Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Portero ala jokalari

Portero ala jokalari

Elena Laka 2009/10/27 09:20
Semeak ikaskide berria dauka

Atzo afalorduan Oierrek ikaskide berria zeukatela kontatu zigun.

- Lagun berri bat etorri da gure gelara. Jonathan dauka izena.

-Ah, lagun berria, ze ondo! Eta nondik etorri da? (nagusiak  pentsatzen  du ikasturtea hasita datorren Jonathan bat kanpotik etorriko zela, umeei atentzioa emango ziela, edo auskalo)

- Nondik etorri den? Hori ez dotsagu galdetu. Guk galdetu dotsagu: zuk zer izan nahi dozu portero ala jokalarixa? Eta berak esan dau: "yo, jugador". Eta futbolean jolasten hasi gara, eta orduan ez dotsagu eze be gehixago galdetu.

iturri
iturri dio:
2009/10/28 00:28

Oso polita iruditu zait zure apuntea, Elena.

Muxuak.

Demonocrazy
Demonocrazy dio:
2009/10/30 12:45

Umeengandik ikasi beharko genuke...

haritz
haritz dio:
2009/10/30 14:22

Oso lezio ederra.

Elena
Elena dio:
2009/10/28 11:46

Eskerrik asko, Iturri. Meritua umeen izakeran dago, aurrejuzkurik ez edukitze horretan. Musu bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.