da atzera pausoetan, porrotetan ere: buruzagiak ezin du adorea eta norabidea galdu. Uneko egoerarekin bat ez datozen bere iritzi eta ideiak, uneko iraupen baldintzak ere, aldaketa behar dituen baldintzetara egokitu behar ditu aldaketa bat ekarri nahi duen alderdi edo erakunde batek, beharrezko distantzia jarri behar du uneko egoerarekiko. Errealista izan, ez exageratu, desitxuratu, ez garrasika norberarena inposatu.

Kritika erabili behar da herria ez iruzurtzeko.

Egonen dira kontraesanak gidaritzan, horrek zirikatu dezake herria ekintzetara, baina aldi berean izan daiteke ere galga bat. Nork gidatuko duen mugimendu bat, nork egin deia… horretan egon ohi da zatiketa, hortik dator hainbat ekintza  antzua edo eragin urrikoa izatea. Gutxiengo baten helburua ezin daiteke izan boterea edo zerbaiten zuzendaritza eskuratzea, baizik gehiengo baten iritzia, nahia eta harrera bereganatzea, indarren erlazioak hala agintzen duenean soilik ahaleginduko da buru izaten. Betebehar garrantzitsua dute alderdi eta sindikatuek bai une lasaietan bai korapilatsuetan: unean uneko helburu eta jarrerak edo jokamoldeak alda daitezke, baina inola ere ez funtsezko zereginak.

Ez zaio beldurrik izan behar gutxiengoan gelditzeari.

Ekintzen eta  hitzen arteko kontraesana: ez da nabarmentzen egoera bat lehertzen denean, baina hizka-mizka, liskar eta tirabira asko eta sakonak sortarazten ditu une horretatik at: batzuk aurrera jo nahi dute, besteek atzealdean edo itxaronaldian geratu.

Abantaila handia da borroka batean arerioaren kideak konfiantza galtzea buruzagiengan.

Zuzendaritza batek ezin du barkatu edo baliatu gabe utzi arerioaren edozein labainkada edo hanka-sartze. Irmo egon behar du arerioaren aurrean honek ahula dirudienean, jarrera honek sekulako eraginkortasuna du, konbentzitzeko indarra.

Boterearen berezitasuna: ez da babes neurrietatik harago joaten.

Programa

Programaren arabera da alderdi bat liberalago edo zikoitzagoa,  ez hitzen edo hizkeraren  arabera. Burukide talde batek soilik du programa politiko bat, gertaerek lehenengo eta herriak gero onartu eta bermatu beharko dute. Ideia, ikuspuntu, ikusmolde  eta helburu argi eta finkoa ez duen borondate oneneko politikoa bera ere zalantzaren pipiak joko du gertakizun garrantzitsu eta korapilatsuen aurrean.

Gizarteko krisiak berak erakutsi beharko ditu programaren nondik norakoak,   beraren zehaztasunak; funtsezkoa da horretan oinarritzea; bere esku hartzearekin jabetu beharko da herria helburu eta helbururanzko eman beharrezko pausoez. Gizarteak bizi dituen arazoen irtenbidea gauzatuko duen egitura bat mamitu eta eskaini behar du buruzagitzak. Funtsezkoa da aurreko helburuekin uneko baldintzak bereiztea, prozesuak berak eragin behar du helburu subjektiboak herriaren interesen defentsaren menpe jartzea.

Alderdi edo talde batek izan ditzake baliabide eta osagai baliotsuak, baina, alferrikakoak izanen zaizkio ez badaki zer egin beraiekin edo nola erabili.

Kontaezin bide eta nondik-norako berri lortu dezakete kontsignek, uneak eta klaseak dituen premiei erantzuten badie, tamalez kontsigna politikoak gehiago dira sarri bestelako interes batzuk estali edo ezkutatzeko, egoera eta arazoak bere gordinean eta egian azaltzeko baino. Hitz-jario eta berritsukeri antzuekin nahastu nahi izaten dute buruek herria, mugimendua ito, edo gutxienez geldiarazi, aldi berean beldurrak berak ere plangintza zuzen eta zintzoenen porrota dakar askotan.

