Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Volvone

Volvone

Elena Laka 2007/05/11 10:10

 

Atzo Eibar-Ermua tranbian, eguerdiko hamabietan. Hiru emakume etxera bueltan trenean berriketan. Elkarrizketa gaia: euren lana. Etxe banatan garbiketa-lanak egiten dituzte, Eibarren. Batak San Juan kalean, besteak Toribio Etxeberria kalean, hirugarrenari ez diot ulertu.

 

“Zenbat gehiago zikintzen den garbitzen dudan etxea neurea baino! Hautsa astean bi aldiz kenduta ere, beti dago zikin. Eta ohe azpiak? Pasa dezakezu aspiradorea astean bi aldiz, eta hala ere, beti hauts pelotak ohepean, hile osoan garbitu ez bazenu bezala!. Eta telebistako pantaila, eta leihoetako kristalak, dena askoz gehiago zikintzen da, oso sarri garbitu beharra dago. Jo, eta persianak? Hori bai zikinkeria! Jakina, Eibarren trafikoak, kontaminazioak, asko zikintzen dute, bat ere zerikusirik ez Ermuarekin, nire etxea ez da horren beste zikintzen, tira, balkoia bai, baina hautsa? Hautsa ez da horren beste aldiz pasa beharrik. Askoz zikinagoa da Eibar Ermua baino. Eskerrak Volvoneri. Nik gauza guztietarako erabiltzen dut: persianak, leihoak, lurra… Kristalak ez, kristalak Glassekin garbitzen ditut. Baina beste guztia? Volvonekin. Urarekin nahastu, piska bat igurtzi eta oso, oso garbi lagatzen du, segituan gainera. Telebistako pantaila ere, Volvonekin. Ez dago Volvone modukorik. Eta oraindik ez dut probatu, baina aldizkari batean irakurri nuen Volvone erretzeko alkoholarekin nahastuz gero, oraindik hobea zela. Hori ere probatu behar dut ba, ea zelan garbitzen duen”.

 

Hori dena entzuten nindoala akordatu nintzen Leirek bidalitako mezuarekin eta Eibarko PSEk hauteskundeak direla eta etxeetara bidali duen aldizkariarekin, Eibar herri marabillosoaren argazki mordoa zeukana. Erretratoetan Eibar eguzkitsu, moderno, trankil eta garbi bat ageri da, itsaso gabeko Marina D’oreko maketa bat izango balitz moduan. Gogoan daukat aldizkaria ikusi nuenean bururatu zitzaidala zenbat montaje eta photoshop erabili zutela argazki horrek ateratzeko. Baina Ermuko hiru garbitzaileen berbeta entzun ondoren badakit ez dela photoshop, ez dela George Lucas: hauteskundeetarako herria Volvonekin garbitu digute.

leire
leire dio:
2007/05/11 18:09

Aupa, Elena

Oso ona, Elena. Asko gustau jata. Esaten dabe Volvone oso ona dala alfonbrak garbitzeko. Baiña Eibarko realidadia KH7kin be gatxa da garbitzen.

Pentsau, ermutarrak holakuak esaten! Zer ete da beste herri batzuekin konparau ezkero?

Soluziñorik ba ete daka?

Ondo segi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.