Zeharo inguratuta ez
Baina ez, ez gaude erabat inguratuta. Hori pentsatu nuen lagun batek asteburuan honako hau kontatu zidanean:
Bere bost urteko alabak ikastolatik etxera bidean:
- Ama, neska bat ezkondu leike beste neska batekin?
- Baaa, bai,... bai, ezkondu leike neska bat beste neska batekin (nire laguna zentzumenak ernai, hurrengo galdera zein ote den)
- Jo, baina neska bat neska batekin ezkontzen bada, zeinek egingo ditu etxeko lanak?
Izango da horrelako txisterik neska hitzaren ordez mutil ipinita. Baina hau benetan gertatutakoa da.
Ez gaude, hortaz, inguratuta. Belaunaldi berria, aldaketarako gertu.