Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Kilometroak 07: argitu du jaiak

Kilometroak 07: argitu du jaiak

Elena Laka 2006/12/05 12:08

Testu hau joan zen ostiralean egin zen ekitaldiari buruzkoa da. Saiatu nintzen asteburuan pegatzen, baina blogera sartzen saitzen nintzenean, surf orrialde batera bidaltzen ninduten, ez zen modurik izan. Honatx, berandu, aurkezpen ekitaldia begittandu zitzaidana.

Argi geneukan Kilometroak 07ko aurkezpen ekitaldiak txukuna eta indartsua izan behar zuela. Polita, ikusgarria, dinamikoa eta gertukoa. Horretarako ibili ziren lanean hogeitamar lagun Ikuskizunen Batzordean, eta azkenean euren izerdiak izan zuen emaitza onik.

Jam aretora ostiral arratsaldeko zazpiak bost gutxietan sartu ginenean eta jendez lepo ikusi genuean, argitasuna gurekin zegoela zihurtatu genuen: aurkezpen ekitaldia, gutxienez, arrakastasua izango zen.

Ume, guraso, amama, aitxitxa zein auzoko, ikastolakoak eta kanpokoak, Bergarako herria bertan zegoen. Aretoa beteta, hango zalaparta! Ikusleak eskenatokitik ateratzen zen tronpa moduko pasarelaren inguruan, eskilaretan, goian, behean,toki guztietan.

Argiaren kanoiak eskenatokia argitu zuen, eta areto guztian zehar bengalak piztu bitartean (Coca-colaren antzinako iragarkietan legez), musikarekin batera, Benito Lertxundik Euskararen Egunerako propio egindako poesia entzun zen: "hizkuntzak egiten gaitu gizon", eta emakume, pentsatzen dugu esan nahiko zuela, aretoan ederki islatzen zen moduan.

Ondoren Julen lau urtekoen gelako haurra ohean agertu zen, Kilometroak izango zirela-eta, ametsetan. Txalo zaparrada. Gero, fundamentuzko edozein ekitalditan bezala, lehendakariaren agurra. Honez gero mikrofonoa eta eskenatokia bertsolarien pare menperatzen dituen Angel Mari Eguren Aranzadi Ikastolako
lehendakariak, agurra eman eta Kilometroak 07 jaiaren helburuak azaldu zituen. Hitz egokiak: elkarlana helburu, herriarekin eta herriarentzako.Ondo.

Bertsolariek gogo-girlak dantza egiten duten pulpituetatik bota zituzten bertsoak (gogo-bertso?), eta Edurne Azuara eta Ohian Vega aurkezleek demaseko etorriarekin ekin zioten jaialdiaren artez-lanari.

Moda desfilea ondoren. Herrian ezagunak diren helduek norberaren araberako graziaz, baina sekulako borondatez, pasarelatik osteratxoa egin zuten erropa erakusteko. Bereziki
txalotuak, Egileor bertsolaria (txapela ere Kilometroak moda ote zuen?) eta Peio Garitanoren mokor meneilloa. Guztia Master River taldearen zuzeneko muskarekin. Ikusleak pozik.

Eta Moises Azpiazu dantza taldea eta trikitilariak, eta trikitilari modernoak, eta aurkezleen etorri salaua, eta Zumelagako afariaren zozketa.

Jaialdia erritmo onean zihoan, ikusleak gustora. Orduantxe klimaxa: ume eta nagusien moda desfilea. Dotore eta ganoraz, guapo-guapo eman zuten pasialdia ikasle, guraso, irakasle eta amamek. Ikusleek aupatu egin zuten agerraldi bakoitza, maniki bakoitzak bazeukan bere peña, eta ikusleek ohiuz eta txaloka eskertu zituzten modeloen meritu ugariak, Ion Arantzabalen pase torero estilosoa barne. Ikusleak ordurako, zoratzen.

Itxura denez gainera ondo fijatu ziren ikusleak, zeren dendan erropak modeloaren izenaz eskatzen dihardu jendeak.

Berba elkarteko ordezkariak hitza hartu ondoren, aurkezleen profesionaltasuna frogan ipini zuen inprobizazio txiki baten ostean, jaialdiak kalitatezko itxiera bikaina izan zuen: Edu Murudamendiaraz dantzariak, Aranzadi Ikastolako
ikasle ohiak, agurra dantzatu zuen, emakume ahots batek a capella kantatzen zuen doinuaz. Xumea eta ederra.

Ordu eta erdi inguru, eta jaialdia bukatuta. Denok gustora, Kilometroak 07k hasiera bikaina izan duela konbentzituta. Giroa bero eta gogotsu. Irteeran, irrifarrak eta agurrak. Hasiera ona daukaten prozesuek bukaera ezin hobea izan behar dute. Argitxok argituko gaitu.

Josu
Josu dio:
2007/01/11 16:31

Kilometroak 07:Argi Daukagu

Epa danoi, ni Aranzadi Ikastolako ikasle bat naiz. KMK 07ko denda zabalik dago Bergaran eta %30 eta 50 bitarteko deskontuak daude, laster udaberriko arropa ekarriko dute dendara.

Hilabete honetan ere kmk 07ko web gunea jarriko dugu martxan.

Web gunea bukatutakoan abixatuko dizuet nik.

Besterik gabe, agurtzen naiz

Agur

elena
elena dio:
2007/01/30 18:15

Eskerrik asko, Josu, webgunea bukatutakoan abixatuko diguzula zuk. Orduan zeure burua baino, besteona agurtu. Agurtzen zaitut

Josu olabarria
Josu olabarria dio:
2007/04/30 16:46

Epa Josu naiz Aranzadi Ikastolako ikasle bat. KMK 07ko webgunea zabaldu dute: www.kilometroak.net. Webgune honetan, logoa eta leloa dago, argazkiak, azken berriak aurreko KMK-ak...etab.

Besterik gabe, agurtzen naiz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.