Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Guraso izatea zer den

Guraso izatea zer den

Elena Laka 2008/07/21 07:52
Hatxis saltzailearen aitortza

Hatxis saltzailea atxilotu egin zuten. Berrogeitaka urteko gizona, duela hogei urte droga gogorragoetan ibilitakoa, azken aldian hatxisa baino ez zuen kontsumitzen. Eta urte batetik hona, saldu ere egiten zuen. Diru-sarrerak borobiltzeko. Gutxi gorabehera, bi kilo hilean, aitortu zuen. Herriko eta inguruetako gazte gehienei. Erantzun zuen ez ziela adinik galdetzen, ez zekiela hamabost ala hemeretzi urte zuten. Ikusi zen askok ez zeukatela ezta hamasei ere. Azaldu zuen berak bakarrik egiten zituela salmentak, inork ez ziola laguntzen, ez zuela ezer berezirik egiten saltzeko. Gazteek jotzen omen zuten beregana, eta berak saldu egiten ziela. Ilobei ere saltzen zien, eskatzen ziotelako. Seme-alabe nerabe eta gazteari ez, horiei ez zien ez saltzen ez ematen. Adierazi zuen kirolariak direla, eta ez duela nahi hatxisa kontsumitu dezatela, ez duela nahi berak bezala bukatu dezatela.

ramon
ramon dio:
2008/07/21 20:23

Ez noa bere "gertukoekin" egin duenaren aurka ezer esatera, bada alderantziz esango nuke, kuttunekin egin duena besteekin egin izan balu jende askok, berak aitortu duen moduan, bizimodu obea luke, beraz gauza guztietan bezala ezer izan aurretik PERTSONA izan beharra dago, zenbat hobeto guztiontzat eta kate horretan zenbat hobetu leikegun mundua, eta zenbat kate autsi diran (ditugun) berak ibili duen pentsamoldea erabiliz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.