Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Bururapenak KartzelaII

Bururapenak KartzelaII

Jon Etxabe 2016/09/12 10:25
Kartzela II Xabier Amuriza irakurriz jasotako burutapenak dira batzuk, Ibargurenen poemetatik jasotakoak besteak. Ia hitzez hitz gehienak, nire beraiei buruzko balizko gogoetek baino indar gehiago dutelako eurek. Ez datoz kakotx artean ez nituelako horrela jaso eta ez nuke jada jakingo zehazten nirea eta eurena. Horrela daude ordenagailuan; daudenez eskaintzen diet gogoko dutenei, merezi dutelakoan kartzelaren izaera gordina ezagutzeko.

Kartzela II

 

Xabier Amuriza irakurriz jasotako burutapenak dira batzuk, Ibargurenen poemetatik jasotakoak besteak. Ia hitzez hitz gehienak, nire beraiei buruzko balizko gogoetek baino indar gehiago dutelako eurek. Ez datoz kakotx artean ez nituelako horrela jaso eta ez nuke jada jakingo zehazten nirea eta eurena. Horrela daude ordenagailuan; daudenez eskaintzen diet gogoko dutenei, merezi dutelakoan kartzelaren izaera gordina ezagutzeko.

 

 

Xabier Amuriza irakurriz

 

Kartzela

Grina eta dezepzio enkubritu guztien birringailu gerta daiteke.

“Gu ez gaude irizteko” dio kartzelariak: hala da, uniformez eta egituraz militarrak dira kartzeleroak, ezin dute ordenei buruz iritzirik eman, obeditu besterik ez.

Jauregiak geldiro, espetxeak geldi.

Funtzionario zirina txarra bada, funtzionario aspertua ez da hobea.

Funtzionario berria, gaizto ezaguna baino okerragoa.

Begiz inguratutako zuloa da kartzela.

“kartzela kartzela  da” tautologia nahikoa da problema guztiak esplikatzeko.

Erle kolonia bat da.

Tren berrien zain egoteko geltoki txarra.

 

Kartzelan:

Inoiz ez dakizu aurreikuspenak non huts egin dezakeen.

Zorteak ez du aurpegirik kartzelan ere.

Mugidak beti gertatzen dira bat-batean eta gutxien ustean.

Aise gertatzen da komunikazioaren dohain nagusietako bat: solasa abandonoz utzi, ondorioetara iritzi baino.

Argudioak ez du zentzurik.

Distantzia nanoetan jokatzen da unibertsoa

Eguneroko ogia da eztabaida, ia denboraren propiedade bat

Eguneroko jarduerak, denborak, era sibilinoan garatzen ditu sinpatia eta antipatia pertsonalak

Eguneroko jardueran taldea sarritan banatzen eta armintzen da, baita azpitaldeak sortzen ere

Taldeko azpitaldeak, gai ezberdinen inguruan, jarrera bereizietan, inoiz kontrajarrietan, lerrotzen dira

Suposamenak, zenbait egoeretan, ez dute balio

Ze kontsolapen axalak, insolidarioak, sortzen diren egoera larrietan

Larritasun handitik harako arrakastak gogo beldurtienak ere aditu bihurtzen ditu

Askatasuna indartsuagoa  da itomena baino

Ezin da insolidario izan

Lanak astiro joan ohi dira, hots, presoen abiaduran

Denborak kartzelan  beste neurri bat du

Ez dago guardia sanorik

Kan-kan atean entzutea baino alarma intriganteagorik ez dago

Edozein lekutan ezkuta daiteke maldizioren bat

Kontradiktorioa badirudi ere, presoen kartzeleroekiko bijilantzia garantia osokoa izan behar du

Ez dago aurrerabiderik bigunetik

Bakoitzak bere buruari erantzun behar dio

Kanpoko lilura emozioek gidari txarrak dira

Egoera estremoetan ere gaiztoak izatera kondenaturik ote gaude?

