Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Narrutsik

Narrutsik

Elena Laka 2006/04/24 15:25

Mila eta berrehun lagunek hartu dute parte Spencer Tunick argazkilariak Donostian antolatu duen instalazioan; New Yorkeko artistak bost argazki atera ditu “jardunaldi arrakastatsu” batean (…) Parte hartzaileak pozik dira. Gehienak errepikatzeko prest. Spencer Tunickek ere espero baino lan beteago egin du. Berria, 06-4-23

Ez eidazue esan herri hau ezusteko galanta ez denik. Pentsatu hirurehun morroi elkartuko direla zapatu bateko goizeko zortzietan, bilutsik, artalde moduan gobernatuak izateko, eta hara! mila eta berrehun lagun arte-lan batean azala airean agertzeko gertu. Topikoak eraisten? Ez al ginen euskaldunok tradizioz itxiak eta lotsatiak? Zapatuan niregandik gertu kafea hartzen ziharduen atso taldeak ez zion ondo irizten Tunicken instalazioari. Gizonik egon ez balitz, ba tira, behar bada bai, zioten. Baina emakumeak eta gizonak, guztiak bilutsik, eta umeak! denak nahastuta, onartezina.

Ordea, andreok, herri honetan gizonak eta emakumeak bizi gara, fifty-fifty gutxi gorabehera. Eta gauzak guztien artekoak izan beharko dute, diot nik, zeren jakina da gero eta gaizkiago ikusita daudela sexu bateko pertsonek bakarrik parte hartzen duten ekimenak. Gogoan izan Gaztelubideko danborrada, Berdinatasunaren Legea.

Tira, ala agian ez, ikus Ahotsak ekimena. Guztiak emakumeak, guztiak ados, biluztasun puntutxo batekin, bai. Lan handiz, asmo ezin hobez. Baina andreoak, hemen ere gogoratu herri honetan fifty-fifty bizi garela, eta ados ipini beharrekoetan gizonek (ere) hartu behar dutela parte. Batez ere, huskeria bat, zartagina kirtenetik daukatelako. Bestela, putza.

Beraz, Tunicken instalazioaren ondorengo aroko lelo berria, biluztu, nahastu eta artzainari kasu, arte lanaren hobe beharrez. Eta topikoak suntsitzen dihardugun honetan, hurrengo instalazioa, Debagoienan.

etiketak: stormy monday
Gari
Gari dio:
2006/05/03 14:22

  1. eta 2. Ez baduzu uste euskaldunak auzokoak baino lotsatiago garenik, zergatik: "Ez eidazue esan herri hau ezusteko galanta ez denik." ?! Nik jendea espero nuen, ez dakit 300 edo 300000 baina jendea bai. Komunikabideez gain beste norbaitek ere (eta ez diot zu zinenik) topiko hortan sinesten zuen eta du. 3. Ni jantzita izan nintzen eta neri ere hondartzan egindako saioa "putada" (tortura beste zerbait da!!) bat iruditu zitzaidan, baina bertan izan nituen lagunek ez "omen" zuten hoztik pasa. 4. Nik ez dut biluztea gorputzaren askatasunarekin lotzen (galdetu diezaietela bis a bisak egiteko biluztu behar izaten direnei). Biluztea arropak eranstea besterik ez da (ez bada biluzketa kontzeptuala) eta hamaika era eta arrazoin desberdinegatik egin daiteke. Neri beste batzuen agindutara egotea jantzirik ere ez zait gustatzen. Ni aspaldian ez naiz medikuan biluztu (osansuntsu nagoen seinale?) 5. Arrazoin duzu, ni ez naiz Deban bilutsik ibiltzen. Igandean izan nintzen estreinekotz Debako hondartzan eta ez nintzen biluztu(plaierak kendu eta galtzak jasotzeko beste adorerik ez nuen izan. Aize fina zebilen!!); Baina igerilekura joateko besterik ez dut bainujantzia janzten. Agian norbaitek hasi beharko du Deban ere (hemen ere ez nabil zu tentatu nahirik, eh). 6.Biluztasunari beldurrik ez badiogu, ez ditzagun bertan parte hartu zutenak U2ren kontertura joan zirenak, gugenheim bisitatzen dutenak edo San Prudentzio egunean Armentiara joan zirenak baino gehiago kritikatu. Tunicken aurka nahi dena esan (bera bai da kobratu zuena), baina bertan parte hartu zutenek hamaika arrazoin desberdinegatik egingo zutela imajinatzen dut (nik badakit nik zergatik nahi nuen parte hartu). Datorren astean Senperen, autoarekin, Tunicken modeloak bezala zenbat jende ibiliko dela kontutan hartuta (ez hor ezin da, kendu, atzera, itxoin...) artaldean bezala ibiltzearekin ez dezagun arinki jokatu. Nik ere aditu nituen Zarautzen 3 lagun "edadeko" edo, horren inguruan solasean, eta zure "lagunen" antzeko arrazonamenduak zituzten. Baina emakume batek beste arrazoin pisutsu bat zuen: "neskek ezin al dute "hori" gutxienez telazko hiruki txiki batekin tapatu, txinaurririk ez sartzeko bederen". Eta bueno, ergelkeri nahiko esan dudala uste dudanez, kitto.
Elena
Elena dio:
2006/04/28 16:00

