Beste galdera bat
Elena Laka
2007/09/27 11:33
Oierren beste galderetariko bat. Joan zen udaberrian nahiko matraka eman zuen honekin, baina aspadi ez genion entzuten. Atzo berreskuratu zuen berriro, nonbait ez diogu asetzen duen erantzunik ematen:
- Ama, ni nun neuan zu txikixa ziñanian?
Borges edo Cortazarren ipuinen bat irakurri dudanean sabelean sortu izan zaidan hutsune berbera sortzen dit galdera honek.
Oier bera ez al da akordatzen? Alua da oroimena, gero! Irudimenaz baliatuta, amets egin lezake, eta inoiz ezagutu gabekoetan bidaiatu, han ibilia dela sinetsarazi.