Bakarraren akats batek talde osoa honda dezake

Bakarraren garrantzia totala da talde bat dagoenean

Bakoitzak bere baitan estrangulatzen du ikara

Zatiak zatiekin enpalmatuz lortu daiteke zerbait kartzelan

Xehetasun txiki askori erreparatu behar zaio eta kontutan hartu

Beti dago mugimendua, ezer mugi ez dadin

Bakarraren garrantzia totala da talde bat dagoenean

Bakoitzak bere baitan estrangulatzen du ikara

Zatiak zatiekin enpalmatuz lortu daiteke zerbait kartzelan

Beti dago mugimendua, ezer mugi ez dadin

Segurantzarik ez dago ezertan, hain gutxi zuzendariaren

Bakoitzak bere baitan estrangulatzen du ikara

Segurantza osorik ez dago ezertan, hain gutxi zuzendarien zentzuen

Ihes nahian dabilenak lehenbailehen nahi du

Batez ere aukerak daudenean probestu behar dira

Aurrea jo ahal duenak ez dio itxaron behar atzetik etorri ezin duenari

Sekula ez da izan modurik ezer egiteko “segurantza osoz”

Linterna kartzelan?, Zertarako?

Zenbait egoeretan, sentimenduak gai radioaktiboak lez tratatu behar dira

 

 Kartzelaren

Gogorrena ez da hainbeste askatasun galdua, nola barruan aurkitzen dena

Ez dago distantzia minimorako aukerarik

Kartzelaren jokabidean zentzugabekeriak nahasten dira, eta ergelkeriak sortzen funtzionariengan

 

Kartzelak

Berez, asaldu erantsirik gabe, nahiko tentsio eta irritazio dakar

Ezin baitu zernahiren esplikazio izan

 

Kartzelako

Hizkuntzarik inportanteena isilkuntza da

Bizitza hari inposibleekin iruten da

Debeku gehienak zergatiak ulertzerik ez dutenak dira

Bizitza gozamena da erantzun  gabeko galderak  maite dituzten filosofoentzat 

Elkarbizitza gehiago funtsatzen da zer esanean baino zer isilduan

 

Presoak

Konstelazio estu bat bezala dira, non distantziei eusteak bermatzen duen oreka, zeina halaber bermaezina den horren espazio mugatuan,

Kondenaturik daude talkara eta tentsiora, onenean tentsiotik ezin dira libratu

Ezin du utzi, tornado batek, edozein dela ere, taldearen oreka lehenik ere zaila kraskatzea

Preso batzuek gara dezakete halako konfiantza bat kartzelero bategaz

Presoaren mehatxuak ez dauka ezertarako efikaziarik kartzelan, ekintzek soilik edukitzekotan. *

Preso batzuekin, zenbait baldintzetan, lagun eta laguntzaile bihurtu daiteke kartzeleroa.

Behin presoak erabaki bat hartuz gero, talde-erantzuna granitikoa da

Presoa beti dago zigortua, zigor-ziegan ez dagoenean ere

Preso sozialak preso politikoekin ez nahasi, garai bateko kartzela politika

Kartzeleroen suspikazia metodikoari eragingo ez dion bijilantzia eta ekina behar du

Inoiz ezin du pentsatu zerbait ezinezko denik

Elkarren gainean bizi dira, asko eta asko toki estuan

 

 

 

Ibargurenen poemak irakurriz

 

Kartzela:

0. Bizitzak eta pentsamenduak lau ertz dituen gaua.

1. Bihotza ardagai ezin sikatua bihurtzen duen bakardadea.

2. Olaturik gabeko lurraldea.

3. Lurralde enkoadernatua.

4. Lurralde arrotza.

5. Lurralde laiotza.

6. Esperantzaren isiltasuna.

7. Nortasun agiririk gabeko bakardadea.

8. Alanbrezko ostertza.

 

Kartzelan:

