Emakumea
* Besterik badiogu ere, erabatekoa da emakumearekiko gizartean dugun sentsibilitate gabezia, eguneroko kontaezin jarreretan agerikoa gehienetan.
Zertzeladak
* Emakumeak besteenganako arduratsuagoak izatea amatasunaren alde bat ote?.
* Emazte askok ikusten du senarra familiaren diru-euskarri edo etxerako laguntzaile gisa Ezagutzen dut emakume bat seme-alabak hesi eta kolokatu ondoren dibortziatu zena, jada senarraren premiarik ez zuelako.
* Etxekoandrearen sukaldeko gizontasunari buruzko jardueraren mezu horien oihartzuna ez da sukaldeko ate edo leihotik kanpo entzungo. Sukaldetik kanpo entzunarazi behar du emakumeak gizontasunari buruzko jarduna.
* Gizarteko proletario esplotatuena bihurtu dugu emakumea mendebaleko gizarte aurreratuenetan ere.
* Aspalditik dator emakumea gutxietsia.
* Ez omen munduan emakume batena baino edertasun handiagorik. Ez ote?. Nik ba dela uste dut: emakumearena, ederra izanik ere, amarru bat da; matxismo zantzu bat ez ote?. Agian edertasun oro da amarru bat.
* Gizonaren konkista izan dira gehienetan emakumeak, mendekoak, gizaldiz gizaldi, kultura denetan, eta iritzi, filosofia sentipen horrek dirau oraindik. Hortik datoz mota guztietako bortxaketa eta mendekotasun guztiak.
* Tresneria berriekin etxeko lanak arinduz, kalera atera ahal izan da emakumea, etxeko bakardadetik. Etxeko bakartasun hori baitzen emakumearen zigor handienetariko bat.
gizonengandik hausnarketa mota hauek entzutea/irakurtzea ez da ohiko izaten eta benetan garrantzitsua da emakumeontzan, feminismoarentzat eta jendartearentzat.
Plazer bat,
AInhoa