Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Xinplia

Xinplia

Elena Laka 2005/09/19 10:01

"Alkoholdun edarien eta tabakoaren kontsumoa zergapetzen dituzten zergak %10 eta %5,3 igo ziren hurrenez hurren atzo, Ministroen Kontseiluak ostiralean onartutako errege dekretu legea indarrean sartu ondoren. (...)Igoerok, Presidente autonomikoen Konferentziak hitzartutakoak, sanitatearen zorra finantzatzea dute helburu". (El Diario Vasco 05-9-18)

Bururatzen zaizkit zorra kitatzeko modu apurtxo bat sotilxeagoak. To bat: 120 km/ordu baino gehiagora gidatzearen ondorioz sortzen diren istripuek zenbat diru gastatu arazten diote sistemari? Debeka dezagun 120 km/ordu baino gehiago hartuko duten kotxeak fabrikatzea, diru piloa aurreratuko dugu. Sinplea.

Herritar soilek arazo politiko edo administratiboetaz iritzia ematen dugunean, agintariek sarritan leporatzen digute gaiak oso modu sinplean tratatzen ditugula. Gauza publikoa, adierazi ohi dutenez, arras konplikatua da, herritar xeheak ez dauzka datu guztiak eta norbere ona baino ez du bilatzen, konturatzeke agintariak arazo asko lotu behar dituela batera. Alegia, oinezkoa xinplekerietan baino ez dabilen bitartean, agintariek errealitearen duten ikuspegia ez dela sinplea eta beraz, hartzen dituzten erabakiak ere ez direla sinpleak. Horrekin egongo zen baten bat sinistuta sanitatean kontuak atera ez zaizkion arte, ze zorra finantzatzeko bideak bilatzerakoan, irtenbide sinplea ondo modu xinplean topatu du: zergapekoak erretzen duenean eta alkohola edaten duenean, sanitate sistema publikoa gehiago erabiltzeko boletoak erosten dihardu. Ergo ordain dezala gehiago.

Sinplekeria hau iradokitzen dizue sanitate sistema publiko eta unibertsala ordaindu nahi duen, zigarroaren kearekin mareatzen den eta bi zuritok buruko mina ematen dioten xinple honek.

etiketak: stormy monday
Patxi
Patxi dio:
2005/09/19 18:44

Iruditzen zait, Elena, trafiko istripuen ondorioz sortutako gastuak, hutsa direla, gasolinaren zergari esker ateratako dirutzaren aldean.

Beharbada, ez dakit, gasolinarekin estatuak irabazten duenari esker finantziatzen da sanitate sistema publikoa.

Dana dala, arrazoi osoa ematen dizut, iruditzen zait horrelako gauzak, bai azaldu daitezkeela oso modu sinplean. Ministroei beraiei, teknikariek hala azalduko dizkiete, modu sinple batean, inolako zalantzarik gabe.

Zergaitik ez diguten esplikatzen, zergaitik ez diren zenbakiak modu garbi eta ulerkor batean ematen. Hori da nik jakin nahi nukeena.

Duela gutxi entzun nuen, lehenengo aldiz tabako kontsumoa gutxitu egin zala. Ez dakidana da, ez nuen ondo entzun, erretzaileen kopurua igo egin zan ala ez. Derrigorrez, jendeak gutxiago erretzen du, prezioarengatik, gutxiago edaten du beharbada. Baina edaten dutenak, erretzaileak, zenbat dira? Gero eta gutxiago, berdin, ala gero eta gehiago? Nik errezelo haundia daukat hartzen diren erabaki hauekin. Nere ustez, gazteei gehienbat, baina orokorrean, zenbat eta gehiago debekatu, orduan eta errezago doa jendea droga hauen – eta beste batzuen – sarera.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.