Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / WIFIA ESKOLETAN

WIFIA ESKOLETAN

Asier Arregi 2009/11/04 08:20
wifiaeskol

Eskola batean WIFI uhinek sortutako erradizio maila neurtzeko aukera txiki bat izan dut. Berriz deitzekotan gelditu ziren, sistema guztia martxan zegoela neurtzeko. Hau da, konputadore eramangarri guztiak batera armairuko routerrera konektaturik. Festa.

Bertan egon nintzenean agertutakoa nahikoa izan daiteke arriskuaz jabetzeko. Hiruzpalau ordenagailu konektaturik zeudela, 10 urteko haurraren mahaian 20 mW/m gainditzen ziren. Hau, Salzburg, Suiza edo Castilla La Manchan delitua izango litzateke, edo legez kanpokoa bederen, gehienezko legala 20 aldiz biderkatuz.

Etxeetan antzera pasa daiteke, baina orokorrean potentzia fluxu txikiagoz, edo mugikorra erabiltzen dugunean. Kasu hauetan ordea, aukeran daukagu, erabili edo ez. Beste kasuan, ez.

Magda Havas doktorearen karta

Hobeto prekautzio printzipioa gogoan hartu eta babes neurri zehatzak hartzen badira: KABLEA, KABLEA, KABLEA. Jakinean egonda eta kablea jartzeko arazoak edukirik (ekonomikoa?), dosi kontua ere garrantzitsua da. Beraz, erabiltzen ez denean ez konektatu, denborak kontrolatu, ondoko geletara sortzen diren kutsadurak kuantifikatu eta abar egin daitezke. Edo bestela, ez dugu ezer egingo, ez gara mugituko, ez gara kexatuko, animatu egingo ditugu umeak geroago eta wifi gehiago erabiltzeko, izan ere, segurua dela dioskue, aurrerapen latza, eta sinistu egingo dugu eta horrela ez daukagu arazorik eta pozik biziko gara eta bla, bla, bla.

 

Aspertuta naukate sinesdunek.



Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02