Burutapenak 2
Maitasuna
Zer den
* Partekatzea da maitasuna, honek huts egitean dator desilusioa.
* Zer den maitasuna, eta zergatik eteten den, hor legoke koska benetako maitasunak etenik ez duela esateko. Zeren gorabehera asko ditu maitasuna deitutako horrek, benetako maitasuna omen horrek ere. Etenak dirautenean ere, maitasunak dirau sarri. Agian nolabaiteko interesa besterik ez da errekuperatzen etenaren ondoren maitasuna berreskuratzean.
* Maitasuna sentimendua kimika arazoa besterik ez dela dionik bada, iritzi gordinegia agian, baina argibiderik argiena ere bai, kimikaren argibide hori ere misterio izaten badarrai ere.
* Zer da maitasuna?, frustrazioa badakar, hori ez da maitasuna, maitasunaren erakarpen fisiko sexuala agian
* Bi berdinen arteko erlazioa da maitasuna, ala bi ezberdinen artekoa?.
* Maitasuna deritzoguna naturaren amarru bat dela zioen kartzelan topo egin genuen berekoi huts batek: agian arrazoia zuen.
* Maitasuna deritzoguna da oraindik gizakia ugaltzeko ardatz ezinbestekoa. Gizakiaren iraunkorrerako funtsa eta oinarri ezinbestekoa.
Berezko zerbait da maitasuna, baldintza, osagai ezkutu askoren ondorioa.
* “Maitasuna amesgaizto bat duk”. Bada gizarte honek arazorik gabeko sexu harreman iraunkorrak eskaintzen dituen egoera bakarra, sexu apeta azkenean. Bada maitasuna kimika besterik ez dela dionik. Eta agian hala da. Bi horietatik asko du behintzat. Gorputzaren misterio bat da gure sentipen eta bizipenen oro. Maitasuna ere. Nolanahi bakoitzak bere bizipenetik definitzen du maitasuna. Maitasuna gozamen sentikorrenak eta sentipen gozagarrienak eskaintzen ditu, eta aldi berean, bizipen mingarrienak eta minik bizienak, batzuengatik edo besteengatik, gizakiak portaera esplikagaitzak jokatu izan ditu.
Zuri-beltz
* Maitasuna tarteko, denbora behar da alde arbuiagarriez jabetzeko.
* Maitasunak ez du neurririk, bada edo ez da.
* Pertsona bera ala pertsona horren maitasuna, bietatik zer maite dugu: bereizketa garrantzitsua. Pertsona bat maite genezake ez maitasunez, baizik ematen digunagatik.
* Ez dago betirako maitasunik, ezta inolako sentipenik ere, itsasoa bezala sentipenak, maitasuna ere, aldatzen doaz, beste zerbait bihurtzen, kalterako edo onerako, hori uneko baldintzak eragiten dute.
* Sentipen kontrajarriak ote maitasuna eta sakrifizioa?; beti elkarrekin doazenak bai behintzat.
* Denok behar dugun errakuntzen komedia omen maitasuna.
* “Hori dik txarra maiteminduta egoteak, ahul bihurtzen hauela”. Lotura bat da maitemintzea, loturak askatasuna murrizten du. Maitasunak, berezkoa arren, asko du erabakikortasunetik. Aukera kontua ere bada maitasuna.
* Zergatik maite nau jendeak?, naizenagatik?; zergatik maite dut jendea?, direnagatik?: erantzunik eman ez ohi diogun galdera.
* Amodiorik erakargarriena geure amets eta irudipenetan gorpuztutakoa izan ohi da.
Ajeak
* Bikote batek ez du epailearen beharrik bestearen zenbait jokamolde gezurti sinesteko.
* Elkar ulertzea da maitasunaren funtsa, ulertze ezak dakar maitasun harremanen porrota.
* “Maitasuna da jakintzaren bidez sendatu ezin litekeen gaixotasun bakarretako”. Ez dira damutuko bikotekide asko eta asko, baina ia denek esango dute gaztetako lehen egun edo urte haiek gaztetako gauzak zirela; arrazoiaz harago emandako pausoak izan zirela, sentimenduen eraginez, alegia.
* Merezi duen oro dago arazoz oratua. Maitasuna da bizitzako osagai horietako bat.
* Bikotearen amodio edo maitasuna, zer da poesiaz mozorrotutako desioa baino?, eta edozein maitasun zer da zerbaitez mozorrotutako interes bat baino?.
* Errazagoa da irudimenean maitatzea, aurrean duzunari maitasuna adieraztea baino.
* Adiskidetasunak gehiago iraun ohi du maitasunak baino, nolabait adiskidetasuna maitasuna ere da, maitasunak mila aurpegi baititu.
* Badira pertsona zentzudunak, maitasun gaietan arinki jokatzen dutenak.
* Badira hainbat gauza, asko edo gehienak, maitaleei batere axola ez zaienak.