Zaila zaie buruzagiei borroka baten norakoa zehaztea: arazo larria ohi da teoria, analisia eta prestakuntzetatik ekintzetara pausoa ematea, hori baita azken kate-begia. Asanbladak, biltzarrak, hizlari, hitzaldiz edo edonolako hitz-jarioz  asebetetzea… betiko bide eta bidezidorretatik ibiltzea da, bestelako jokamoldeak eskatzen ditu aldaketa sakon batek.

Indartsua eta gogotsua denean, mugimenduak berak sortzen ditu ideia eta bide eraginkorrak.

Atakak

Gidaritza edo zuzendaritzak goitik begiratu ohi izan die herri mugimenduei, ezbaian egon ohi dira, erabakiak hartzeko dudaz, atzean geratzen dira eta ez dute herriaren borroka zuzentzen. Herriaren prozesua ezagutuz, prozesu horretaz jabetuz soilik aztertu eta ezagutu ahal dira alderdi baten norabidea eta buruzagien amarru eta jukutriak.

Eragin politikorik ezaz, zuhurtasunaz eta zolitasunaz mozorrotu ohi dute zenbait buruzagik  ardurak hartzeko beldurra.

Ondo-biziak, intelektualak, lanbide liberala dutenek… burgesiarantz bideratu ohi dute herriarekiko sentiberatasuna. Zuzendaritza eta erakunde ondo-bizi ez erradikalak herriaren beldur izan ohi dira: azaleko erreformak soilik egiten dituzte goi mailetan, adabakiak jarri besterik ez, ez dute errotik arazoa konpontzen, beraien boterea jarriko litzakeelako arriskuan edo eztabaidan, aldaketok ere beraien boterea bermatzeko edo sendotzeko ahaleginak besterik ez dira.  Herriak agintaritzari boterea, ahalmena edo pribilejioak kenduko dizkion beldurrak mugiarazten ditu.

Zalantza da edozein taldek izan dezaken jarrera larri et arriskutsuena, ebakuntza batean osagilek bisturia sartzerakoan zalantza egitea bezalakoa.

Gorenera heltzen denean borroka, kontraesanak gori-gori jartze direnean, nabarmentze dira indar politiko eta alderdien jarrerak, ez funtsezko arazoetan jada argi daudenez, bai xehetasunetan, bestelakoetan, bigarren mailakoetan. Beti ohi dira arazoak zuzendaritzan kinka larri eta une erabakigarrietan, aukera egin beharrak sortarazten ditu eztabaidak eta tentsioa: herrirekiko jarrera izan ohi da dezadostasunen ardatza, goitik behera eragingo duen politika ala herriaren nahi  eta egoerari jarraituz eratutakoa. Erreakzio gotor batek ekidinezineko krisiak eragiten ditu alderdietan, aldi berean barne krisi horiek egokiarazten dute alderdi edo talde bat egoera batera. Tamalez, alderdi barneko liskarrak edo eztabaidek geldotu egiten dute mugimendua, aldeko egoerak alferrikaldu eta herri giroa epeldu.

Porrotean botereak ez du bere akatsetan boterea galtzearen arrazoia ikusten, besteengan baizik.

Klase ezberdinen gainetik, arazoetarako botere-buru ararteko edo arbitro bat jartzeko joera izan ohi da krisi aldietan, bonapartismoa ere deitua: indar ezberdinen oreka bat du beharrezkoa bonapartismoak, baina botere ahula izango da nahitaez, ez da epaile neutrala izanen, burgesiaren botere kontzentratu edo elkartua baizik.

Bakegile eta bitartekariek eskuinaren esku uzten dute irtenbidea kinka erabakigarrietan.

etiketak: Trotsky
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.