Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Lanera itzultzea

Lanera itzultzea

Elena Laka 2005/08/30 11:43

Ez naiz uda osoa ibili txankletetan, baina hala ere atzo goizean lanera etortzeko udako oinetakoak ipini nituenean, oinak preso sentitu nituen. Era beran, eskumuturrean erlojua sartzerakoan besoak askatasun apur bat galdu zuela iruditu zitzaidan. Okerrago izan zen fraka luzeak jantzi nituenean: zangoen gainean ohiala traban sentitu, eta gainera ipurtaldea estu (oporretan jandako guztia ez da alperrikoa izan!). Minutu batzuk lehenago despertadorearekin jaiki beharrak gogorarazia zidan badagoela disziplina bat, gorputza arau zorrotzagoetan hesi beharra. Betileetako maskarak ere pisua eman zidan hilabete barik ibili ondoren.

Hala irten behar nuen lanerako lehen goizean etxetik: orduari lotuta, gorputza erropen araupean, orkatil, zango, ipurdi, eskumutur, betileek oporretako arintasuna galduta. Disziplinapean, horrela iruditu zitzaidan kaleratu behar nuela... irteteko neure boltsa hartu nuen arte: kartera, telefonoa, giltzak, ezpainak pintatzekoa eta paperezko zapiak. Boltsa txiki bat nire gauzekin baino ez! Opor guztietan ez bezala.

Boltsa txikiarekin atetik atera, eta goizeko haize freskoarekin arin sentitu nintzen, aspaldiko partez etxetik bakarrik eta boltsa txiki batekin irteteak, egun osoa beste zerbaitetan aritzeko libertade puntu bat emango balit bezala.

Lehenengo egunak, lehenengo goizak badauka neretzako estrenatu berriko gauzen ikutua. Iritxi bulego hutsera, korreoa jaso, ordenagailua piztu. Pentsatu kapaza izango naizela lanarekin disfrutatzeko. Arintasun, liberazio eta poz sentsazio horrek ostera, gutxi gorabehera lehen eguneko eguerdirarte irauten du. Hortxe bukatzen da lehen egunaren exotismoa. Justu lana hasten denean eta jabetzen naizenean zelako ondo nengoen bezperan hondartzan, esfortzu, umeen zarata eta protesta askoren ondoren iristen den helmuga, familia osoaren goiz osoko hondartza premiak asetzeko gauzarik bitxienaz lepo egindako boltsa handia bertaraino karriatu ondoren.

Bigarren egunak, gaurkoak, ez du ez hesirik, ez nobedaderik, ez liberaziorik ez ezer. Lanera joatea lan egitera joatea besterik ez da.

etiketak: dogma
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.