Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / BURUTAPENAK 5

BURUTAPENAK 5

Jon Etxabe 2021/05/24 10:10
Esparbelaz: Bizitza, Adina, Euskara, Letrak, Politika.

Bizitza

* Kale-kantoiz osatutako ibilbidea da bizitza, kantoi bakoitzaren bestaldean zer dagoen ez dakigula egiten dugun bidea.

* Ekintza orok markatzen du gizakia, aurreko eta ondorengoarekin lotuta baitago, lotzen gaituen kate bat da bizitza, ekintza oro da kate-begi, hutsala dela uste duguna bera ere.

* Zerbait egitea da bizitza, gordetzeko edo isilean bada ere, arnasa ematen dizu.

* Dena geuretu nahiko genuke bizitzan, baina bizitzak berak irensten gaitu.

* Bizirik sentitzeko bide bat dira irudimena eta ametsa.

* Egoskorrenak ere arnasa-guneak edo garaipenak, nahiz minimoak, behar ditu jarraitu edo arnasa hartzeko.

* Denetik dakar bizitzak, tamalez banaketa desorekatuan.

* Amildegi baten aurrean bezala uzten gaitu tarteka bizitzak edo patuak, orekari eutsi ezin bezala aurkitzen gara, zerbaiti heldu beharrean.

* Bizitza eta heriotza, batak bestea ukatzen du, edo osatzen.

* Ezin daitekeela maitasunaren gainean bakarrik eraiki bizitza: hala uste dut.

 

Adina

* “Iraganaren errefuxiatuak” gara behin adin batera ezkero,  eta hori bera da gazteagoaren arriskuetako bat ere.

* Iraganeko motxilarik gabeak omen gazteak: horregatik bizi dira presaka bezala, edo erritmo bizian.

* Politikak kutsatu gabeak dira gaur egungo gazte gehienak, baina ez dakit hori ona den, kutsatuta baitaude eurak ere, zerk kutsatuta da arazoa. 

* Etorkizunaren zain dagoena da zaharra; zerbaiten esperoan dagoena, edo zerbait egitea espero duena, adin handikoa izanen da agian, baina ez zaharra.

* Etorkizuna baino iragan  handiagoa duena dela adin handikoa: ez da esaldi bat, biziki sentitzen den errealitate  bat baizik.

* Izandakoen antzerakoak dira gertakizun berriak  adin handiko batentzat, errepikagarria iruditzen zaio ia dena.

* Zeregin gehienak azkena bezala bizitzera eramaten zaitu heriotza hurbilaren kontzientziak, presaka bizitzea da arriskua, azken hariak lotu nahia.

* Badira jada hogeita  hamar urte bueltan zaharrak direnak: hori bai zahartzaro tristea.

 

Euskara

* Batua erabiltzeagatik  herdoiltzen omen euskara:  horretan datza idazle on eta erdipurdiko baten arteko ezberdintasuna; literatura egin nahian euskara herdoildu besterik ez du egiten askok, edertu beste askok.

* Nerabe baten arazoak dituela  deritzot Euskarak, idatziak batez ere, hizkuntza helduen bidera egokitzea, heldu bilakatzea.

 

Letrak

* Itzalean dagoena argitara ateratzea omen idaztea: hala da.

* Norberaren jabeago egiten duela idazteak: egia da.

* Literaturak ez du ezer konpontzen, baina lagundu dezake konpontzen.

* Ez dago fikziorik literaturan, idazlea beti dago nolabait txertatuta edo islatua bere idazkian, dena irudimenaren uzta dela uste duenean ere.

*Zentzurik ba ote fikzioa idatzi edo irakurtzeak: denbora gustura eta taxuz emateko eta hainbat hausnarketarako aukera eskaintzen du  behintzat.

* Hitza jolas, edo gutxienez denbora-pasa, bihurtu behar du irakurle bakarra bera den idazleak.

* Ametsaren antzekoa omen literatura: oroitzapenak nahastu, piztu, aldatu… egiten dituelako: asko dauka horrek egiatik.

* Literatura fantastikoa dela literatura politikoa:  hala uste dut.

* “Batek ez dizkio istorioak bere buruari soilik kontatzen. Beti dago beste norbait. Baita inor ez dagoenean ere”. Hala da, beti dago balizko entzule edo irakurleren bat.

* Beti uzten da zerbait kanpoan idazten denean, gai larregi egon ohi baita, edo aspergarria bilakatu daiteke idatzia, edo ez da beti komeni dena azaleratzea.

* Literatura egite ahaleginak oskol soilak bihurtzen dituzte sarri hitzak.

* Lerro artean dagoena aurkitze ahalegina da sarri irakurketa.

* Paperezko labirintua omen liburua: hala da, mila bidexka ezberdin zabaltzen dizkizu, sarri ez da erraza idazlearen jomuga aurkitzea ere.

 

Politika

* Gezurrezko egia asko dago, edo egia iruzurgileak: politikan nabarmenen.

* Gutxiengo bati indarkeria gehiena aplikatu: ohiko politikoen ohiko politika.

* Erretorika dela krisi garaian errege, merkeago erosten omen hitzak: politikoei entzun besterik ez dago.

* Tresna politikoa dela alaitasuna: hor datza agian politikaren porrota.

* “Politika gauza zikina zen”. Da

etiketak: Burutapenak 5
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta