Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / Mizpirak ezagutzen dituzu?

Mizpirak ezagutzen dituzu?

Mikel Larreategi 2020/11/17 19:12
Orain dela pare bat aste, bulegoko kafe orduan, lankide batek ea mizpirak ezagutzen genituen esan zuen. Bere neska-lagunaren baserrian hartu omen zituzten eta jatera joan zenean ez jateko, usteldu arte itxaron behar dela esan omen zioten.

Mizpirak, mizpillak edo mixpillak. Sekula jan gabe nengoela eta horrela amaitu zen elkarrizketa, Wikipedia irakurri eta lanera itzuli ginen. Egun batzuk beranduago, ordea, Eibarko merkatu plazan baserritar bati ikusi nizkion mizpirak. Lanean komentatu eta joan zen ostiralean libra bat erosi nion Maria Pilarri.

Mizpirak
Mizpirak

Aurrez galdetu egin nion mizpiren inguruan, sekula jan gabe nengoela eta ea nolakoak ziren edo. Eman zizkidanak oraindik usteldu gabe zeudela esan zidan (gogor-gogorrak zeuden, intxaurrak bailiran) eta egun batzuetan mahai gainean uzteko. Otzaratik bat hartu eta eskuarekin zapaldu zuen zulo antzeko aldetik barruko fruitua ateratzeraino. Sagar egosi antzeko fuitua irten zen barrutik ez jateko ere antzeko zaporea, ez dakit nola azaldu. Hori bai, barruan 4 edo 5 hezur txiki. Tripetarako oso onak dira hazur hórrek esan zidan Maria Pilarrek.

Mizpirak zapalduta, barruko fruitua aterata
Mizpirak zapalduta, barruko fruitua aterata

Eta hemen ditut mahai gainean, lehengoan jan nituen batzuk eta bihar bulegora eramango ditut, guztion artean dastaketa egiteko.

Mizpiraren hezurtxoak
Mizpiraren hezurtxoak

Maria Pilarrek beste gauza bat ere esan zidan: oraingo gazteek ez dituzte ezagutzen mizpirak, eta hamen plazan ez baina San Andresetako ferixan asko saltzen dira.Ba bulegoko gaztenak eman zizkigun guri ezagutzera 😂 😂

Aprobetxatu oraintxe amaitzen ari dira-eta, agian datorren astean ez da mizpirarik geratuko.

Mizpira parea
Mizpira parea
etiketak: mizpirak
Enrike Sosola
Enrike Sosola dio:
2020/11/18 19:29
Mizpilla fruitu ederra da, gozua. Ondo heldutakuan (usteldu barik, lizundu barik)nik azala kenduaz aho betean jaten ditut. Gure etxean bada usadio, siniskeri edo jolasa mizpillaren hazien inguruan: jandako mizpillaren hazi-kopurua bikoitia bada zoritxarrekoa zu, eskillarapetik pasatzia leztxe; apartatutako hazien kopurua bakoitia bada jokatu loteria.(Perrekin gauza bera: idien apatxak babesteko perrak nonahi azaltzen ziren baserriko soro-lur, mendietan eta aurkituz gero zulo-kopuruari erreparatu azkar: Bikoitia bada malo, bakoitiak eguna argitu dizu).
Oier G
Oier G dio:
2020/11/24 13:19
Kuriosua: Eibarren zuek diñozuen modura jaten diraz, oso-oso helduta. Oiartzunen ostera (aitta-amagiñarrebak erakutsitta, basarrittarrak bixak) ez dago hain helduta jateko ohitturia: justo-justo barruan baltzitzen hasitta, halaxen gustatzen jake hangueri.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.