* Pertsona bera ala pertsona horren maitasuna, bietatik zer maite dugu: bereizketa garrantzitsua. Pertsona bat maite genezake ez maitasunez, baizik ematen igunagatik.
* Bai maitasunak, bai gorrotoak, arrazoiren bat dute sakonean, baina ezkutatu edo zuritu egiten ditugu, gehienetan ez direlako hain duinak.
Sexua
* Sexu inguruan edo eraginez sortzen dira familiak, gero adiskidetasunean oinarrituta jarraitzen dute. Edo inertzian.
* Sexua, denboratik kanpo uzten gaituen plazera, iraupenerako naturaren amarrua.
* Sexuan ba al dago maitasunik, maitasunez mozorrotzen badugu ere?.
* Larrua jotzeak erabateko lasaitasuna damai, bizipoza biderkatzen du.
* Sexua gizakiaren zerbitzura ohi da, ala gizakia sexuaren zerbitzura?.
Zertzeladak
* Adinak, luzeenak ere, ez du itotzen maitasun egarria.
* Seguru asko ez dago sexua bezalakorik jendea elkartzeko, baina aldi berean banatzeko ere.
* Kanpotik ikusita, ez dago bikotearen iraupen frogarik, zelan dabiltza gauzak bikote barruan ikusteko.
* Maitasuna eta gorrotoa dira bizitza ehuntzen duten hari nagusiak, eta ez dira iragankorrak.
* Egoismo ekintza bat da gehienetan umeak edukitzea.
* Elkartasunik bada, zoriontsua izan daiteke begiak negar-malkoz arren.
* Adinak, luzeenak ere, ez du itotzen maitasun egarria.
* Maitasuna ote ezkontzeko behar den osagai bakarra?. Nik ezetz uste.
* Elkar maitatu nahia besterik ez du adierazten besarkadak, gero berdin etorri daiteke garaipena edo porrota.
* “Agian fisikak guzti-guztia azal dezake, salbu eta sexu ahularen arazoa”. biagra asmatu aurretik idatziko zuen hori Wody Allenek.
* Emakumeak ere, gizonak bezala, ez ote ehiztariak!.
* Hainbat pertsona maite dugu, zergatik jakin gabe.
Natura
* Kasualitate bat da mundua bera, lege jakin batzuetan suertaturiko karanbola, milioika aukeren artean gauzatutako bakarra. Misterio bat da mundua, gu bakoitza ere, gozamena da hortaz jabetu eta hori bizitzea.
* Jaio aurretik amildegia dago, ondotik ere, bakoitzaren kontzientziarentzat, aurretik eta ondoren beti baitago zati gatzaizkion kosmosa.
* Karanbolaren errealitateaz harago, determinismoaren eztabaida dago.
* Natura da gizakia ere, naturaren legeen aurka jokatzen duen arren, azkenez naturak bere legea inposatzen.
* “Gauzak betikora itzultzen dira pixkanaka”. Pazientzia gehiago beharko genuke gure zailtasunetan: naturak, gorputzak eta gizarteak berak, denboraz gauzak bere onera edo betikora ekarri ohi ditu, bere indar propioz sendatzeko ahalmena duelako.
* Animalien dohaina da begi urtsu, argi, egonarritsuz begiratzea, horrek zimiko egiten du bihotzean
* Txiki sentiarazten zaitu itsasoak, aldi berean handi, lagun handi baten barnean sentitzen zarelako bertan murgiltzen zarenean.
* Mendi oro da zoragarria berenez, baina zenbat itsustu ditu gizakiak.
Politika
Zer den
* Posiblea eraikitzeko egia sakrifikatzea, hori da politika.
* Herritarren ametsak biltzea izan behar du batez ere politikaren jokabidea eta taktika-estrategiak,
* “Egokitzen direnak luzaroago bizi direla… egokitzen ez direnak, hil egiten dira”: politikan ere balio duen printzipioa. Etsaia menderaezina denean, bereiei egokitu, politikoen taktika eta estrategia..
* Ideia eta jarrera bortxaz eta engainuz inposatzea, ezartzea, da batez ere politikoen muineko akatsa. Beste askorena ere bai. Borondatea naturaltasunez irabaztean behar du egon politikaren funtsa.
Politikoak
* Zuzen, gordin eta argi hitz egin behar zaie politikari kapazei.
* Bernizez itxuratu arren, goi karguetan dagoen politikoari ere beti igartzen zaio bere izaera.
* Erantzunik eman gabe erantzutea da politikoen abilezia.
* Politiko bati ez zaio bere gezurrengatik kargu hartzen, nahiz hartu beharko zitzaion.
* Desobedientziaren beldur dira batez ere agintean, iraulia datorrelako gero.
* Politikoarena, gaur egun herriak iritzi txarrena dion ofizioa.
* Hitza, giza harremanetarako behar zuen tresna, sistematikoki engainurako tresna bihurtu dute politikoek.
* Beldurra, kutsatu erraza, politikoen herria menderatzeko arma nagusia.
