Burutapenak 2
Heriotza
Heriotza
* Heriotza ez da jolaserako lurraldea.
* Naturaltasunez bezala joaten gara hiletetara, baina hileta orok du halako lutozko giroa, norberaren dolua balitz bezala.
* Beranduegi hiltzen garelakoan egon ohi naiz sarri.
* Hiletak dira gizartea islatzen duen ispiluetariko bat. Agonia aurreko hilzorikoaren jarrerak erakusten du bizitzari buruzko bere filosofia. Hilzorikoari buruzko jarrerak erakusten du ingurukoen berarekiko hurbiltasunaren tamaina.
* Heriotza beti da bizien arazoa, inola ere ezin izan hildakoarena.
* Bizi garelako gara heriotzaren beldur.
* Bizi izan garen moduaren kontzientzia da hiltzerako lagun bakarra.
* Heriotza ez da sekula neutro. Agian bai.
* Hil nahiko zenukeen erara bizi.
Hil ondoren
* Ezinen asmakizuna da hilezkortasuna.
* Bada jende bat hil eta gero bizirik darraiena. Baina bera ez da enteratzen.
* Hil ondoren beste mundu batetan izan dezakegun askatasuna bizitzeko aukerak ez du inolako erakargarritasunik mundu honetako askatasun ustel hau dastatu eta gero.
* Hil ondorengo desagertzeak lasaitasuna damaio bizitza honetako existentzia ziztrinari.
* Heriotzak uso batzuk munstro bihurtzen ditu et munstro batzuk uso.
* Hilda gaudenean ez dugu hilda gaudelako kontzientziarik.
Zertzeladak
* Ez dago garairik legenda bihurtzeko; heriotzaz harago, osagai ezberdinak behar dira horretarako.
* Heriotzaren antzerakoa da loa, kontzientziatik aldentzen gaituelako, baina ondoren kontzienteagoak izateko ernamuina da loa.
* Egunari paseatzeko alditxo bat osten dakienak lapurtu dio heriori denboraren zati on bat.
* Baditu bere abantailak goiz hiltzeak.
* Heriotzari diogun beldurra gainditzea besterik ez da norbere buruaz egitea.
* Heriotzari pultsua hatzeko arrisku zaletasuna kulturaren bertuterik handienekoa bada, erruleta errusiarraren jolaskideak lirateke pertsonarik kultuenak.
Idaztea
Zer den
* Bidegurutze bat da idaztea, zer izan nahi duen erabaki behar du uneoro idazleak.
* Autoerrauste-ariketa egokia omen da idaztea: tarteka bai behintzat.
* Legerik gabeko lurraldea omen idaztea: hala uste dut nik ere, metodo jakin bat jarraitzen duena erdibidean geratuko da.
* Ezinezkoa da literatura eta bizitza bereiztea, beti izanen da idatzitakoa idazlearen nolabaiteko isla, berdin irakurlearena ere.
* Irakurleari pentsaraztea de literaturaren zeregin nagusienetarikoa.
* Egia da ez dela gustagarria idazten ari denaz jardutea, intimitatea urratzea bezala baita idaztea.
* Soroan hazia bezala, ideiak hausnarketarako ereitea da idaztea.
* Alde isil bat dute ezkutuan hitzek, hori eskaintzea da idaztearen misterioa eta lilura, oso gutxiren esku dagoena.
* Idaztea norbere buruarekin hitz egitea da.
* Idazte saio bakoitza zerbait berria bilatzea da, arrisku bat, beldurraren ertzetik joatea, aurrera begiratzea.
* Odola balira bezala hitzak orrialde batera isurtzea da idaztea.
* Idaztea heriotzaren aurkako borroka omen, esan ei batek
* Hitz idatziak azala jartzen dio pentsamenduari, baita mozorroa ere sarri.
* Idaztea da norberari gauzak kontatzeko erarik sakonena, idaztea norberarekin elkarrizketa baita. Beti.
* “Min espiritual hori adieraztea da idazlearen erantzukizun sakratuetako bat”.
Barruan daramazun zerbait azaleratzea da idaztea, baita norbaitekin hori partekatzea ere.
