Goienatik Eibarra
Blog hitza Eibarren entzun nuen lehen aldiz, Luistxori Eibar.org-eko afariren batean. Ez nion esplikatutakoari erabilera handirik ikusi, baina hura zer zen jakitea erabaki nuen. Eibar.org-ek horretarako ikastaroa antolatu zuen egunean, ordea, lankidea ezkondu zitzaidan, eta ni ikastera joan ezin. Nik bakarrik ezin izan nuen prestatu zidaten bloga abiarazi.
Goienako ahaideek adopzioa eskaini zidaten, ikastaro bat eman eta bloga prestatu. Guztia irribartsu eta lagunkiro. Milaka esker, Goiena, guztiarengaitik. Zuek bai jakin ematen.
Baina altzora bueltatzeko garaia iritxi da. Eibar.org berritua, hamargarren urtehurrena, blog berria... Erralek migrazioko tramiteak egin dizkit, eta sustraietara bueltatzen naiz.
Goiena, maite zaituztet, baina ...my heart belongs to daddy.
Ondo etorri etxera, wapa! Ondo tratauko zinduen Goienan, gu seguru okerrago, baiña Kalamuako txorixak, Kalamua dau ames! Gure komunidadian gizonezkuak ugarixak dira: Etiam, Sareinako neskak, Aintzane eta ni geguazen. Oin zu be bazagoz. Gustora hartzen da beste emakume bat. Lehengo moduan, zure posten zain Laztan haundi bat