Arotzaren etxean, oraingoan, zurezko goilara
Horrela, gogoratzen ditut “En bandeja de plata” filmean Walter Mathau, “Philadelphia”n Denzel Washington, eta “Juegos Salvajes”en Bill Murray. Ez da nire kasua.
Martxoaren ez naiz gogoratzen zein egunetan kolpetxo bat izan nuen kotxearekin. Eibarren sartzen Elgetatik, futbol-zelai parean, atzeko kotxeak ez ninduen ikusi kamioi bat zetorrelako frenatu nuenean, eta euri piska bat ere bazenez, atzetik kolpea eman zion neure Dacia Logan-i. Bizkarreko kolpea, sustoa eta paperak. Gauza handirik ez, momentuan.
Biharamunean ostera, lepoko mina. Latigazo cervical (zerbikaletako zartatekoa?). Medikuarengana joan, ospitalera bidali ninduen, eta egun batzuetan lepokoa erabili behar. Antiinflamatorioak, eta egun gutxitan, sendatuta. Hala ere, oraindik hilabete bat beranduago, buruko minak izan nituen, lepotik hasten diren horietakoak.
Istripuaren erantzukizuna garbia zenez, kalteordaina baino ez zen zehaztu behar. Autoa konpondu eta nire minak ordaindu. Aseguru guztiek daukaten “defentsa juridikoa” klausulan babestuta, fax bat bidali nion nire aseguru-etxeari, esanez nik nahi nuen abokatua aukeratuko nuela erreklamazioa aurrera eramateko, eta gero pasako ziola faktura.
Neure konfidantzazko abokatua, lankide Susana Gamino arduratu zen jo zidan autoaren aseguru-etxeari, Mapfreri, egin beharreko erreklamazioaz.
Gaia ahaztuta neukan arren, joan zen astean itxi zuen lankideak gaia, eta kalteordaina eman didate, indarreango baremoaren arabera:
Hamabost egun sendatu bitartean: 52,47 € eguneko, guztira 787,05 €
Istripuaren ondorioak, buruko minak, puntu bat: 652,39 €
Autobus gastuak autoa ezin erabilita: 2,79 €
Abokatua abokatuaren bezero, arraroa egin zait.
Duela ia bost urte euki nuen istripu bat, kamio batek jo zidan autokarabanekin gindoazela, zuk egindako guztia egin izan behar dot, gei forensetik pasatu, perito propioa ordaindu, etabar, autokarabana txatarretara, iru urte egon naiz (bat baino gehiago aseguru konpainiaren notiziarik gabe¡)eta askenian epaiketa, ez dakit zenbat kostatu zaizun zure abogatua, normalean konpainiak honetarako ere baremoak dituzte eta asunto handia bada abogatua ere norberari diru mordoa kostatzen zaio, americar ereduarekin jarraituz, eta nere esperiantzearen arabera izugarri gustetzen jata nola deitzen dieten abogatuei "picapleitos", oso oso esanguragarria (barkatu expresioa,ez da nire intenzioa zirikatzea), horrela ibili beharrean tokatzen jaku konpainia "todopoderoso" horien kontra, juztizian rodiloa eta sistema poteretsuaren alde beti (nahita edo nahi gabe), (ulertzearren "con" y "sin" prevaricacion)