Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Xuxentasuna

Xuxentasuna

Elena Laka 2005/09/20 10:27

"Asteleheneko Goienkaria"ko lagunek faena txiki bat egin zidaten atzo. Izan ere nik "Xinplia" izeneko artikulua bidali nien domekan astelehenean argitaratzeko, hemen blogean atzo atera nuen moduan. Testu berbera.

Aldaketaren ondoren ostera pentsatzen dut testuaren zentzua erabat bestelakotzen dela, eta hori dela-eta, mezu bat bidali diet "Asteleheneko Goienkaia"koei nire kexaren berri emanez.

Ostera, Goienkariakoek, gaizki ulertutako zuzentasunaren izenean, aldaketak egin zituzten, eta "xinple" hitz guztiak "sinple" bihurtu zituzten. Euskaldun moduan ditudan atipikotasunen artean dago nire baitan filologo txiki bat ez eramatea, beraz ez naiz hasiko esaten bi hitzen arteko ñabardura zein den, non eta nola bereizten diren. Dakidana da bi berbok desberdinak direla, belarriak eta den-delako senak horrela esaten didatelako, eta, auctoritas dixit, Elexpuruk bere hiztegian desberdintasun hori jasotzen duelako, idazten hasi aurretik hiztegia begiratzeko lana hartu baitnuen.

"Xinplia" artikuluan baita ere "to bat" ipini nuen lekuan "tori bat" argitaratu zen. Bigarrena zuzenagoa izango da, ez dut ezetzik esaten, baina hizkera bizian ez da berdin "to" edo "tori", galdetu bestela Xakilixuti. Eta nik biak jakinda "to" aukeratu nuen.

Ätentzio dei txiki bat bai astelehenero eta bai ostiralero horren argitalpen ona egiten duten Goienkariakoei.

etiketak: stormy monday
Patxi
Patxi dio:
2005/09/20 15:56

Gauzak bere onetik ateratzea ere ez da izango kontua, ezta?

Bat nator Elenarekin (idazlearen alde edo zuzentzailearen alde egin behar badut, zirt edo zart) aldaketa horiek "gaizki ulertutako zuzentasunaren izenean" egin zirela dioenean.

Hortik "Xuxentasun horren izenean ari dira euskara hiltzen..." esatera, ordea, tarte ikaragarria dago; hobeto esanda, gauza batek ez du zerikusirik bestearekin, nire iritzian.

Ez dakit ezagutzen duzun, Ibai, prentsako zuzentzaile baten lana. Beharbada ezagutzen duzu eta guztiz kontrako ikuspegiak ditugu biok.

Zer esango dut, bada, nik? Kasu horretan (seguruenik) okertu zen zuzentzaile horri animoak ematea besterik ez zait bururatzen. Seguru bainago lan ona egiten ari dela, eta ez euskara hiltzen.

(Beharbada norbaitek pentsatzen du zuzentzaile baten lana euskara berpiztea dela, eta ez testuak zuzentzea.)

Patxi Petrirena
Patxi Petrirena dio:
2005/09/20 16:05

Izen-abizenekin sinatzeko ohitura dut, eta oraingoan ere jarri nituelakoan nengoen, baina ez, nonbait. Horra, bada.

ibai
ibai dio:
2005/09/20 17:37

Nik esan nahi nuena da gaur egun zuzentzaile askok honakoa egiten dutela: gauza bat idazteko hiru era badaude, bat bakarra hartzen dute zuzentzat, eta norbaitek beste bi era horiek erabiltzen baditu, aldatu egiten dute.

Nik uste dut euskarak duen aberastasuna "hiltzen" dela horrela, gauza bat idazteko inoiz ez dago era bakar bat.

Lehen ez dut oso ondo azaldu ;)

ibai
ibai dio:
2005/09/20 13:47

Xuxentasun horren izenean ari dira euskara hiltzen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.