Sartei - Sagartegieta
Mikel Larreategi
2020/06/30 20:45
Sagartegieta edo Sartei, Eibarren Arrateballean dagoen jauregi-baserri bat da. Bere egoera oso txarra da, teilatua eta barruko horma asko erorita ditu, baina monumentu izaera omen du. Hemen gaur hartutako argazkiak.
Eibartarrak zerrendan aipatu zen orain dela gutxi Sarteiren gaur egungo egoera kaskarra (informazio gehiago javitxooren blogean) eta gaur, beste lantxo baten aitzakian, inbestigazio lanetan aritu gara lagun batzuk. Hona hemen han egindako argazkiak.
Hementxe Sagartegietaren kokapena, norbaitek joan nahiko balu https://www.openstreetmap.org/[…]/-2.43752