Fitokiller
Azalea (ez aza-alea) eder bat oparitu zidaten orain hilabete inguru. Zuhaitz txikitxo moduko bat da, biribila, larrosa koloreko lorez beteta, ederra. Hementxe daukat bulegoan, leiho ondoan.
Oporretatik bueltan lore guztiak ximelduta topatu ditut. Hiru egunetan hortxe dihardut, ura bota eta bota, abisatu zidatelako azaleek ur asko behar dutela. Baina iruditzen zait alperrik nabilela. Ikutu orduko hostoak jasi egiten zaizkio. Pena, asko gustatzen zitzaidan nola alaitzen zuen bulegoa, loreak zabalik, bizi-bizi.
Bulegoan baita ere, leihoan dauzkadan zuhaiskak lehortu egin zaizkit. Guztiz kaka-kolore geratu dira, gezurra dirudi, horren beste euri eginda. Lankideen leihoetakoek berde-berde diraute.
Eta bart limoiondo zuhaitxo bat oparitu zidaten etxeko terrazan ipintzeko.
Pertsona ez-egokia landareez arduratzeko.
Aupa, Elena
Azaleak asko gustatzen jataz, baiña gatxa da bizirik mantentzia.
Egixa da ur asko bihar dabela. Zuk beti laga ura patertxuan, azpixan. Eta osto barik gelditzen bada be, ez etsi, askotan barriro be urtetzen detse-eta.
A! eta ez ahaztu ongarrixa. Suertia desio detsut, ez da erreza izaten-eta