Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / Derrigorrez birziklatu ala ez?

Derrigorrez birziklatu ala ez?

Mikel Larreategi 2013/01/18 08:00
Eibarko eta kitto aldizkariaren urtarrilaren 18ko alean argitaratutako zutabea.

Azken hilietan zihar makina bat bidar entzun doguz gure inguruko politikuak atez ate zakarra batzeko sistemiari buruz diskutitzen. Hainbesteraino heldu da kontua ezen atez ateko batze horren aldeko eta kontrako plataformak eta firma-batziak sortu dirala.

Azken barrixa Bergaratik etorri da: sistema horren kontrakuak zakar-poltsak balkoietan zintzilik ipini dittue eta referenduma eskatu dabe herrixak gai horren inguruan erabagi daixan. Sineskaitza ein jata hasiera-hasieratik kontu honek euki daben postura ideologikua: Bilduren inguruko mundu guztia atez atekoaren alde posizionau da, eta EAJ, PSE eta PPren ingurukuak aldiz aurka. Eta alde eta aurka zelan gainera! Ezinezkua da ideia politikuak zaborraren kontura hain zuzen eruatia, ezinezkua!

Nere ustez kontua gaizki kudeatu dabe alde bixek. Instituziñuek egin bihar daben galderia zera da: zaborra birziklatzia derrigorrezkua izan bihar da ala ez? Lehenengo galdera honi erantzun, eta gero hasi zaborra batzeko sistema egokixa zein dan erabagitzen. Neretako erantzuna garbixa da: bai, derrigorrezkua izan bihar litzake birziklatzia. Eta hori zelan lortzen da? atez ate zaborra batuz? kontenedorekin? munizipalak etxera bialduta multak ipintzen? Ba ez dakit, baina hori erabakitzeko bozkatzen doguz 4 urtero politikuak.

Eta udalera eta Diputaziñora be proposamen hori luzatuko neuke: erabaki lehenengo birziklatzia derrigorrezkua ala hautazkua izan bihar dan, eta gero erabaki sistemia.

Argazkia, Bilbo Hiria Irratiaren webgunetik ekarritakoa da bere CC-BY lizentziari esker.

Mikel Orozko
Mikel Orozko dio:
2013/01/19 14:33
Guzti honetatik ateratzen dudan laburpen bakarra Euskal Herriko politikak kiratsa dariola eta gainera horren intentsitateak ez duela bereizten zakar poltsa zein koloretako eta alderdikoa den.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.