Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Nagusitako izena

Nagusitako izena

Elena Laka 2009/02/12 13:37
Eibar.org aldean hain beste ume jaiotzen ari dela azken aldian, denak ongi etorriak, maitatuak eta zorionekoak, hain beste izen berri gure artean, hona piska bat pentsatzen hasterakoan, ume batek bere izenari buruz daukan iritzia.

Ikastolarako bidean Oierrek galdetu dit ia nagusitan ezin duen izena aldatu.

Aldatu?, esan diot. Oier izen politta da, zuretzako aukeratu genuen jaio zinenean. Zergaitik aldatu nahi dozu?

-          Bai ama, Oier politta da, baina ez da nagusixen izena, umien izena da. Nagusixa naizenean beste izen bat eduki nahi dot.

-          Zelan ez dala nagusixen izena? Ezagutzen doguz Oier izena daukaten nagusixak. Ia ...(ni pentsatzen. Egia esan, nire gertukoetatik inor ez da Oier, gazteagoa ez bada) badago Oier Zearra, pelotarixa. Eta, ez dakizu Izar, Maddiren Debako laguna? Ba bere aitta Oier da. Ikusi, bada nagusixen izena.

-          Ama, baina bi bakarrik esan doztazuz.

-          Bueno, eta ze izen eduki nahi dozu ba?

-          Ba ez dakit, Jose Mari, Iñaki... nagusixen izen horrek.

-          Bai maittia, nahi badozu, nagusixa zarenean, aldatu zeinke izena.

-          Bale.

Izenez aldatzeko, dio Erregistro Zibileko Erreglamenduak, behar da kausa zuzena eta hirugarren bati kalterik ez egitea. Ume batentzako, kausa zuzen-zuzena da izen batek nagusitako bizitzarako balio ez izateak.

 

etiketak: izena, ume, nagusi, aldatu
Elena
Elena dio:
2009/02/16 00:28

Pozten nau, gustatu izanak eta zeuk minutu bat hartu izanak hori adierazteko. Nahi duzun arte.

leire
leire dio:
2009/02/16 19:34

Aupa, Elena! Esan zeinkixo zuen Oierreri nik Oier nagusi asko ezagutzen dittudala, oin 36-37 urteren bueltan modan zeguala. Gure anaiakin batera ikastolan mailla berian beste lau Oier zebizen. Gehi Grosabel, edade horrekin nik 6 ezagutzen dittut. Eta euretatik 3, gitxienez, aitta dira. Hortaz, esan seme filosofo horreri (ze benetan filosfua dozu umia!) bera aittatxo danerako, bestiak aittitta bihurtzeko bidian egongo dirala! Bittartian, muxu haundi bana! A, portzierto, jakizu Anjel Lertxundik zure post-a izan dabela oiñarri beria idazteko: http://ttiki.com/2287

ramon guinea
ramon guinea dio:
2009/02/16 00:08

Kasualitate hutsez sartu naiz zure blogean eta gustatu zaidala esan nahi nizun. Hurrengora arte

Elena
Elena dio:
2009/02/16 20:52

Kontua da izenen modak oso aldakorrak direla, eta 36-37 urte inguruko Oier asko baldin badagoz, oso gutxi agozela 42 urteren bueltakoak, hain zuzen Oierren gurasoek dauzkaten urteak. Gainera ez dakit zertarako kezkatzen den izenarekin: nire etxeko mutil guztiei Gari (Garitano) esaten detse herrian. Azkenean, zure loiba moduan! Ikusi dot Lertxundirena. Ezin esan egoa elikatzen ez duenik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.