Interneten eragina
Iturriren blogean irakurri dut nerbioso zegoela, bere lehen iloba jaio delako, Oier. Zorionak Iturri!
Oier, gure umea bezala.
Duela aste bi nebak eta biok Donostian topo egin genuen bere ezagun batekin, haurdun batekin, Elena hura ere. Aurkeztu ondoren, galdetu zidan ia zer moduz nire umea, Oier, bazekiela bere gaixotasunarena. Itxura denez, jaiotzear zeukan mutikoari Oier izena ipintzeko asmotan zebilen, eta interneten bilaketa bat egin zuen Oier izenarekin. Horrela jakin zuen gure Oierren berri.
Bere arpegia ikusita, galdetu nion txantxetan, eta, orain ipini behar diozuen izena zein da, Koldo edo? Ez dakit Koldo, esan zidan, baina Oier deskartatu egin dugu.
Ni jaio nintzenean abestiak eta pelikulek zeukaten eragina izena jartzerakoan. Garai batean berriz, telebistako sugetzarrek. Oraingo jaioberriak ostera, internetkumeak ere badira.