* Politikari arruntak egiaren ukoa zuritzen daki. Politikari buruzagiak egia gezur bihurtzen daki. Politikari neofitoa egiaz urduri jartzen da oraindik.
* Politiko eta erlijio buruzagiek ez dute bere aldarririk sinesten, sinesteen aldarritik bizi direla baizik.
Legea
* Ona behar du izan legeak, baina aldi berean onartuko dena. Saldukeria nola ontzat saldu, hori da politikoen kezka nagusietariko bat.
* Lege orokor ia denak ez dira sortzen herriaren interes konkretuengatik, boteredunen interesak gordetzeko xede orokorragatik baizik.
* “Legea justiziarekin nahastuta egiten da injustizia”, labur eta zehatz esandako egia.
* Legea egin dute gizarteko ardatz, baina zigorra eta debekua da beti legea.
* Lege orokor ia denak ez dira sortzen herriaren interes konkretuengatik, boteredunen interesak gordetzeko xede orokorragatik baizik.
* Legea ez dago gizakiaren ongizateari begira egina, botere jabeen interesei baizik.
* Lege bat zenbat eta hobea, ordua eta zailagoa aurrera ateratzea: politikaren kontraesanak.
* Politikoak egiten ditugu legeak, baina ez lege eraginkorrak, ez hezkuntzan ez hizkuntzan.
Boterea
* “Alderdia gobernu txiki bat bezala antolatzen da”, eta horrela jokatzen du ere.
* Espainiako politika eta gobernu hauekin polizien esku dago herritarren patua.
* Erlijioaz gain politikak, sarri biak ala biak eskuz esku, asmakeria kontaezin asma ditu beraien probetxurako, gizakiaren bizitza galarazi eta zorion aukerak lokaraziz.
Zertzeladak
* Konkretatu gabe hitz egiten dugu politikaz, erantzukizunik hartu gabe, eta hori ihesa da.
* Ez da berezkorik, denak du arrazoiren bat. Polizien basakeria orok du atzean politiko bat.
* Kausalitatea oso inportantea da politika kontuetan, horrek erakusten baitu jarrera askoren egia eta sinesgarritasuna.
* Gizartea kolokan jarri dezaken zerbait eta norbait behar du Estatuak gizarte hori konexionatuta edukitzeko.
* Zinismoa ere ikasi egiten omen da, baina karguak berarekin daramala dirudi politikan.
* Historiak argi erakusten du erakunde erlijiosoa ez ezik, erlijoa bera izan dela gaizkikintza eta inpiokeria askoren erantzule eta eragile. Politika ere.
* Hitzak asko eta ekintzak gutxi, arrazoiez aberats eta sosaz urri, izurrite politiko eta ekonomiko garaietako gaitza.
Kartzela
*Kartzelan ez dago ordurik, denbora luzea soilik.
*Kartzelan ziegako giltza-hotsa da denboraren neurgailua.
*Kartzelakoa hormigoi-denbora da.
*Hormigoizkoa eta burdinazkoa da kartzelako denbora.
*Kartzelan dena da gezurrezkoa.
*Kartzelan egotea inon egotea da.
*Sorterria aldean daramanak badu nora joan, preso arren.
*Munduak mundua izateari uzten dio kartzelan.
*Kartzeletan behintzat, botereak ez du bere aurpegia ez mozorrotzen ez gordetzen, tirania bezala agertzen da, bere xehetasun txikiekin.
*Kartzelan dena da gezurrezkoa.
*Begirada ere ez diote uzten atxilotuei, buru osoko kaputxa jartzen baitiote, ez inork ezagutu ez dezan, bere nortasunaren babes eta askatasun osoa kentzeko baizik.
*Itxaropena eta bizipoza, kartzelaldiaren zentzua gordetzen laguntzea izan behar du presoekiko kanpoko helburu nagusia.
*Senide eta lagunenak bisitetan, gutunetan edo irakurketan, ahoskatuak edo idatziak, hitza izanik ere bizipoza biziarazteko arma nagusia, kanpokoen jarrera eta ekintzak dira presoen iraupenerako arma nagusiak.
*Justiziaz baino erruki sentipenaz mugiarazi nahi izaten da herria. Presoen arazoan kasu.
* Sentimenduari eragiteko bezain larria izanik ere presoen egoera, justizia da batez ere kartzelaren arazoa, egoera injustua izatea alegia.
Euskal presoak
*Egia izanik animalien artean izaki inteligentea dela krudelkerian saiatuena, kartzelak eta euskal preso politikoenganako Espainiaren jokabidea da krudelkeria estatu atzeratuen inbentzioa delakoaren froga argi bat.
*Euskal presoak ez dira gizakiak Estatu Espainolarentzat. Bere borrokaren zentzua kentzea da Estatuaren helburu nagusia, pertsona bezala desegin.
* Onenak, dena eman dutenak kartzeletan edo hilda daude.