Talibana erne
Afaria gertatzen dihardugun bitartean, pegorako tinbreak jo du. Telefonoa hartu dut eta:
- Bajau leikeda Paulo?
Pauloren auzoko lagunak, zortzi-hamar urteko bizpahiru mutilkoskor.
Ostikoa sabelean sentitu, eta talibana esnatzen zait. Zer erantzungo?
- Bai, bajau leikeda
- Bai, jetxi daiteke
- Bai, jetxi leike
- Bai, bajau leike
- Ez, kutsatu bariko ume baten ama izan nahi dot.
Talibanak makilajearekin laguntzen dit: Paulo!, dinotsat, zure lagunak, jolasera joan nahi dozun. Joan da.
Sua dario talibanari. Ume hauek ez daukate lau aiton-amon, bi guraso euskaldun? Ez doaz euskarazko ikastetxe batera? Ez dira ba herri euskaldun batean bizi? Erderaz ere gaizki dabiltza, barren! Inork ez die ezer esaten? Bai, eta ez dute kasu egiten? Zer ikasiko ote dute?
Hurrengo egunean Oier txiki-parkean dabil, plastikozko zalditxo batekin jolasean.
- Ama, balindot ibili zaldixan!
Ostikoa urdailean, oraingoan ez dira auzokoak, neurea izan da! Ume honek ez dauka guraso euskaldunik gauzak ondo erakutsiko dizkiotenik?
Ahalegintxo bat talibanaren ezpata sutsua atera ez dakidan.
- Bai maittia, zaldixan ibili zeinke.
Hurrengorarte. Talibana lozorroan baino ez dago.
Logikarik etxako falta baina umiai, ama! Etorkizuneko euskaltzain izateko bidian doia, euskararen sinplifikazioa emateko pausuak egiten hasita dago-ta. Dana dala, istoriatxoa irakurritxa lagun batek aspaldi esan zostan, aitxa izango zala jakin zebanian, bere semia gaztelerazko eskola batera eruateko asmua zeukala ze, euskara garbixaua etxian ikasiko zeban eskolan baino. Eta, hari be etxako arraozi falta ze, berak kontatau da baitxa beinhola gaztetxe bateko talde batek euskara eskolak jaso nahi zitxuela eta horretan hasi zienian, euskaldun zaharra amaitxu zeban: - Hi, baina leikegara ondo jak, ala? Ta, euskaldun berrixak berriz: - Ez, dezakeu izango da ba.