Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Halako batean

Halako batean

Elena Laka 2009/05/06 23:14
Udaberrian badago egun bat negu eta udaren arteko mugarri dena

Ezin da aurrez jakin zein izango den, ez da egun zehatza, eguraldiaren araberakoa baizik. Baina egun horretan, halako batean, inolako aurre-abisurik barik, lanetik irten eta jende gehiena mauka motzetan ikusten duzu kalean, umeak praka motz edo soinekoekin, eta zuk (bai, zu beti kontran) zeure neguko jantziekin, bero sapa sentitzen duzu. Egun horretatik aurrera, ia denok ados, udako arropak erabiltzen hasten gara. Aurten, gaur izan da eguna.

Negua bukatu dela jabetzen garen egun honetan, ni ere, orijinal, konturatu naiz udako oinetakoak erosi behar nituela. Sandaliak umeentzako eta niretzako. Etxeratu aurretik, Bergarako Lonbide oinetako dendara joan naiz. Denda jendez lepo zegoen, guztiak udako zapatak erosten. Aurre-abisurik barik,  denok izan dugu ideia bera.

Gauza batzuk halako batean iristen direla ematen du. Egun batean ume txiki bat atera eta besoetan ipintzen dizute, eta halako batean, zeurearen pareko oinetakoak erosi behar  dizkiozu.

Hemen Paulorentzat eta niretzat erosi ditudan oinetakoak.

oinetakoak

 

Patxi
Patxi dio:
2009/05/08 02:33

Ni zain egoten naiz apirilean noiz ikusiko lehendabiziko enara. Aurten, Zumarragan behintzat, apirilaren 21ean azaldu zan (nere leiho parean behintzat), eta esan nuen nere kolkorako hura ikusi orduko: han, jun dek negua, Patxi!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.