Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / "Eztarri sakona"

"Eztarri sakona"

Elena Laka 2005/10/06 09:57

Gaueko hamarrak aldera silloian jarri eta hartzen dut eguneko periodikoa. Atzokoan zekarren 33 urte direla Eztarri sakona filma pornoa estreinatu zutela.

Nahiz eta filma gau partean izan, takilak arratsaldean zabaldu ziren. Laurak alderako sekulako ilara zegoen, Principaletik ia Udaletxerainokoa. Nire lagun Garbiñe eta biok hantxe, erdi-lotsak ematen duen barregura horrekin. Lerroan porno bat ikusteko!

Gogoan dut pelikula hori ikusi genuenean, orain dela hamabost bat urte, Donostian. Ordurako filma mitikoa zen, eta jakin bezain laster emango zutela erabaki genuen ikustera joatea. Uste dut Kultura Patronatuaren edo ziklo baten barruan eman zutela. Ez dakit zein ziklo klase izango zen, zine pornoa edo? (Ah, diru publikoa xahutzeko modu ona!, esango du baten batek).

Filma orduan sartu ginen zinera Garbiñe, Iñigo, Josefran eta laurok. Garbiñe eta Iñigorekin mantentzen dut erlazioa, Josefranen berria galduta daukat. Aretoa lepo eginda zegoen, eta goiko partera joan behar izan genuen.

Hamabost urte pasa dira eta filmaz ez dut ezer gogoratzen, ez da eszena bat ere. Argumentua bai, lehendik ere banekielako. Baina irudi bat bera ere ez da geratu nire buruan. Pentsa zelako inpaktoa izan zuen nigan. Hamabost urte ondoren, bi gauza baino ez zaizkit gorde oroimenean, biak ere garbi-garbi:

  • filma jatorrizko bertsioan zela. Itzulpena bazegoen. Itzultzailea eszenatokiaren bazter batean zegoen emakume bat zen, paper batzuetan elkarrizketak irakurtzen. Irakurtzen, ez antzezten. Orduan irakurtzen zuen funtzionarioaren tonu lauan: bien, bien cariño, sigue, sigue. Eta horrelakoak. Oso barregarria izan zen.
  • filma bukatu ondoren, aretoan halako beroa egiten zuelako edo, eztarria lehor-lehor eginda irten genuela taldeko laurok. Irten eta tabernarik gertuenean kas edo coca-cola bana tragoan edan genuen, eztarriko lehortasun hori kendu ahal izateko.
etiketak: dogma
edu
edu dio:
2005/10/06 17:47

Aupa Elena,

Hori bai plana hori! Horrelako film bat ikusteko Donostiara joatea... Beste batzuk Realeko partiduren bat izango ginen akaso...

Nik ez dut film hori ikusi, ez daukat konfesatzeko premiarik.

Hala ere, aurtengo Zinemaldian Inside deep throat dokumentala eman dute. Jatorrizko hizkuntzan eta zuk diozun itzulpen xelebre hori barik. Niri asko gustatu zitzaidan; filmak bere garaian sortutako eztabaida eta protagonistek bizi izandako gorabeherak kontatzen ditu, momentu dibertigarriak eta tristeak tartekatuz. Donostiako Trueba aretoan ematen dute orain.

Leire
Leire dio:
2005/10/06 17:17

Itzulpen sistema hori zegoenik ere ez nekien. Eta film porno batendako, are gutxiago! :D

Orain, film haren gaineko dokumentalak ere sekulako ikusmina piztu du. Dokumentala soilik ikusi duen batek zein irudi izango du benetan gertatu zenaz? Telebistan-eta entzun dudanez, filma historia osoko errentagarriena izan ei da (bueno, hori ere ez zen hain zaila, baliabide gutxirekin egin zutelako, ezta?) eta sekulako fenomeno soziala izan zela pentsarazten du. Baina zeure ikuspuntua irakurrita, ez dirudi hainbesterako izan zenik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.