Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / EITB Nahieran Raspberry PI baten oinarritutako media-center baten

EITB Nahieran Raspberry PI baten oinarritutako media-center baten

Mikel Larreategi 2016/02/27 23:50
Orain dela urtebete inguru Raspberry PI bat erosi nuen, hasieran gauza bat egin nahi nuen berarekin, baina azken hilabetetik guztiz bestelako gauza baterako darabilt: telebistarako media-center gisa.

Kodi
Kodi

Nire telebista "Smart TV" horietako bat da, baina badirudi lehenengoetakoa dela, edo Samsung-ek ez diola eguneraketarik jartzen, eta dituen aplikazioak hala moduzkoak dira, eta Youtube-rena aldiz guztiz deserosoa da.

copy_of_IMG_20160229_220937334.jpg
tvalacarta plugina

Azkenaldian Raspberry-ekin egindako media-centerrei buruz pare bat artikulu irakurriak nituen eta proba egin nuen, eta baita asmatu ere!

Nire Raspberry-an OSMC sistema eragilea instalatu nuen, instalazioan bertan media-center lanak egiteko Kodi softwarea zetorren (lehen XBMC izena zuen, ikusi Wikipedia informazio gehiagorako).

Baina zer da media-center bat? Ordenagailu baten, edo disko gogor baten izan ditzakezun, irudi, pelikula edo musika telebistan era eroso baten ikusteko aplikazioa. Aplikazioak ordenagailutik hartuko ditu fitxategiak eta telebistara bidali han ikusteko. Gainera, plugin sistema bat ere badu, eta aplikazioak deskargatzeko helbideak ere bai, eta horien bidez jendeak garatutako aplikazioak instalatu daitezke. Adibidez, YouTube-rena edo beste hainbat. Hori horrela tvalacarta eta pelisalacarta pluginak aurkitu nituen, horiek interneten dauden bideo zerbitzuak integratzen zituzten media-center-ean, horrela TVE a la carta, EITB Nahieran edo beste hainbat telebistaren zerbitzuak ikustea ahalbidetuz.

Zoritxarrez, EITBren plugina ez zebilen ondo: programak zerrendatzen zituen, baina hortik aurrera ez zuen ezer egiten. Kodea aztertzen egon nintzen eta EITBren webgune zaharrarentzat egokitutako kodea zen, berriarekin ez zuen funtzionatzen. Saiakera bat egin nuen kodea aldatzeko, baina ez nuen lortu bideoak ikusterik.

Utzi egin nuen kontua, handik gutxira youtube-dl ezagutu nuen arte. youtube-dl programa honek edozein bideo webgunetako bideo baten helbidea eman eta ordenagailura deskargatzen du: berdin da youtube, eitb, tve edo zuk nahi duzuna. Gainera python-en idatzita dago, tvalacarta plugina bezala, beraz ordu pare bateko kontua izan zen tvalacarta barneko EITB Nahierani zegokion aldaketak egin eta martxan edukitzea. Proba batzuk egin ostean, egileari bidali nion aldaketa sorta (hemen Iñigo Zendegik bidalitako bigarren aldaketatxoa ere).

EITB Nahieran
EITB Nahieran Kodin

EITB Nahieraneko programa zerrenda

"Bi eta bat" en atalak
"Bi eta bat" en atalak

Herri Txiki Infernu Handiren atalak
Herri Txiki Infernu Handiren atalak

Jaun ta Jaberen atalak
Jaun ta Jaberen atalak

"Gernikako piperrak bixeraz beteak"
"Gernikako piperrak bixeraz beteak"

Hala ere, nahiz eta azkar integratu zuen, oraindik ez du argitaratu nire aldaketa duen tvalacarta pluginaren bertsioa beraz erabili nahi baduzu eskuz instalatu beharko duzu. Saiatu naiz plugin repositorio gisa-edo gehitzen baina ezin izan dut, beraz, zure Kodi bertsioari dagokiona deskargatu, zure Kodi instalazioa dagoen makinara kopiatu (saretik edo USB baten txertatuta adibidez) eta ondoren Configuración -> Add-ons -> Instalar dessde un archivo .zip aukera erabiliz instalatu beharko duzu.

OHARRA: nik Kodi 15.2 bertsioan probatu dut eta ondo dabil. Beste bertsioetan ere funtzionatu beharko luke jatorrizko pluginak funtzionatzen badu. Saiatu lehenengo jatorrizko plugina instalatzen eta hark ondo funtzionatzen badu, probatu hemen jarritakoak.

Zalantzarik edo arazorik baduzu, utzi hemen erantzun bat, mesedez.

Eguneraketa 2016-02-28: Iñigo Zendegik konfirmatu du Twiterren Kodi 14.2 bertsioarekin ondo funtzionatzen duela.

@erralin nik 14.2 bertsioan ondo dabilela probatu dut

— Iñigo Zendegi (@izendegi) 28 de febrero de 2016

 

Eguneraketa 2016-03-03: deskargarako paketeak eguneratu ditut, batzuk ez zuten-eta bertsio zenbakia ondo ezarrita. Gerta daiteke ingurune batzuetan EITBko bideo batzuk ez ikustea, badirudi bideoen kodeketaren kontu bat dela. Ubuntu eta Kodi 16 dudan ordenagailu baten, terminala ireki eta komando hau exekutatuz konpondu dut arazoa: 

$ sudo apt-get install libvdpau-va-gl1 libvdpau1

Eguneraketa 2016-03-04: raspbian eta Kodi 15 bertsioan badabilela esan dit irakurle batek. Nik nire Kodi 16 bertsiora eguneratu dut eta hor ere ondo dabil.

etiketak: tvalacarta, eitb, xbmc, kodi
Iraitz
Iraitz dio:
2016/03/04 19:00
Kaixo.
kodi instalatuta nuen eta eitb-ko bideoak ez zirela ikusita web honetara iritsi naiz.
Zak jarritakoa instalado dut eta pauso bat aurrerago iristen da baina azkenean no conectado jartzen du.
Ez dakit zer gertatzen zaino.
Mila esker egindako lanagatik.
Mikel
Mikel dio:
2016/03/05 13:12
Kaixo Iraitz, ez duzu e-posta utzi eta hentzungoerantzungo dizut, ea ikusten duzun erantzuna...

Hir goitik deskargatu duzu tvalacarta paketea ala Kodiren errepositoriotik?

Zein gailutan, zein sitemarekin eta Kodiren zein bertsiotan dituzu arazoak?
Ibai
Ibai dio:
2016/05/12 22:38
Kaixo.
Hainbat hilabete pasa ditut eitb Kodin ikusi ahal izan gabe, beraz lehenik eta behin eskerrik asko. Baina arazo bat dut eta jakin nahiko nuke bakarra ote naizen.
Arazoa da eitb kanaleko edozein bideo ikusi ondoren beste bideo bat (edo berbera) ikusten saiatzen banaiz errore bat jasotzen dudala eta ezin dudala bideoa ikusi. Bigarren bideo bat ikusi ahal izateko Kodi berrabiarazi behar dut.
Kodi 14.2 eta 15.2 bertsioetan gertatzen zait eta eitb kanalean bakarrik.
Beste norbaiti gertatzen al zaio?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.