Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / Ze ezberdinak diren Bretainiako eta hemengo hondartzak

Ze ezberdinak diren Bretainiako eta hemengo hondartzak

Mikel Larreategi 2013/08/11 12:21
Aurtengo udan Bretainiako eta Euskal Herriko hondartzetan egon naiz, eta zein desberdinak diren biak! Haiek lasaiak, isilak, jendeak zaratarik ateratzen ez duen tokiak. Hemengoak iskanbilatsuak, jendez beteak eta lasaitasunetik urrun daudenak.
Ze ezberdinak diren Bretainiako eta hemengo hondartzak

Saint Cast-le-Guildoko hondartza

Aurten ere xake-bidaia egin dugu abuztua hasteko. Aurtengo helmuga Bretainia izan da, bertako Plancoët herrian jokatu dugu txapelketa eta Saint Cast-le-Guildon hartu dugu ostatu.

Goiza edo arratsaldea libre izan dugun egunetan etxe ondoan genuen hondartzara joan ohi ginen. Lekua sobera izaten zen bertan, alde batetik tamainagatik eta bestetik jende asko ez zelako egoten. Baina nabarmenena isiltasuna zen.

Zure aldamenean zeudenen hitz erdirik ere ez zen entzuten. Munduaren beste puntan inork sekula bisitatu ez duen hondartza bat zirudien. Umeak jolasean bai, baina isiltasunean. Eta kotxeak hondartza ondoan uzteko tokia besterik ez.

Hara joan aurretik, eta baita ostean ere, gure kostaldeko pare bat hondartzatan egon nintzen eta espektakulua guztiz kontrakoa: aldamenekoarentzako (edo hondartza guztiarentzako) hitz egiten duena, haurrak negarrez, harea batetik bestera botatzen duena, ... Ah, nola heldu bertara? Hiru kilometro aurretik kotxeak errepide bazterrean... Garraio publiko maitea!

Deskantsatzeko eta lasaitasuna bilatzen duenarentzat guztiz gomendagarriak Bretainiako hondartza horiek. Pixkat urruti daude eta ura hotza dute (oso hotza), baina lasaitasunaren itsasoa dira.

asier
asier dio:
2013/08/11 21:12
Datorren urtian Galiziara juan biharko dozue. Han be, lasai, ixil, gustora,... Baina seguru, azkenian, hamengo hondartzetara itzultzeko gogoz beteta zegoziela ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.