Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Ibarretxe, gure bihotzera

Ibarretxe, gure bihotzera

Elena Laka 2008/07/23 08:29
Iritxi da gure buzoira Ibarretxeren galdeketarako botu-orriak jasotzen dituen gutun-azala.
Galdeketa1

 Jasotzailearen izenik barik, propaganda moduan, ezin baita hauteskunde-errolda erabili galdeketarako.

 

Galdera-orria eskutitz batekin dator, Ibarretxek berak sinatutakoa. Eskutitz honetan atentzioa ematen du:

  1.  euskarazko bertsioa letra etzanean idatzita egotea, eta gaztelerazkoa berriz, negritan. Hobeto irakurtzen da gaztelerazko bertsioa
  2.  Eskutitzaren tonu adiskidetsua, inola ere ez instituzionala. “Herritar hori” edo horrelako zerbait ipini beharrean hasieran, “lagun hori” esaten du. Ibarretxek  galdera batzuk planteatzen zaizkion lagun-koadrila moduan ikusten ote gaitu.
  3. Sinaduraren aurrekoa: eskuz idatzita, ez “adeitsuki”, ez “agur bat,  ez “izan ontsa”, ez. “Bihotz bihotzez”. Euskaraz bakarrik. Ibarretxe geure alderdi sentibera ikutu nahi du, duda barik.
  4. Sinadura: “lehendakaria” hitza sinaduratik desagertu egiten da, eta eskuzko sinaduraren ostean, izena baino ez dator, kargua ez.
  5.  Beraz, herritarra lagun moduan tratatuta, maitasunezko hitzekin, karguaren formaltasuna nahita sahiestuz, gehiago ematen du, kasurik onenean, propaganda, politikoek kanpaina garaian alkondara hutsean egiten duten planta adiskidetsua. Kasurik txarrenean, ahalmen gabeko agintari  baten errukizko erregua. Guztia diseinu berde itxaropentsuz jantzia.

-           

 

Elena
Elena dio:
2008/07/23 18:12

Ez dut uste Ibarretxek eta bere aholkulariek galdeketaren zabalkunderako erabili duten esaldirik errepikatuena kointzidentziaren eskuetan lagako zutenik (horrela balitz, ez dute soldata irabazi!) Gogoan dut abestia, horrekin matxakatu gintuzten: "... por tiiiiiiiiiiii".

erral
erral dio:
2008/07/24 00:58

Gaur bazkaltzera etorri naizenean, igogailuan bizilagun batek zera galdetu dit "bidali dituzten kontsultako paper horiek, tatxatu eta gero, nora bidali behar dira?"

Elena
Elena dio:
2008/07/23 12:22

Ba pentsatzen dut nortasun agiria kontrolatuz egingo dutela, ez dakit, instituzionaltasuna bazterretik zapaltzeko behar den imajinazioa asko erabiltzen dihardute kontsulta honetan.

Ricardo
Ricardo dio:
2008/07/23 17:58

Gaztelaniazko testuaren amaieran esaldi hau dator: "No dejes que nadie decida por ti". Espainiako trantsizioko lehenengo erreferendumari buruz gogoratzen? Suárezek kanpainian erabili zuen Jarcharen kantuan agertzen zen, "Habla, pueblo, habla". Kointzidentzia hutsa ala zerbait gehiago? Interneten kantuaren hitzak bilatzen ari nintzela, ikusi dut besteren bat ere ohartu dela antzekotasunaz: http://www.elmundo.es/elmundo/2008/05/29/elblogdesantiagogonzalez/1212044090.html

Gari
Gari dio:
2008/07/23 12:08

Hauteskunde errolda gabe egin behar bada, nola kontrolatuko dute jendeak ez duela bi aldiz botoa ematen?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.