0. Denboraren diktadurak geroaren aldabak apurtzen ditu.

1. Etorkizuna idazteko ere kapaz ezin izan daiteke.

2. Desira gatzatu besterik ezin daiteke eskaini.

3. Oroitzapenak zibilizazio galdua baino ez dira.

4. Presoaren eta munduaren artean giza-has da bere itzala.

5. Bideak idatziz egiten dira.

6. Ez dago ez libertaterik eta libertatea idatzi egiten da.

7. Orainak bakarrik existitzen du.

8. Inork non dagoen ez dakien inoren lurra da oroimena.

9. Unibertsoa zapata-kaxa baten barruan kabitzen da.

10. Ez dago ez mendirik, ez errepiderik ez gasolindegirik.

11. Ez dago etxerik, ez kale-kantoirik, ez ostaturik, ez eta    mundurik ere.

12. Mundua beste aldean asten da.

13. Askatasuna titare barruan kabitzen da.

14. Oroitzapenak poltsikoan daramatzate txikitan kanikak bezala.

15. Ez dago ezer eztirik. .

16. Esperantza da inoizka itsasten den lore bakarra.

17. Oroitzea beharrezkoa. .

18. Ez dago zerurik bala batek zulatutako isiltasuna baizik.

19. Ez dakite noiz hasten den biharra, noiz amaitzen iragana.

20. Ez dago zerurik, beltzagoa da beti gaua.

21. Sentipen hitsak berdintzen ditu gauak eta egunak.

22. Hitzak hurbilarazten biharko gaurrera.

23. Hitzak irekitzen zirrikitua mundurantz.

24. Esperantzak egiten du gizakia.

25. Bakardadearen hezea da eguneroko bezero.

26. Harresitzarrek zeruaren ahosabaia atzamarkatzen dute. .

27. Nonbaitetik datozen haur ahotsek gizarteratzen dute nahia eta ezina.

28. Ahotsa ere deserriratua.?.

29. Sarraila hotsak beste egun bat giltzatu duela adieraztera dator.

30. Harrizkoak dira eleak alanbrezkoak etorkizunak.

31. Maitasunak gutun baten forma hartzen du.

32. Esperantza urrunean erdikusten den bandera arrotza da. .

33. Urmael hustuak dira presoen begi ahantzi eta idorrak.

34. Izan gabe gara.     

 

 

35. Bisitarik ez  /  mundua begien aurretik joan da.

35. Egunona sarraila hotsen ikara hotsa da.

36. Herrari dabil zazpi metro karratutan presoa.

37. Ezer ez zaio presoari gelditzen ukamena ez bada.

38. Alde guztietan egon nahi eta ezin.

39. Atzo aspaldi da.

40. Huntzak denbora estaltzen du begietan.

41. Itsasoak mezurik ez dakar.

42. Hitzak sobera daude.

43. Maiteminduak elkarren oroimenean bakarrik bizi dira.

44. Denboraren hilabete hustuetan galduz doaz urratsak.

45. Ez daukana da duen guztia.

46. Nork daki non dagoen bertako gauaren mugarria.

47. Letargia kiribildu baten argizaiola bihurtzen da.

48. Lurkara d a presoaren mina.

49. Sarraila hotsek herrimina zauritu nahi dute. .

50. Absentzia besterik ez du aurkitzen.

51. Zaharminez jota dator haizearen uhuria.

52. Ahoz ahoz datoz olatuak oldozmen oinustuetara.

53. Bihotza deserrian da.

54. Bagara edo ez gara ala bagara eta ez gara.

55. Maitearen libertatea amesten da.

56. Isilean maitatzen da abisu eman gabe.

57. Lohiri desabitatua da tristezia.

58. Buztinezkoak dira minak.

59. Beste zerurik galdetzen da. .

 

Kartzelak:

Leiho-burdina herdoilduzkoak.

 

Kartzelara:

Metereologoek iragartzen  duten eguraldi ona ez da iristen.

 

Presoa:

0. Urratsez urrats nongura dabilen joalea patioaren ertz batetik beste ertz batera.

1. Nonahi izaterik gabekoa.

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.