* Hitzez esan ez diren edo esateko zailak diren xehetasunak aipatzeko aukera berezi aparta da idaztea.
Zergatia
* Egunerokoa idaztea norbera ezagutzeko tresna izan daiteke.
* Barnetik sortzen zaion premia batez bultzatzen du idazlea idaztera.
* Ahozko hitzekin trakets izateak dakar sarri idaztea.
* Barnean nolabait bizi duguna azaleratzen digu nobelak eta edozein idazkik, horregatik sinesten duguna eta sinesten dugunena irakurtzen dugu.
Zertarako
* Liburu bakoitzak, edonolakoa dela, du bere erritmo eta tenpusa, erritmo eta tenpus horiez irakurlea kutsatzean datza liburuaren eragina.
* Askorentzat, irakurle nahiz idazle, da terapeutikoa literatura.
* Gaurkoa deszifratu eta geroa asmatu, hori da egin behar duena idazleak, lehengoaz ari denean ere.
Gizakia barne barnetik astintzea izan behar du arteak edozein dela ere modalitatea: edozein ekintza, gizakia barnetik astintzen duenean arte bihurtzen da.
Sormena
* Lan astuna bihurtzen da ikusitakoaz idatzi beharraren dema.
* Ekintza pribatua izateari uzten dionean bilakatzen da artifiziala idaztea.
* Hitzek eta kontakizunak, bere bidea egiten dute idazlea behartuz.
* Ez dakit zerk egiten duen on literatur lan bat. Irakurle bakoitza du bere irizpide propioa. Lanaren definiezina den sorginkeria kutsu horrek egiten du on literatur lan bat. Idazlearen arima erakusten duen iratxo horrek egiten du on literatur lan bat.
* Definiezina den sorginkeria kutsua duen zerbaitek, idazlearen arima erakusten duen magia puntuak, iratxo ikusezin batek, … egiten du on literatur lan bat
* Asko dira ondo idazten edo zerbait ondo egiten duten arren, sortzaile ez direnak, ekarpenik ez dakartenak.
* Idazlea bera da idazlanak lehenengo hunkitu eta ukitu behar duena, eta ondoren, eta soilik ondoren, hunkiaraziko du nolabait irakurlea. Bi baldintza horiekin da idazlan bat sortzailea.
Idazlea
* Emankorra dela uste dut ignorantziatik idaztea, nahitako ezezagutza behar baita, baita harrokeria apur bat ere, baina batez ere ausardia, besteentzako idazten denean.
* Beharrezkoa du idazleak irakurtzea, taxuago baloratzeko norberarena, aberasgarria baita lotsa puska bat sentitzea.
* Idazkera xaloz idatzi ala literatura eginez, idazleen dilema izan ohi da.
* Idazleak ezin du idaztea utzi.
* Etsigarria gertatu ohi da ametsetik hitzetarako jauzia idazlearentzat.
* Zenbait idazlek izaten dute modu ezberdineko halako ukitu bat urrutiko egiten dituena.
* Idazlea eta pertsona ona batera izaterik ez dagoela esan duenik ere ba omen da. Gehitxo.
* Pentsamendua sentimendu bihurtzea da idazlearen garaipena.
* Idazlea kapaz izan behar da triste dagoenean alai idazteko eta alderantziz.
* Ekiditen ahalegindu arren, idazleak beti utziko du bere aurreko esperientziaren urratsa bera lanetan.
* “giza arimaren ingeiari”: Idazlearen definizio bitxia, erreala eta utopikoa, aldi berean.
* “Konponbiderik gabe auzia da: nolako pertsona, halako hizkera; nolako landarea, halako fruitua; nolako txoria, kalako kantua; eta nolako idazlea, halako obra”. Hori horrela da, iruzur egiten digun idazlea sakonean iruzurgilea delako da, nahiz beste itxura bat eman.
* Min espirituala adierazteko ahalmenean dago idazlearen kategoriaren neurria.
Irakurlea
* Irakurtzearen gozamenean gorpuzten dira nire burutapenak.
* Irakurketa oro da idazlearekin biltze bat, sakonean maitasun, gorroto, hurbiltze edo urruntze sentipenen istorioa.
* “Autore batek beste autore baten liburua irakurtzen duenean, elkarrizketa bat sortzen da, maitasun istorio bat”.
