Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Asteburua

Asteburua

Elena Laka 2008/03/10 13:41

 Hilketa guztiek ukitzen zaituzte, baina normala dena baino ahulago harrapatzen zaituztenean, oraindik eragin gehiago egiten dute zuregan.

Ostiral arratsalde osoa ospitaleko erreanimazio gelan pasa nuen, goizean egindako ebakuntza txiki garrantzibako anestesiatik esnatzen, ohe bat libratu zain. Laurehun metro inguruko gela bateko izkina batean baztertuta, erdi lo, erdi tontotuta, betaurreko eta lentillarik gabe ezer ikusten ez nuela. Gorputzetik kanporako harreman bakarra, alde batera eta bestera somatzen nituen erizainen berriketa, eta Kiss FM. Laurogei eta 90 hamarkadetako hit guztiak irenstarazi zizkidaten, nahiz eta anestesiagaitik buruko mina neukan, eta musika orratzen pare sartu buruan. Eta top pop abesti guztien artean, informaziozko flash bat: Arrasaten zinegotzi izandako bat hil dutela.

Hasieran ez nekien oso ondo benetan entzun nuen ala ez. Segituan konturatu nintzen ostera zer zen hura. Ez nuen ulertu baina zergaitik eta zertarako. Kanpoarekin harremanik gabe, nahikoa denbora izan nuen horri buruz pentsatzeko.

Herritar bat tiroz hil dute. Sarraski bat da eta ez du lojikarik ez gizalegerik. Herritar huts bat, zinegotzi ohi bat. Edozerk balio du, edozeinek balio du?

Eta nola bilatu dakioke lojika politikoa edo militarra horrelako ekintza bati? Zein mesede egiten dio herri honi, gu herritarroi, hauteskundeen gogoeta-egunean hilotz bat jartzeak mahaiaren gainean? Zeinen alde egiten da hori? Zer lortzeko? Gatazka konpontzeko? Nik ere nahi dut gatazka konpontzea, hitz egitea, herriaren burujabetza, baina ez nago prest auzokoa hil diezadaten bide horretan.

Atzo gauean Paca gelakideari baimena eskatu nion artean erabili ez genuen telebista pizteko. "Sí, pon a ver a quién vamos a tener". Hauteskundeen emaitzak triste ikusi nituen, galtzaile sentsazioarekin. Euskal herritar asko, boturik eman ezinda. Alderdi abertzaleak, botuetan behera. Alderdi txiki guztiak, galtzaile. Espainiako bi alderdi handi eta ia bakarren esku geratu gara. PSOEk atentatuari esker botu gehiago lortu ditu seguruasko. Eta PPko botu-emaileak, erabat mobilizatuta. Madrilen agertzen ziren irudi haiek ez ziren nireak. Laster itzali nuen telebista, ordurako Paca zurrungaka lo seko zegoen.

leire
leire dio:
2008/03/10 23:16

Aupa, Elena
Espero dot ondo egotia. Osasunez, diñot.
Barixakutik ospa egitteko gogua dakat, edo blogian esan neban moduan, ohian sartu eta ez jaikitzeko gehixago.
Atzo zappin egitten ibili nintzan beste zeozer ikusi nahixan, baiña ezin. Triunfau dabe, txikixon kaltetan.
Gaur danok hauteskundiak komentatzen. Nik ez neban ezer jakin nahi! Uf!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.