Elkarrekin bizitzeko plana: koda
Elena Laka
2010/04/27 07:26
Paulo semea, 12 urte, DBH 1. Asteleheneko Goienkaria irakurtzen dabilela, galdetzen dit ia zeri buruz idatzi dudan zutabea.
- Hezkuntzan ipini nahi duten Elkarrekin bizitzeko planari buruz.
- Eta zer da hori?
- Ba da plan bat Jaurlaritzak eskoletan zabaldu nahi dabena, eta horren bitartez erakutsi nahi dotsue ikasleei indarkeria txarra dela, ez dela indarkeriarik erabili behar, eta biktimei errespetua eduki behar jakela.
- Ah, eta zeinek ez daki hori?