Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Buelta unibertsala

Buelta unibertsala

Elena Laka 2006/03/13 10:03

Puertollanon Almodovarren azken filmea estrenatu zen, “Volver”. Bertan zinegileak La Manchako bere oroitzapenak kontatzen ditu (…) Castilla-La Manchako presidenteak adierazi zion: "Zenbat eta mantxegoagoa izan, gero eta unibertsalako zarela erakusten duzu". (…) Beti daramazu La Mancha zeure bihotzean eta zuere zinean”. El Pais, 06-3-11

Almodovarrek, zalantza barik, festa eta marketina antolatzeko gaitasun aparta du. Egozten zaizkion alabantza artistiko guztiak ordea, eztabaidagarriagoak iruditzen zaizkit. Almodovar, nire ustez, ez da artista handia, baizik eta guztiek artista handia esaten dioten norbait. Usteak uste, “Qué he hecho yo para merecer esto” eta “Mujeres al bode de un ataque de nervios” asko estimatu nizkion. “La flor de mi secreto” ere, tira, ondo. Ostera “Atame”, “Kika” eta “Todo sobre mi madre”, ba, ene ustez, polito esateagaitik, ez ziren izan, inondik ere genio-lanak. Aitortzen dut “Hable con ella” eta “La mala educación”era sartzeko nahikoa ausardi izan ez nuela.

Talentu zinegilea hortan lagata, Almodovar artista da zirkua eta zalaparta sorrerazten. Bera eta bere ingurua ikuskizun bilakatzen du. Inork ez bezala kontrolatzen ditu bere lanen inguruko ikusminak, albisteak, medioetako agerraldiak. Ikus bestela azken egunotan, filmea bukatuta duela, komunikabideetan agertzeko gaitasuna eta ugaritasuna. Beti goraipatua. Ikutu du zerua, eta orain, dena dela egiten duela, guztia dago bedeinkatuta. Puertollanoko ikuskizuna, horren adibide.

Tarteak tarte, imajina al dezake inork Obaba filmea Asteasun egingo den kulturgunean estreinatuz, kultura ministroa eta lehendakaria bertan direla, filmari buruz esanez “zenbat eta euskaldunago, gero eta unibertsalagoa da?”. Ez ba. Almodovar, lilura bereziduna, bat eta bakarra. Obaba unibertsala ostera, gazteleraz.

etiketak: stormy monday
leire
leire dio:
2006/03/17 14:52

Errezoia dakazu, Elena. Euskaldun izatia ez ei da unibersala izatia. Gure zillari begiratzen ei detsagu, eta munduan dimensiñuak ahaztu. Enfin!

Nik Almodovarren pelikula bakarra ikusi dot "Todo sobre mi madre". Gustau jatan. Baiña bere joera kitsch hori nundik dator? España kañi representatzen dau, eta jentia horrekin identifikatzen da? Ez dakit. Artistia ete dan? Ez dakit. Baiña, ze da artistaia izatia?

Ikaro
Ikaro dio:
2006/03/13 12:43

Atsegin dut zure idazteko era eta zure idatzien muina, segi horrela urte askoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.