Edukia
* Ideia abstraktu likidoa bihurtzen da sarri idazkia.
* Nire aurreko idazki guztiak, idazle guztienak bezala, iragana dira jada, bizitza puzketak, iraganeko objektuak, fosiltzen doazen bizitza puskak.
* Harrigarria da nolako miresmen eta liluraz hitz egiten den gehienetan ezagutzen ez den zerbaitez.
* Beti dago bizitza bat edozein liburutan, egilearen isla izan ohi da.
* Garestiak eta urriak dira ideia onak, oso noizean behingoak, eta garesti ordaintzen ditu idazleak, bururatutakoak letraz erditzea zaila delako.
* Hitz justu zuzen zehatzek dute energia, soberan daude hitz betegarriak, asperdura dakarte.
* Ideia ederrak lantzean behin besterik ez omen datoz, esan ei batek.
* Abiadura propioa du liburu bakoitzak, edonolakoa dela ere, bere erritmo eta tenpusa: erritmo eta tenpus horiez irakurlea kutsatzean datza liburuaren eragina ez ezik misterioa eta magia.
* Ez dago zergatik errealista izan idazterakoan, zergatik gertakizunei atxikita idatzi, baina irudimen eta asmakizun handiena duen idazleak ere, bizitzari lotuta, bizitzaren isla izanen da bere lana.
Egia
* Plus batekin transmititu ohi ditu bere sentipen eta bizipenak idazleak.
* Idatzitakoa hor geratuko da betirako, zikina ala garbia, idatzitakoaren araberakoa izanen da, hor dago koska, gezurrak ere betirako geratzen dira idazten direnean.
* Idazle orok gordetzen du egiaren zati handi bat, lanak berak eskatuta, edo inguruaren beldur edo presioz.
Baldintzak
* Definiezina den sorginkeria kutsua duen zerbaitek, idazlearen arima erakusten duen magia puntuak, iratxo ikusezin batek… horrek egiten du on literatur lan bat
* Literatura kutsua eman nahi zaionean idazki bati, artifizialkeria sortzen da, naturaltasun falta.
* Osagai eta baldintza asko daude idazle baten ekarpenen eragina gauzatzeko.
Literatura
* Egilearekiko ideiak eta sentipenak konpartitzea da literatura.
* Emozio iraultza bat eragin behar du literaturak.
* Liburuak, existentzia ulertu nahiaren saiakera.
* Giza kondizio eta munduaz arduratzen den artea omen literatura.
* Literatura ez da hitzontzikeria.
* Zalantzaz beteriko armak bezalakoak dira liburuak, eztanda egiteko pronto.
Poesia
* Jolas literarioa besterik ez da zenbait poesia, hitzen arkitektura.
* Ze zaila da poeten metaforetan, egon dagoen arren, egia bilatzea.
* Lerroen artean dabilen tximeleta definigaitz horrek egiten du erakargarria poesia.
* Ez naiz poeta, ezta poema dastatzailea ere, poesiaren misterioak erakartzen nau soilik.
* Ebokazio ahalmen indartsu bezala gogoratzen du Juan Luis zabalak poesia.
* Bakardadeak umotu egiten omen du poesia: batzuetan.
* Ametsezko bizitza bat izan daiteke poetarena.
* Unean uneko istant eta errealitatea bizitzeko modu berezi bat behar du izan poesiak.
, Zorabioa eragiten dute gaur egun, zenbait poema eta poetek, askok, edukiagatik baino edukia aurkitu ezinagatik.
Ipuina
* Ipuina: fikzioa da ala errealitatea, irakurleak jartzen du neurgailua.
Zertzeladak
* Notak hartzea ez da idazle plantak egitea, memoriaren ezinak eta hutsuneak betetzea baizik.
* Idazlearen morroia da itzultzailea.
* Idatzitako hitzaren gainean gain-bizia da pentsamendua.
* “Kontsolagarri dira nobelak, idazleak, tirano harro horrek mesede hori egiten digulako; egiturarik gabea egituradun eman, kontatu”.
* Gaur egun medioek ezartzen dute idazle baten maila. Idazlearen pentsamenduak baino gehiago.