Eibar bizigune
(Eibarko ...eta kitto! aldizkarirako)
Nik ezagutzen dudanetik behintzat (eta badira urte mordoskatxo bat) Eibar sekula ez da izan bizileku atsegina, bizileku atsegintzat hartzen badugu herri polit bat, ondo urbanizatua, zuhaitz eta parkez betea, umeak eta zaharrak herri barruan lasai ibiltzeko moduko herri bat. Eibarren kotxeak, tailerrak eta etxeak, guztiak batera, pilatuta daude, eta kanpoko lagun bati iruditzen zaionez, umeak parkeetan hesituta daude. Kotxe pilaketak zarata eta zikinkeria handia sortzen ditu erdialdean,. Lasaitasun piska bat izateko erdialdetik irten egin behar da, eta beraz, aldaparen bat igo. Eraikitzen diharduten erdialdeko etxeak lehengoak baino gorago jasotzen dituzte, eta gero eta gaitzagoa da erdiko kaleetan eguzkia ikustea, nahiz eta Arrate aldea zerua urdin-urdin egon.
Hala ere ez nuke esango Eibar toki txarra denik bizi izateko. Herri bizia da, kanpoko jendea txunditu egiten da kale-giroarekin, badauzka zerbitzuak, ezagun du jendea ekimentsua dela, eta herrigunetik bertatik irtenda, paraje politak daude. Zalantza daukat, hala ere, etorkizunean herri dinamiko industrial bat, zerbitzuen hastapenetan dagoena, nahikoa izango ote den biztanle berriei erakargarri gertatzeko, eta azkeneko urteetako etengabeko biztanle galerari bukaera emateko.
Hauteskundeetara aurkezten direnen meritua edo profesionaltasun modukoa baino zerbait gehiago beharko da ostera herriari garaiak eskatzen duen beste itxura bat emateko. Jai daukagu bestela.
Pena haundixa emoten desta eibartar bat Eibartik kanpora bizitzera doiala entzutzen dodanian. Batez be Eibarren ezin dala bizi esaten dabenian. Eta gero eta jende gehixagori entzutzen detsat hori, zoritxarrez!
Toki askotan egin dot bihar, baiña Eibarren beste mobimiento ez dago iñun. Eguerdi partian herri guztiak hilda dagoz, baiña Eibarren beti ikusten da jentia.
Lankide batek esaten zestan moduan: "Eibar, el pueblo que tiene todas las salidas buenas".
Arratekin konsolauko gara!