Leireren memeari
Lehenengo aldiz “meme” hori Iturriri irakurri nion. Zer zenik ere! Baina ez dezazun esan, Leire, bat, ez dizugunik irakurtzen, bi, ez dizugunik kasu egiten. Honatx:
Bata: nire abizen bakoitiek euskal jatorria dute, bikoitiek jatorri errioxarra. Ama hizkuntza gaztelera dut, euskara, aita hizkuntza. Gustokoa dut gogoratzea nahasketaren ondorio naizela.
Bigarrena: hogeitalau urterekin funtzionario izateari utzi nion borondatez.
Hirugarrena: urtean hamar bat egun beltz edukitzen ditut. Migrañak jota, ohean, isilpean eta ilunpean pasa behar ditudan egun horietan, denbora eta espazioa ez dira esistitzen niretzako. Bizitzaren zulo beltzak, esaten diet.
Laugarrena: nire lehen umeaz erditu nintzen momentuan, ez nituen sekulako zoriontasuna eta maitasuna sentitu, demaseko harridura eta zalantza baizik.
Bostgarrena: jendaurrean hitz egiteak ez dit eragozpenik sortzen. Ostera kosta egiten zait ilara batean, igogailu batean edo taberna batean ezezagun edo erdi-ezagun batekin berbetan hastea.
Eta memea bosti: Marijori, Mikel Irizarri, Gariri, Luistxori eta Mendigreeni.
Eskerrik asko, guapos, ikusten denez ez dut gehiegi asmatu :-)