Gari: 1. Ez zait iruditzen euskaldunak biluzteko orduan auzokoak baino lotsatiago garenik. Bai ordea pentsatzen dut egia dela horren gainean topiko bat dagoela. 2. Topiko hori dela-eta, eta komunikabideek ziotenez, ez omen ziren agertuko 300 lagun baino askoz gehiago Kursaalean. 3. Narrusteko baldintzez berba egiterakoan, gehiago pentsatzen neban eguraldian beste edozertan baino. Tortura txiki bat iruditzen zait apirileko goiz gris batean hondartzan narrutsik ibiltzea. Hotzberook ez ditugu botak eransten maiatzaren 31 arte. 4. Biluztea gorputzaren askatasunari lotzen diot, eta nolabait kontraesankorrak iruditzen zaizkit narrutsik ibiltzea eta aldi berean tipo baten gobernuaren aginduen menpe egotea (ez bada medikuan). 5. Eta Gari, beste nonbait posible da, baina baldintzok beteta ere, Deban ez zeu ez ni, ez beste inor, ez gabiz bilutsik. Mutilen kasuan gainera, gero eta bainujantzi handiagoak ikusten ditut. 6. Pentsatu nahi dut ala ere gure gorputzari ez diogula bildurrik. Begiak zabal-zabal ipini zitzaizkidan nire ondoan kafea hartzen ziharduen atsoetako bati entzun nionean berak lau seme-alaba hazi dituela eta sekula horietako inork ez duela narrutsik ikusi.

Gari
Gari dio:
2006/04/28 12:02

Lau baldintza horiek askotan gertatzen dira elkarrekin, Maiatzetik Iraila bukatu arteko epean. Bueno, kamararik dagoen edo ez, neri ez zait gehiegi inporta, baina beste hirurak betetzen dira. Ni guzti horietan biluiztu egiten naiz. Tunicken mobidari buruz, nahi dena pentsatu eta esan liteke, baina ez dut uste bertan biluztu zirenak, nik zuk esandako baldintzak betetzen dfirenean bilatzen dudana bilatzen zutenik. Kontrakoa baizik. Portzierto, aspertu egin naiz, naute, nauzue, euskaldunak lotsatiak garela eta lau katu besterik joango ez zirela esanez. Agian baldintzak betetzean ere biluzten ez zeratelako edo eta jendea biluzten ez dela uste duzuelako izango da. Nik aspaldi konprobatuta daukat lotsatiak izan arren gorputzari neurri hortako beldurrik ez dion jende asko ezagutzen dudala.

Desplazatua
Desplazatua dio:
2006/04/24 17:49

>Beraz, Tunicken instalazioaren ondorengo aroko lelo berria, biluztu, nahastu eta artzainari kasu, arte lanaren hobe beharrez. Eta topikoak suntsitzen dihardugun honetan, hurrengo instalazioa, Debagoienan. Eta, zuk parte hartuko duzu, Elena? Nik uste dot, hondartzak erdi biluztu arren, lotsati samarra naizela horretarako. Hala ere, aitortzen dotsut inbidia puntu bat sentitxu nebala hainbeste gorputz, inolako erreparo barik, haitz artean ikusi nitxuenean. Zure proposamenak aurrera urtetzen badau, igual neu be animauko non.

Elena
Elena dio:
2006/04/24 17:59

Apirileko zapatu goiz batean hondartzan narrutsik baten baten gobernupean posturatxoetan ibiltzeko? Hondartzan narrutsik ibiltzeko behar da (nik behintzat): - eguzkixa - hogeitabost gradutik gora - argazki kamerarik ez - inor ez zelan ipini behar naizen agintzen Baldintza hauek betez gero, egingo dogu berba.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.