Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Burutapenak: argibide bezala

Burutapenak: argibide bezala

Jon Etxabe 2016/06/07 17:19
Irakurzalea naiz. Neure baitan biltzera narama liburuen irakurketak. Gustukoa zait burutapenetan murgiltze hori, liburuko gogoetatik abiatuz. Seminarioko Gogo-jardun haien gaurko bertsioa da agian. Hezkuntza haren iturritik gaurko urak.

Liburuari buruzko iruzkin labur bat idatzi ohi dut bukaeran, baina irakurri ahala sortzen zaizkidan burutapenak ere idatzi ohi ditut. Oso labur, beste balizko lan mota baterako hari-mutur bezala. Beste asmo horiek ez ditudanez bete, bere horretan gelditu dira burutapenok, eta horrela ematen ditut.

Ez dut izan inolako eskemarik gogapenon aurretik, ez dakidalako irakurketak zer hausnarketa sortaraziko didan, beraz ez dago aurreiritzi edo aurreikusitako sailkapenik, ezta ere inolako gai bat osatu edo borobiltzeko asmorik.

Irakurri ahala  esnaturiko pentsamenduak dira, eskematikoki oharrak idatzi eta gorde.  Hori baita nire irakurketa ohitura. Beraz ez dira eskema edo plangintza baten inguruan idatzitako gogoetak.

Geroagoko pausoa da sailkatzea. Anabasa batean baitzeuden gogoetok.

Gogoeta bakoitzak eskatzen duenaren arabera sailkatu nituen erabilgarriagoak egiteko.

Zenbait gogapen ez dago agian kokagune egokian, baina  ez dagoenez sailkatze-arau zehatzik, iritziak iritzi, hau izan da nire irispidearen ondorioa.

Liburu zein egilearen zita eta atentzioa deitu zidan esaldia ere jasotzen nuen hasera batetan, gero ez.  Liburu-egileen aipamena eta beren zitok kendu egin nituen sailkatzerakoan, (jatorriko karpetan gelditzen dira), nire burutapenak utzi nituen soilik.

Kontraesanak egon daude hainbat burutapenen artean. Une bakoitzeko aldarte eta sentipen ezberdinen ondorio dira, irakur-uneko neure zein kanpoko giroari lotuta.

Bere horretan utzi ditut.

2015 artekoak dira. Baina burutapenokin jarraitzen dut.

Sail honetako gaiak hauek izanen dira:

  • BURUTAPENAK
  • Adina
  • Askatasuna
  • Bidaiatzea
  • Bizitza
  • Emakumea
  • Erlijioa
  • Euskal Herria
  • Euskaldunak
  • Euskara
  • Filosofiakeriak
  • Gizakia
  • Gizartea
  • Gogoetak
  • Heriotza
  • Idaztea
  • Jarrerak
  • Kultura
  • Maitasuna
  • Natura
  • Nire baitan
  • Oroimenak
  • Politika
  • Presoak
  • Zertzeladak

 

"Nire esperientzien espresio bulgarra" deituko nieke Saizarren hitzekin nire burutapenoi, baina horiek dira ditudanak.

 

Amatiño
Amatiño dio:
2016/06/07 19:05
Aspaldiko. Ongi etorri.
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2016/06/08 07:35
Bai barri pozgarrixa, burutapen honek gurekin (munduakin) konpartitzen hasiko zarala. Eskerrikasko!
Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2016/06/08 19:29
Zer ondo... "Bere horretan" ederrak dittuk gogoetok. Gustora irakurri jittuat.
izaskun
izaskun dio:
2016/06/13 11:19
Eskerrik asko osaba
susanna sureda
susanna sureda dio:
2016/06/13 17:31
Gustura irakuntzen zaitut, Jon. Ongi segi eta pozik bizi ! Etxarritik irakurtzen jarraituko dugu!
josu
josu dio:
2016/06/21 11:37
zure webgunea ireki eta altxor bat aurkitu dut. Apa Jon.
zamorakidea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.