Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Wifia eskoletan bai edo bai

Wifia eskoletan bai edo bai

Asier Arregi 2011/02/20 11:15
Lezoko eskolako umeak Eskola 2.0 barik ZIGORTUAK

Lezoko ikastetxean Eskola 2.0 planeko 45 eramangarri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eraman egin ditu. Arrazoia...ba, bai irakasleek eta bai gurasoek osasunarengan wifian izan ditzakeen eraginen zalantzaren aurrean, kablezko konexioa hobetsi zutela.

Gurasoek Eskola 2.0 plana jarraitu eta teknologia berriak erabiltzeko kableatu sistema berria ordaindu zuten.

Izugarria iruditzen zait.

Zer axolako du ba, kablez konektatzea, zergatik horrelako presioa? Guztiz irrazionala da. Wifia zergatik derrigorrez eta adin horretan, hormona aldaketa nagusiena izateko atarian?

Orain 11-12 urte dituzten haurrak 25ekin antzuak badira...egongo dira arrazoi gehiago ere eta mikrouhinak ez dira faktore bakarra izango, baina gaur egunean, ikerketa zientifikoei esker horrelakorik gertatzeko zantzuak badaudela uste dute askok. Mikrouhinek bereziki guruinetan eragiten dute. Oraindik ezin da ziurtatu hori gertatuko dena, ez dago frogatua noski, esperimentua berez orain egiten ari baikara, pertsonekin, umeekin.

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2011/02/20 22:31

Ez zaie osasuna asko ardura. Pack osoa edo bat ere ez. Agintekeria gauza guztien gainetik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02