Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / BIZINAHIA

BIZINAHIA

Jon Etxabe 2022/11/28 17:20

41

Otorrinoa

Bidegurutzea beti da ezbai

nire eztarriko bi bideok lez,

otorrinoa etsiaraziz

biriketara tematu da tutua

urdailera behar zuenaren ordez,

elikatu ezinik geratu naiz.

 

Adituak, ezjakinok bezala, tarteka

huts egiten dute bidegurutzetan.

 

 

42

Garagartzako erlojua

Denbora joanaren testigu dut

Garagartzako eliza-dorreko

erlojuaren oihartzun leuna

ordu eta ordu-erdiro zintzo.

 

Garagartzako ordu iragarlea

gau luzeetako bidelaguna.

 

43

Neu

Datoz eta doaz

batek zimiko

besteak galde

hor galtzen dira

hurrengora arte

 

Gaitzak eta zenbakiez

markatutako  bakteria

naizen sentipena dut.

 

Historial bat naiz

ordenagailuko datua

 

 

44

Bezero

Ospitaleko bezerotza

latz ordaintzen den

beharrezko morrontza

 

bezeroa

gehienetan

menpe

 

 

45

Sinonimoak

Astiro,

pazientziaren

sinonimoa da

aterpe honetan.

 

paz : bakea

ciencia : osasuna

 

pazientzia

 

 

46

Ahalak eta ezinak

Harritu egiten naute

nire baitan dauden

zenbait ahal eta ezinek,

poztu eta zalantzatu ere

zenbatek eta zenbaitek.

 

Ahala eta ezina

elkarren ifrentzu

 

 

47

Pazientea

Pazientzia zeurekin

antsia baretzeko,

pazientzia guztiekin

ezina ez kutsatzeko,

pazientzia edonola

denbora ez luzarazteko.

 

Nonbaiteko gozokiak

dira “pazientziak”

umetako  oroimenetan

 

48

Bakar

Orbitako guzti hauen

zurrunbilo etenik gabean

bakardadea bizi dut

bakarrik ez arren.

 

Milioika kilometrotara

dago gaueko izar bakoitza

zeru berekoak denak.

 

 

49

Denbora

Ezer gutxirako balio du hemen erlojuak

orduak aspergarriagoak egiteko gehienez

ezberdin neurtzen da kanpoko joana

sabaira begira marinela izarrei lez

egun eta gau ezinbestekoez harago

osagilea, janaria, nor erizain, bisitak

dira denboraren erreferentzia guretzat

 

Orduak bizkortzea da desio biziena

baina bere denbora behar du denborak.

 

 

50

Geroari so

Nahiari, bizitzari

ateak ireki

ez da beste aukerarik

etiketak: Bizinahia, Burutapenak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.