Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Afrikatik

Afrikatik

Elena Laka 2008/05/27 13:53
Oroitzapentxo bat Sidney Pollack-endako

 

"Memorias de Africa" telebistan botatzen duten bakoitzean negar egiten dudalako. Azkena, joan zen asteburuan. Bakarrik gauen, silloian jarrita. Eta pelikularen kredituak agertzen direnean, musika eder horrekin, beti hasperen luze bat ateratzen zaidalako.  

Pertsonaien arteko harremana, istorioa kontatzeko modua, Afrikako parajeak, musika zoragarriak direlako. Eta Meryl Streep sekula ez delako hain goxo agertu, Robert Redford hain neurrian eta seduktore, eta Brandauer hain errealista eta kanalla.

Eta batez ere zinea justifikatzen duen eszena polit horietako bat oparitu zigulako, hain erromantikoa, sexia, iradokitzailea : Redford-ek ilea garbitzen dionean Meryl Streep-i. Une batean biek gurutzatzen dituzten begiradak zinearen handitasuna direlako.

 

 

 

leire
leire dio:
2008/05/28 14:18

"Memorias de Africa" da Coliseuan ikusi neban azken pelikulia. Butaka erosa hárekin! Robert Redford tamaiña gigante harekin! Ai! Zurekin bat nator. Beti pentsau izan dot eszena hori, ulia garbitzen detsan hori, romantikua zala, baiña oso-oso erotikua be bai. UF! Oiñ urte batzuk, liburua irakorri neban, eta sekula pasu ez jatana pasau jatan: rollo bat irudittu jatan! Pelikulia milla bidar hobia da. Rarua, ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.