Busez
Kotxean bakarrik ibiltzea gustatzen zait. Kotxean sartu, irratia piztu, eta nahiz euri nahiz eguzki, eroso barruan. Etxeko eta bulegoko zereginen artean niretako hartzen dudan tarte eta espazio bat da.
Baina pertsona bat-kotxe bat printzipioaren kontra nago. Automobil gehiegi dago leku guztietan, gehiegi erabiltzen ditugu, eta molestatu egiten dit inguru guztiak kotxez beteta ikusteak.
Deba arroko autobus zerbitzu berria pozik hartu dugu etxean. Egunero Bergarako erdigunetik Arrasateko erdigunera joaten da Iñigo, eta ni Eibarko erdigunera. Autobus zerbitzua gure etxerako apropos pentsatuta ematen du, eta lehen egunetik ordutegia isekita dago sukaldeko kortxoan. Zerbitzu kolektiboa erabiltzearen aldeko militante bihurtu gara.
Iñigok aste osoa darama autobusean. Nik gaur egin dut lehen aproba.
Etxetik geltokira, zortzi minutu pausu arinean. Geltokira iritxi eta inolako informaziorik ez. Ez panelik, ez kartel sistrinik be. Autobusen orduak, noiz pasa den azkena, zein datorren hurrengo... ezer ere ez. Etorri da bat, Eskoriatzaruntz zihoan. Etorri da bigarrena, Bergaran bertan bukatzen zen. Etorri da hirugarrena, Eibarrerakoa. Jarritako ordua baino hamar minutu beranduago. Hiru lagun igo gara, bat barruan zegoen. Bi mutil ikasle itxura-adinekoak, neska gazte bat eta ni. Euro bat hogeitabost zentimo. Ez bonobusik, ez txartelik, banan-banan kobratu behar du gidariak.
Bergaratik irten, autopista hartu, eta hamabost minutu baino lehenago Eibarko Ego-gaineko estaziora iritxi gara. Ez da bidean geratu. Eroso etorri naiz, txoferrak Radio Euskadi ipinita zeukan, bolumen normal batean. Saiatu naiz tartean liburu bat irakurtzen, baina mareatu egiten nintzen. Ego-gainen jetxi, eta lau bat minututan bulegoan.
Gustora zerbitzuak ondo funtzionatu duelako. Informazioan hobetu beharra dauka. Autobus barruan ere ez zegoen ez ordutegien ez geltokien informaziorik. Bestela, ba ondo. Mesede egingo digu denoi.
Aupa, Elena
Nibe zoratuta ibili naiz Eibar Durangoa autobus zerbitzuan ordutegixan billa. Ez dago kalian autobusen gaiñekoiñungo informaziñorik. Horretarako trena hobia da, baiña Bergaran kasuan gatx. Lortuko dozu irakortzia mareau barik. Nik lortu neban. ontaizu zure esperietzixak.
leire